Calcutta Cup

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1892ko Kalkuta Kopa, Edinburghen jokatua.

Calcutta Cup (euskaraz Kalkuta Kopa) urtero Sei Nazioen Torneoan Eskozia eta Ingalaterraren arteko irabazleari ematen zaion saria da.

Kopa bera Indian landutakoa da, apainduran kobra eta elefanteen irudiak dituelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1872ko eguberri egunean Kalkutan (India) errugbi partida bat jokatu zen, alde batean Ingalaterrako 20 jokalari eta bestean Eskozia, Irlanda eta Galesko 20 jokalariren arteko selekzioa. Partida arrakasta handikoa izan zen eta astebete beranduago partida berria antolatu zuten.

Ekitaldi hauek animatuta hainbat gaztek Calcutta Football Club sortu zuten eta Errugbi federazioan sartu zen 1874an. Indiako klima ordea ez zen egokia errugbian aritzeko eta beste kirol batzuek gain hartu zioten, kriketak bereziki. Honen ondorioz taldea desegin egin zen, baina aurretik taldeak banketxean zeukan dirua zilarrezko errupia txanponetan atera zuten, eta txanponak urtuz Kopa ederra egin zuten. Errugbi federazioari eman zioten 1878an Kalkuta Kopa izena mantenduz urteroko txapelketa bat antolatzeko konpromisoaz.

1879an izan zen lehen ekitaldia eta ordutik Eskoziak eta Ingalaterrak lehiatzen dute beren artean.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioa Garaipenak Ehunekoa Urteak
Ingalaterra Ingalaterra 67 %58 1883, 1884, 1890, 1892, 1897, 1902, 1906, 1910, 1911, 1913, 1914, 1920, 1921, 1922, 1923, 1924, 1928, 1932, 1934, 1936, 1937, 1939, 1947, 1949, 1951, 1952, 1953, 1954, 1955, 1956, 1057, 1960, 1961, 1963, 1967, 1968, 1969, 1973, 1975, 1977, 1978, 1980, 1981, 1985, 1987, 1988, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2007, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015
Eskozia Eskoiza 38 %33 1891, 1893, 1894, 1895, 1896, 1899, 1901, 1903, 1904, 1905, 1907, 1908, 1909, 1912, 1925, 1926, 1927, 1929, 1931, 1933, 1935, 1938, 1948, 1950, 1964, 1966, 1970, 1971, 1972, 1974, 1976, 1983, 1984, 1986, 1990, 2000, 2006, 2008
Berdinketa 12 %9 1886, 1887, 1900, 1930, 1958, 1959, 1962, 1965, 1979, 1982, 1989, 2010
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Calcutta Cup Aldatu lotura Wikidatan