Lankide:Augartemendia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Jose eliza

San Jose eliza (Jesusen alabak) Tolosan kokatzen da, San Francisco pasealekuan. Eliza hau eskola batekin lotura du, hau da, eskola baten eraikuntza berdinean dago egina. Lan hau Ama Kandidaren ideia izan zen, berak jendeari laguntzeko desira zuen eta horrekin lotuta hasieran eraikuntza sinple bat egin zuen eta jarraian berak diseinatutako eraikuntza hau. Maria Kandidak nahi bakarra zuen eta hori behar zutenei laguntzea zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza hau 1905eko maiatzaren 30ean zabaldu zen. Eraikuntza honen aurretik beste bat sortua izan zen, trenbidearen ondoan, orain etxeak kokatzen diren lekuan. Elizaren diseinua Ama Kandidak egin zuen hasiera-hasieratik garai hartako arkitekto batzuekin. Barruan ez dago diseinu jarrai bat XX.mendeko eliza bat delako eta ideia konkreturik gabe egin zuelako. Haren idea emakumeentzako eskola bat egitea zen eta bera Andoaingoa izanik, horrelako laguntza bat eraiki nahi izan zuen. Jesuitinetako ikasle bat (Antoñita Bandres) bertan ikasi zuenak, eta monja zena, bere osaba ateoa zenez gai hauetaz kezkatzen zen. Gazte hil zen eta esan zuen bere heriotza osabari emango ziola, fededun izan zedin eta horrela bere bizitzari lagundu izan zion.

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"La dormición de Jose"
Egurrezko nerbioak

Irudiak:

Barruan hainbat estatua daude, lehenengoa ama kandida da. Beste aldean Lurdesko ama birgina eta Jesuitinetako ikasle bat dago.

La dormicion” Ama Kandidak jarri nahi zuen, Andoainen horrelako estatua zegoelako eta erreferentzia bertatik hartu zuen. Bera Andoainekoa zen eta horren ondorioz jarri nahi izan zuela esaten dute, bere jaioterriari keinu bat eginez. Lanketa hau oso zaindua mantentzen da eta egurrez eginikoa da, hasieran zegoen irudi berbera izanez.

Besteak:

Estilo modernoa du. Teilatuan egurrezko nerbioak daude, elizaren diseinua ez du esanahi berezirik, Ama Kandia izan baitzen hura diseinatu zuena arkitekto batzuekin. Elizako bi hormetan, forma borobileko irudi ugari ikus daitezke, Jesusen Via Crucis irudikatzen dutenak. Via Crucis Jesusek Pizkundeko ostegunetik igandera egin zuen bidea da. eta beraien ondoan bi estatua agertzen dira, Ama kandida.

Barnea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren sarrera

Barruan sartzerakoan, sila pila bat ikusten dira, bertan oraindik emanaldiak, otoitzak eta beste hainbat ekintza egiteko erabili ohi izaten da. Lurra baldosa ilunez estalia dago. Aurrera joan ahala eskuinera eta ezkerrean Jesusen gurutzatze eguneko irudiak daude, hainbat estatua ere badaude Ama Kandida. Bidrieretan Jesusen bizitzako momentu puntualak daude irudikatuta. Aldarean kokatzen bagara oso zaindua dago eta dena egurrez egina dago, bertan hainbat eskultura aurkitzen dira “La dormicion de Jose” irudikatzen dutenak. Sabaiari begiratuz  egurrezko nerbioak ikus daitezke nola kokatuak dauden eta pisua nola banatzen duten.