Wikipedia, Entziklopedia askea

Katamotz iberiarra edo Iberiar Katamotza (Lynx pardinus) Iberiar Penintsulan soilik aurkitu daitekeen katamotz espezie bat da, gaur egun desagertzeko arriskuan dagoena. Etxeko katua baino askoz handiagoa da, eta itxura sendoa, hanka luzeak eta buztan motza ditu. Muturrean borla beltz bat du, eta tente egoten da, arrisku uneetan irabiatuz.

Katamotz iberiarra

Historia eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 1,6-1,7 milioi urte aurkitu zen katamotz iberiarra. Lynx issiodorensis populazio batetik abiatuta, glaziar aldi batean bertan babestua eta isolatua geratzen zen eta azkenean katamotz espezie berri bat sortu zen. Paleontologoek katamotz iberikoaren erregistro fosilak aurkitu dituzte Italiako iparraldean eta Frantziako hegoaldean.

Espezie honen lehen hondakin fosilak Avenc Marcel kobazuloan (Bartzelonan) agertu ziren.

   Ba al dakizu   

Espezie hau, orain dela urte batzuk, Gorbeiako parke naturalean aurkitu genezakeen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katamotz hau ezaguna da bere tamaina txikiagatik eta bere ilaje mototsagatik, buztan batekin eta belarri zorrotzekin batera[1].

Gainera, ezaugarririk ezagunenetako bat ikusmena da, oso ikuspegi zabala dute, inguruan duten guztia gutxienez 70 metroko distantziara ikus baitezakete; horregatik, arratoiak oso erraz ehizatzen dituzte eta 300 metrora dagoen bat ikus dezakete. Haien entzumena garatuenetariko beste zentzumenetako bat da, beste animalia batzuk bereiz baititzake distantzia luzeko mugimenduengatik.

Gizabanako helduek dimorfismo sexual argia dute beren tamainan eta belarrietako eta hanketako gandorren luzeran. Hala ere, arrak eta emeak oso antzekoak dira bizitzako lehen urtean.

Azkenik, katamotz iberikoa espezie bakartia eta oso lurraldekoa da.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SAILKAPENA IZENA
ERREINUA Animalia
FILUMA Chordata
KLASEA Mammalia
ORDENA Haragijalea
FAMILIA Felidae
GENEROA Lynx
ESPEZIEA Felis Pardinus
   Ba al dakizu   
Haren banaketa geografikoa

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katamotz iberikoa basoko eta sastraka mediterraneoko habitatetan dago, 400 eta 1.300 m arteko altitudea eta landare-formazioak dituzten eremu menditarretan[2]. Gainera, Espainiako giza jardueratik oso isolatuta dauden eremuetan dago; Portugalen, berriz, badirudi desagertu egin dela.

Gaur egun Espainian Doñanan (Sevilla) eta Sierra Morenan (Jaén) aurki daitezke animali hauek.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untxi arruntak jatea ohikoena da harentzat, beraz, haragijalea dela esan dezakegu. Horrez gain, beste zenbait animalia jaten ditu, hala nola, arratoiak, narrastiak, anfibioak, arrainak edota hegaztiak [3].


Lehen esan bezala, untxiz elikatzen dira, baina horiek gizakiak harrapatzen dituenez, oso gutxi daude; beraz, katamotzak arazoak dauzka harrapatzeko. Horri irtenbide bat emateko, zenbait sorosle talde untxiaren berreskurapena lortzeko hainbat proiektu aurrera eraman dituzte.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katamotz iberiarraren kume bat

Lehen esan bezala, katamotz iberiarra espezie bakartia da, urtarrila eta otsailan izan ezik, haien ugaltze-garaia baita, eta bertan haien bikotekidearekin egon ohi dira[4].

Emearen haurdunaldia 65 eta 72 eguneko iraupena daukanez, martxoan edo apirilean erditzen da. Ohe bakoitzeko 1 eta 4 txakurkume artean izan ohi ditu, eta behin jaiota, emeak 4 aste igaro beharko ditu gordelekua berriz ere  aldatzeko; halaber, kumeak 7 eta 12 hilabete bitartean independizatzen dira.

Kontserbazioa eta arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katamotz iberiarrak desagertzeko arrisku horretan egoteko arrazoia XX. mendeko espeziearen ehiza masiboa da.

Gaur egun, elikagai falta, gaixotasuna eta harrapaketak dira felino honen mehatxu nagusiak. Hain ale gutxi geratzen direnez, aldakortasun genetiko gutxi dago[5].

   Ba al dakizu   

2016 katamotz iberikoaren urte erabakigarria izan zen, desagertzetik berreskurapen fasera pasatu zelako zenbait sorosle talderen laguntzarekin.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Belarri zorrotzek erraz ezagutzea ahalbidetzen dute.
  2. Ilearen koloreen nahasketa naturaren artean ezkutatzeko aukera ematen dio.
  3. Arrak ez dira 13 kilotik gorakoak izaten; emeak, berriz, 9 kilotik beherakoak izaten dira.
  4. Guztira Espainian 850 katamotz iberiar egon daitekeela kalkulatzen da.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Curiosidades del lince ibérico y donde viven en España» Clubrural.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  2. (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2018-09-03). «Lince ibérico» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Curiosidades del lince ibérico y donde viven en España» Clubrural.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Curiosidades del lince ibérico y donde viven en España» Clubrural.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  5. (Gaztelaniaz) «Por qué está en PELIGRO de extinción el LINCE IBÉRICO - Con VÍDEO» ecologiaverde.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).