Ama Kandida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ama Kandida
MadreCandida.jpg
Bizitza
Jaiotza Andoain eta Berrozpe baserria1845eko maiatzaren 31
Herrialdea Gipuzkoa
Heriotza Salamanca1912ko abuztuaren 9a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea moja

Juana Josefa Zipitria Barriola (Berrozpe baserria, Andoain, 1845eko maiatzaren 31 - Salamanca, 1912ko abuztuaren 9a), Santa Kandida Maria Jesuskoa edo Ama Kandida eliza izenez ezagunagoa, gipuzkoar lekaimea izan zen, Jesusen Alabak ordenaren sortzailea[1]. 2010eko urriaren 17an kanonizatu zuen Benedikto XVI.a aita santuak[1][2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juana Josefa Zipitria Barriola Andoaingo Berrozpe baserrian jaio zen, 1845eko maiatzaren 31n. 1852an familia Tolosara aldatu zen; gurasoek ehundegian lan egiten zuten bitartean, Juanak ahizpa gazteak zaintzen zituen. 1863 aldean, 18 urte zituela, Burgosera joan zen neskame, eta Valladolidera geroago[3][4].

Valladolideko Rosarillo elizan ezagutu zuen Miguel San José Herranz jesuita erabakigarria izan zen Juana Josefaren bokazioan. Neska gazteek heziketarako aukera urriak zituztela-eta kezka handia zuenez, hezkuntzari eskainitako kongregazio bat sortzea erabaki zuen. Eragozpen asko saihesturik, 1871ko abenduaren 8an Jesusen Alabak kongregazioa fundatu zuen Salamancan, beste bost emakumerekin batera[3]. Lehenbiziko ikastetxea Salamancan bertan ireki zuten, 1874an[4]. Laster, Arévalo, Peñaranda de Bracamonte, Segovia eta Medina del Campo zabaldu zituzten eskolak; Euskal Herriko lehenbizikoa Tolosakoa izan zen, 1888an irekia. 1911n, Brasilen sortu zuten ikastetxe bat[5].

Ama Kandida 1912an hil zen, Salamancan. 1996ko maiatzaren 12an Joan Paulo II.ak dohatsu aitorturik, 2010eko urriaren 17an Benedikto XVI.ak santu izendatu zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]