Lankide:Ekain.lexartza/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cameron Redpath (Narbona, Okzitania, 1999ko abenduaren 22a) eskoziar errugbi jokalaria da, Ingalaterrako Bath taldean lehen erdiko postuan aritzen dena.

Ibilbidea Hamabosteko Errugbian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea Errugbi Profesionalean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sale Sharks taldeko harrobian aritu zen, eta 22 partida jokatu zituen lehen taldearekin. 2020ko otsailean Bath-ek fitxatu zuen[1][2].

Ibilbidea Nazioarteko Selekzioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi herrialdetako taldeetan aritu da. 20 urtez azpiko kategorian, 2018ko Sei Nazioen Txapelketako Ingalaterrako talderako hautatu zuten. Txapelketa hartan zehar, entsegua bana egin zuen Gales[3] eta Frantziaren[4] aurkako partidetan.

Nagusien kategorian, 2021eko urtarrilean Sei Nazioen Txapelketako Eskoziako talderako hautatu zuen Gregor Townsendek. Otsailaren 6an debutatu zuen, Ingalaterraren aurka Twickenhamen. Egun horretan Eskoziak Calcutta Cup eskuratu zuen 6-11 irabazita[5].

Bizitza Pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cameron Bryan Redpath errugbi jokalari ohiaren semea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «England Under-20 star Cameron Redpath joins Bath Rugby from Sale Sharks» Premiership Rugby (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  2. (Ingelesez) «Sale's Redpath signs deal at Bath» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  3. (Ingelesez) «England U20s 37-12 Wales U20s» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  4. (Ingelesez) «Under-20s Six Nations - Round Four Wrap» Six Nations Rugby 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  5. (Ingelesez) «Scotland record historic Twickenham victory to secure Calcutta Cup» The National (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).