Lankide:Eki Vicente Oliveri/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biolentzia Politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinako diktadura militarrak (1976-1983) gauzaturiko "gerra zikinaren" biktimen argazkiak.

Biolentzia politikoa helburu politiko bat lortzeko gauzatzen den biolentzia oro da[1]. Biolentzia mota hau estatuek,  estatuz kanpoek aktorek, zein aktore paramilitarrek gauzatu dezakete eta forma askotan gorpuztu daiteke[2]. Terrorismoa, genozidioa, indarkeria poliziala, tortura eta borroka armatu biolentzia politikoaren adibideak dira besteak beste. Estatu batek talde etniko, sozial edo politiko baten aurka genozidio bat egiten duen kasuetan adibidez, bakarra da biolentzia politikoa gauzatzen duen aktorea. Baina, emakumeen aurkako biolentzia politikoaren kasuan berriz, aktore anitzek gauzatzen dute biolentzia hura eta aktore horien arteko hartu-emanak oso konplexuak izan daitezke[2].

Biolentzia politikoa, prozesu sozial eta politiko  orotan gertatu daiteke, eta biolentzia hura gauzatzen duten aktoreak oso askotarikoak  eta horien arteko botere-harreman  simetrikoagoak zein asimetrikoagoak izan daitezke heinean, biolentzia hura forma oso desberdinetan azaleratu daitke[3].

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tankerako kontzeptu zabalekin gertatu ohi den bezala, ez dago biolentzia politikoaren definizio bakarra. Autore askok teorizatu dute kontzeptuaren inguruan, baina hura definitzeko jarraitu dituzten ikuspuntu desberdinak direla eta, hurbilpen teoriko askotarikoak egin dira biolentzia politikoaren inguruan.

XX. mendeko politologo adierazgarrienetako izan zen Robert Alan Dahl-ek Polyarchy; participation and opposition[4] (1971) liburuan biolentzia politikoa eragile politikoek helburu politikoak lortzeko egindako edozein kalte fisiko, hertsadura, zein hertsadura edo kalte mehatxu gisa definitu zuen. Dahl-en ustetan biolentzia politikoa lehia politikoaren muturreko forma bat da eta sistema politikoaren zilegitasuna eta egonkortasuna arriskuan jarri dezake.

Dahl-ek emandako definizioaren ildotik jarraituz, Stathis  N. Kalyvas politologoak The Logic of Violence in Civil War (2006) liburuan biolentzia politikoa gatazka politikoko muturreko modu bat bezala definitzen du, non inplikatutako eragileek indar fisikoa erabiltzen duten besteen gain beren borondatea inposatzeko[5].

Charles Tilly politologo eta soziologo estatubatuarrak aurretik auipaturiko bi autoreen logika jarraitzen du ere biolentzia politikoa definitzeko. Democracy and Violence: Reflections on the Twentieth Century (2007) liburuan adierazten duen bezala autore ipar-amerikarrarentzat biolentzi politikoa eragile politiko batek, helburu politiko espezifikoak lortzeko indar fisikoaren mehatxua, antolaketa edo erabilpena gauzatzeari dagokio.

Hiru definizio hauek biolentzia politikoaren arlo fisikoan jartzen dute jomuga. Hau da, biolentzia politikoa eragile politiko  batek helburu politiko bat lortzeko gauzatzen duen hertsapen edo kalte fisiko gisa ulertzen da. Hala eta guztiz ere, nahiz eta hiru autoreek biolentzia politikoaren izaera fisikoan bat egin, beste bi autoreekin alderatuz,  N. Kalyvas-ek  hurbilpen teoriko desberdin bat proposatzen du biolentzia politikoaren sorrera bultzatzen duten faktoreen inguruan. Kalyvasek biolentzia politikoa tokikotasun handiko fenomeno bat dela argudiatzen du; pobrezia, desberdintasuna edo bazterketa politikoa bezalako faktore estrukturaletan oinarritutako azalpen orokorrak nahikoak ez direla adieraziz. Aldiz, Kalyvasek dio indarkeria politikoa egiturazko baldintzen, dinamika politikoen eta eragileek tokian bertan dituzten estrategien arteko elkarreraginaren emaitza dela[5].

Hurbilpen teoriko tradizionalez gain, teoria kritiko feministatik ere hurbilpen teoriko ugari egin dira biolentzia politikoaren inguruan. Judith Butler filosofo estatubatuarrak, adibidez,  Precarious Life: The Powers of Mourning and Violence (2004) liburuan adierazten duen moduan biolentzia politikoa ez da indarkeria-ekintza fisikoetara mugatzen. Hau da, biolentzia politiko gisa ulertzen dira genero-arauekin eta beste arau sozial nagusiekin bat ez datozen pertsonen aurka gauzatzen den  indarkeria sinbolikoa eta bazterketa politikoa. Horrez gain, Butlerrek biolentzia politikoa ikuspuntu feminista intersekzionalista batetik heltzearen garrantzia nabarmentzen du, biolentzia politikoa hura jasaten duen pertsonaren generoak,  arrazak, sexu-joerak,  genero-identitateak edo desgaitasunak biolentzia gorpuzteko modua edo forma baldintzatu dezakeela azpimarratuz. [6]

Silvia Federici historiagile eta aktibista feministak berriz, indarkeria politikoa kapitalismo globalaren inguruko ikuspuntu kritiko batetik heldu izan du, kapitalismoak emakumeen eta baztertutako  beste kolektiboen gainean eragindako inpaktua aztertuz.  Caliban and the Witch: Women, the Body and Primitive Accumulation (2004)  liburuan Federicik emakumeen eta baztertutako beste pertsonen aurkako indarkeria politikoa kapitalismoaren funtsezko ezaugarria izan dela argudiatzen du. Butlerrek dionarekin bat eginez, Federiciren ustez indarkeria politikoa modu askotan gorpuztu daiteke, indarkeria fisikoaz gain, indarkeria sexuala, jazarpena eta egiturazko diskriminazioa ere indarkeria politikoaren izanik. Hain zuzen ere, pentsalari italiarraren ustetan, kapitalismoaren testuinguruan  indarkeria politiko hura pertsonak, bereziki emakumeak,  kontrolatzeko eta esplotatzeko erabiltzen da, pertsona horiek menpekotasun politiko eta ekonomiko baten pean mantentzeko helburuarekin. [7]

Biolentzia politiko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biolentzia gauzatzen duten aktoreen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuz kanpoko aktoreen arteko biolentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biolentzia hau kanpoko aktoreen arteko gatazka da, non Estatuek ez dute modu zuzenean parte hartzen. Estatuz kanpoko aktoreek indarra erabiltzen dute berdintasuna, aitorpena edo autonomia lortzeko. [8] Honen baitan konflikto etnikoak kokatzen ditugu:

Konflikto etnikoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konflikto etnikoetan, talde etniko desberdinetako kideen arteko norgehiagoka bat dago edo talde horretako kideen eta baztertuen arteko gatazka bat dago. Konflikto etnikoak XVIII. eta XIX. mendetik existitzen dira, Europan Estatu-nazio kontzeptua eratu zenetik. Konflikto etnikoetan Estatuek batzuetan parte hartu dezakete aktore bezala, beste batzuetan bitartekari moduan eta azaldu bezala beste batzuetan ez dute parte hartzerik.  [8]

Biolentzia politiko honen adibide badaukagu Libano. Libanon Itun Nazional bat eratu zuten 1943an, non elite musulman sunitak eta elite kristau maronitak boterea partekatuko zutela adierazten zuten. Baina Itun hau ez zuen asko iraun eta 1975etik 1991era gerra zibil bortitz batean murgildu zen herrialde hau, bi etniak gudaren bandoak eratuz.[8]

Bakarrik estatuz gaindiko aktore bakarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biolentzia politikoa estatuz kanpoko aktore bakarra baita gauzatu dezake. Hauek helburu politiko batzuk gauzatzeko biolentziaren erabilerari ekiten diote beste pertsonen edo gizataldeen aurka.[9]

Indarkeira honen adibide badaukagu Mendoza,Argentina, 1976an non CAMek (Mendoza Komando Antikomunistak) eta Pio XII.a Komando Moralizatzaileak indarkeria paraestatala gauzatu zuten. CAM (Mendozako Komando Antikomunista) “subertsioari aurre egiteko” eratu egin zen eta Pio XII Komando Moralizatzailea “morala defenditzeko” eratu egin zen. [9]

CAM eta Pio XII.a Komando Moralizatzailea talde paraestatalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CAM 1974ko irailean agertu zen lehen aldiz, sei atentatu eginez. Atentatu horietako batzuk pertsona zehatzei bideratuta zeuden, aldiz beste batzuk egoitzei eta kultur etxeei bideratuta egon ziren. Talde paraestatal honen biktimak,ezkerrari lotutako pertsonak izan ziren, hala nola: marxistak, peronistak, gremioak eta aldekoak. Talde honen beste biktimak Txileko herritarrak eta erbesteratuei laguntzeko erakundeak, bai eta katolikoak ez diren erakunde erlijiosoetakoak ere izan ziren.[9]

Indarkeria politikoaren adierazpen horretan hainbat metodo erabili zituzten, hala nola tortura, desagertzeak, hilketak, estortsioak…

CAM sortu eta hilabete batzuetara agertu zen Pio XII Komando Moralizatzailea, konkretuki 1975ean. Komandoak egindako operazioetan, gaueko klubei bonbekin egindako atentatuez gain, prostituzioan zeuden emakumeak eta proxenetak erailtzen ziren.[9]

Estatu batek egindako biolentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biolentzia era honetan Estatuak edo Estatuaren aparatuek zibilei gauzatutako biolentziak batzen dira, hauek indar fisiko edo psikologikoa erabiltzen dituzte objektuen, instituzioen edo pertsonen kontra helburu politiko batzuk lortzeko. [10][11]

Honen adibide ditugu: Latinoamerikan eman ziren genozidioak, GAL-ak Espainiar Estatuan eta Estatu terrorismoa deitzen dena.

Latinamerikako genozidioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinamerikan populazioen suntsipen sistematikoak eman ziren lurralde osoan zehar oso goiz hasi zirenak Guatemalako estatu-kolpearekin 1954ean. Suntsipen hauek ia kontinente osoa zeharkatu zuten data horren eta XXI. mendearen hasieraren artean.[12]

Espainiar Estatuak erabilitako biolentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar estatuan 1983. eta 1987. urteen artean Askapenerako Terrorismoaren Aurkako Taldeak (GALak) aktibo egon ziren. Geroago jakingo zenez Felipe Gonzalezen gobernuak lagundu edo parte hartu zuen talde honek eragin zuen biolentzian, nahiz eta Felipez Gonzalez berak inoiz ez duen hau onartu. GALen helburuetako bat zen ETA ezegonkortzea, erakundearen barruan eta euskal gizartean ETA lagundu, onartu edo onartzen zuten guztien baitan beldurra zabaltzea eta talde terrorista negoziatzera behartzea. Horretarako bahiketak, torturak eta hilketak eraman zituzten akabo. Gerra zikina ezagutzen zaio biolentzia politikoko aldi honi 1987an bukatu zena eta gaur egunera arte guztiz argitu ez dena.[13]

Estatu eta estatuz gaindiko aktore artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biolentzia politikoko era honetan  Estatu batek behintzat parte hartze du eta beste aldetik estatuz gaindiko aktore bat edo gehiago aurkitzen dira. Honen adibide Borroka armatua daukagu, hainbat herrialdeetan eman dena urteetan zehar: Venezuelan 1962an, Kuban 1953an...

Estatuen arteko gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuen artean edo estatu baten eta menderatze kolonialaren, atzerriko okupazioaren edo erregimen arrazistaren mende dagoen herri baten artean garatutako gatazka, non gerrako zuzenbidearen arau tradizionalak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren xedapenak aplikagarriak diren.[14]

Honen adibide aukitzen dugu Errusia eta Ukraniaren arteko gerra:

Errusia eta Ukrania estatuen arteko gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko otsailaren 24an hasi zen Errusiak bere ondoko herrialdea, Ukraina, inbaditzen. Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukraina bonbardatzeko eta inbaditzeko agindu zien bere tropei, 1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik eta Alemanian nazien diktadura amaitu zenetik Europan izan den mota honetako lehen eraso handia den honetan.

Gaur egun, Errusia munduko estaturik handiena da kilometroei dagokienez, baina XX. mendean. Errusia estatu are handiago baten barruan existitu zen, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) deitua. Garai hartan, Errusiak galdu zituen lurraldeetako asko inbaditu eta berreskuratu zituen, eta SESBen sartu zituen. Horietako bat Ukraina izan zen, lurralde oso zabala, gainera herrialde honen zati bat Poloniaren esku geratu zen. Denborarekin, Ukraina, SESBen barruan, suspertu egin zen eta Batasuneko lurralde garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zen, baina 1991n, tentsio askoren ondoren, SESB desegin zenean, osatzen zuten herrialdeak independente bihurtu ziren. Ondorioz, Ukrainak bozkatu zuen, erreferendum masibo batean, estatu propio gisa finkatzearen alde.[15]

Baina lurraldeen arteko tentsioak ez ziren inoiz amaitu eta 2014an Ukrainako krisi politiko bat aprobetxatuz, manifestazioekin eta kale-indarkeriarekin, Vladimir Putinek Krimeako penintsula inbaditzeko agindu zien bere tropei, modu anonimoan, hau da uniformerik gabe. Honez gain Errusiarekin muga egiten duten bi probintziatan ere (Donetsk eta Luhansk) altxamenduak bultzatu zituen, herrialdearen zati hori urte askotan gerra eremu bihurtu zituenak.

Hurrengo urteetan zehar bi herrialdeen arteko tentsioak hazten joan ziren, 2022ko otsailaren 24ra arte, urte horretan hasi zelako bi herrialdeen arteko gerra, gaur egunera arte luzatzen dena.[15]

Biolentzia politiko formaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borroka armatua:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatazka armatua dagoela ulertuko da Estatuen arteko indarrera jotzen denean edo indarkeria armatuko egoera luzea dagoenean. Hau gobernuko agintarien eta talde armatu antolatuen artean edota Estatu barruko talde horien artean ematen denean.[14]

Indar armatua era askotako operazio militarretan modu antolatuan biolentzia erabiltzea da. Kasu hauetan bi lehiakideek antzeko armak erabiltzen dituzte helburu politikoak lortzeko.[12]

Matxinada:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintari, gobernu edo Estatu baten aurka publikoki altxatzea, batez ere agintaritzatik kendu eta beste batekin ordezkatzeko edota zentzu jakin batean jardutera behartzeko egiten denean matxinada bat ematen ari dela ulertzen da.[16]

Genozidioa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde nazional, etniko, arrazako edo erlijioso bat, osorik edo zati batean, suntsitzeko asmoz egindako delitua da genozidioa.[1]

Gerra zibila:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxfordeko hiztegiak adierazten duenez: " Gerra zibila nazio bereko bi bandoren edo gehiagoren artean ematen den borroka armatu luzea da, non hainbat gerra gertatzen dira aldi berean edo gerran zehar ematen direnak".[16]

Tortura:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torturaren definizioa pertsona bati ezarritako zigor fisikoa edo psikikoa da, haren pentsamenduak edo ekintzak hozkatzeko edo zerbait aitor dezan aurrera eramaten dena.[16]

Emakumeen aurkako biolentzia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Emakumearen aurkako indarkeria diskriminazio-modu bat da, eta gizonen eskubide eta askatasun berdinak izatea eragozten du"[17]. Berdintasun Ministerioak ematen duen definizio horrek barnean hartzen du sexuan oinarritutako indarkeria, hau da, emakumea delako edo neurriz kanpo eragiten dion emakumearen aurkako indarkeria. Barne hartzen ditu kalte edo sufrimendu fisiko, mental edo sexualak eragiten dituzten ekintzak, ekintza horiek egiteko mehatxuak, behartzea eta askatasuna kentzeko beste modu batzuk.[17]

Espainiar Estatuaren kasuan, INE-k (Estatistikako institutu nazionalak) adierazi zuen: "2021. urtean genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen kopurua % 3,2 igo zela, 30.141 kasuetara helduz"[18]. Gainera, adierazi zuen: "genero-indarkeriaren biktimen tasa 1,4koa izan zela 14 urte eta gehiagoko 1.000 emakumeekiko".[18]

Hauteskunde-indarkeria:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatazkek eragindako herrialdeetako hauteskundeek, gobernuek eta gizarte zibilak duten gatazka-arriskua da. Gaur egun badauzkagu honen adibide batzuk, hala nola: Etiopiako 2021eko hauteskundeak non, zailtasun tekniko ugari izan ostean, Etiopiako Hauteskunde Batzorde Nazionalak (NEBE) legebiltzarrerako hauteskundeak atzeratu zituen ekainaren 5etik 21era, bozketa bigarren aldiz atzeratuz. Oposizioko alderdi nagusietako batzuk boikota egiten ari ziren, eta ez zen bozketa egin Tigrayk kolpatutako gerra zibilean edo segurtasun ezari aurre egin behar dioten beste lurralde batzuetan.[19]

Biolentzia politikoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EH borroka armatua:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon, 1958ko abenduan EKIN kolektibotik disidenteak ziren ikasle batzuk ETA (Euskadi Ta Askatasuna) sortzen dute. Ostean, 1968an ETA-k lehengo hilketa egin zuen. Trantsizio ostean hilketekin jarraitu zuten eta 1980. urtean hilketa gehien utzi zituzten urtea izan zen, 200 atentatu utziz. Ondoren, 1983. urtean GALen gerra zikina hasi da, terrorismoaren aurkako operazio taldea, 1983 eta 1987 artean 28 pertsona hil zituena eta esaten zena gobernuaren laguntza zuela. Azkenean, ETAk armak eta nazioarteko presioak utziko dituelako borroka luze baten ondoren, 2011n ETAk jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuen, eta 2017an desegitea iragarri zuen, terrorismoko urteei amaiera emanez. [20]

Baina hau guztia ulertzeko komeni zaigu testuinguruari begirada bat botatzea eta argazki orokorra egitea. Euskal Herria Espainiako iparraldean eta Frantziako hegoaldean kokatzen den eremu geografiko bat da, bere hizkuntza eta historia propioa duena. Zazpi probintziaz osatua dago: Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Lapurdi. Lehenengo laurak Espainian kokatzen dira eta azken hirurak gaur eguneko Frantzian aldiz, zeinak 1789ra arte autonomia erregimen ezberdinetatik igaro zuten. Espainian kokatzen diren lurraldeei begira aldiz, mendeetan zehar burujabetzaz gozatu zuten Gaztelako errege-erregimen eta gerora Espainiakoekin egindako tratatu pertsonalen bidez. Tratatu hauei foruak deritze eta ez dakigu zehazki hauen jatorria kokatzen baina bai 1839an lehen gerra karlista galtzean Espainiako batasun konstituzionala inposatu zitzaiela.[21]

Urteak urte igarota Espainiak Frantziak eta munduak garai bortitzak bizi izan zituzten, diktadurak, gerra mundialak XX. Mendeko ezaugarriak izanik hauek. Espainiak Primo de Riveraren diktadura bizi zuen 1923tik 1929ra baina honen amaierarekin 1931an Espainiako II. Errepublika daukagu. Honetan Kataluniak jada NURIA estatutua lortu zuenez Euskal Herri hegoaldetarrak pentsatu zuen errepublikak Euskal interesak asetu ahal zituela. Hala edo nola bigarren saiakera baten 1936ko apirilaren 17an Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak estatutua lortu zuten Nafarroa bidetik galduz. Uztailaren 18an gerra zibilak Espainian eztanda egin zuen eta Euzkadiko agintariek EAJkoek (Euzko alderdi Jeltzalea) oinarri kristau sakonekoak izan arren Errepublikanoen aldean borrokatu zuten “Euzko gudarien” lelopean. Gerra galdu eta 40 urtez iraungo zuen diktadura militar batenpean iraun zuen Espainia. Euskal Herriak naziozko errepresioa jasan zuen urte horien igaroan, hizkuntza ezabatu, lanpostu garbiketa egin zen, torturatuak, hildakoak, atxilotuak… [22](Ugalde, Martin (1974): Síntesis de la historia del País Vasco. Egin: La Navarra)

Zurikeria zela medio Francoren Espainia Nazio Batuen Erakundean sartu zen 1955ean, mundua suntsitua geratu zen Lehen Mundu Gerra ostean (1914-1918) eta are gehiago Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) ondoren. AEBren nagusitasuna eman zen Europaren gainbehera zela eta. Bitartean Francok alderdi bakarreko sistema inposatu zuen, hizkuntza bakarra, pertsona profil mota bakarra, instrumentu gisa hezkuntza erabiliz homus novus. Baina honetan ere bai sortu izan ziren erregimenaren aurkako talde atomizatuak. Espainian hainbat foku aurki ditzakegu, esate baterako Madril eta Bartzelona, honetan izan ziren unibertsitateko ikasleak protagonistak. Euskadin EIA taldea sortu zen: Eusko Ikasle Alkartasuna. Kanpora joandako Euskal ikasleez osatua zegoen. Baina iparraldean ere antzekotasuneko sare bat antolatu izan zen kultura arlotik euren aldizkari propioa osatuz enbata. Hauek ETA erakunde sortu berriarekin batera EAJtik banatua izan zen lehen aberri eguna ospatu zuten, nahiz eta EIAak EAJ zuen oraindik ere erreferentzia moduan. ETAren muina izango zen izan zen ikasle hauen motorea; Europak Euskal auziari ezikusiarena egitea. Edonola ere izen ospetsuak ditugu, Bilborako bidea hartu zutenak ikasteko, hauei Ekinekoak deitu zieten eta hala itsatsi zitzaien izena: Ekin. Talde honek jakintza sakona jaso zuen baina EGIrekin talka egin zuen. Honen ostera Gipuzkoako EGIk EKIN xurgatu zuen eta hala gertatu zen Bizkaiarekin ere. EAJk hortaz gidatzen zuen EGI Bateratua, baina gazte batzuek muga igaro Parisen hitzordua hartu zuten lehendakariaren mintzo egin ahal izateko. Honako hau adierazi zioten; garaia zela belaunaldi berriei aukera emateko euren kontutik jarduteko. Lehendakariaren begi ona jaso arren, benetako hariak mugitzen zituztenek eten, harremanak moztu eta EKINeko informazio baliogarria plazaratu zuten; krisiak su hartu zuen jada eta EKINek alde egin zuen EGI Bateratutik 1958an. Urte bereko abenduan Deban, EKINekoek eta EGIko hainbat ikasleek erakunde berri bat sortu zuten Txillardegik izendaturiko ETA (Euskadi Ta Askatasuna). [23]

60ko hamarkada funtsezkoa da, erakunde hau, garatu, finkatu eta egonkortu baitzen. Lehendabiziko ekintzak EGIrekin norgehiagokan ibiltzea ziren eta sistemari planto egitea pintaden bidez, baina 1961ean zehazki guda zibilak eztanda egin zuen urteurrenean uztailaren 18an Donostiarako bidea hartu zuen tren bat errailetatik atera zuten, honetan bidaiariak soldadu nazionalak ziren, hauek zaurituak irten ziren, besterik ez. Behin Donostian Espainiako bi bandera erre zituzten eta honen guztiaren aurkako errepresioa bortitza izan zen, ehun lagunetik gorako atxiloketak egon ziren, erregimen diktatorialen ezaugarri gisa, torturak, espetxeratzeak, erbesteratuak Hori izan zen hain zuzen ere ETA erakundearen dimentsio fisikoa ezagutzeko lehen gertakizun esanguratsua. [23]

Bigarrenik erakunde beraren dimentsio intelektualean murgildu gaitezke honen oinarriak ondo ulertzeko. Deskolonizazio prozesuak ematen ari ziren Afrikan, Asian eta Ameriketan, hau guztia ulertuta gerra hotzaren ikuspuntutik. Gerra mota hau ez zen izan zuzenean bi superpotentzien arteko gerra zuzena, superpotentzia hauek bloke ekonomikotik ulertuak AEB kapitalismotik eta SESB komunismotik. Gerra zuzenak foku zehatzetan eman ziren nazionalismoaren izenean deskolonizazio prozesu baten superpotentziek euren burua murgildua ikusi zuten euren interesak defendatuz, honen adibideak ditugu, Vietnam ala Korea, egun banatua jarraitzen duena. Askapen prozesu hauek eztabaidarako eman zuten ETA barnean tartean erabakiz ea Euskadi Espainiaren koloniatzat har zitekeen ala ez. ETAk erabaki zuen Euskadi kulturalki koloniekin lotu zitekeela honen zapalkuntza eman baitzen. Honi guztiari lotua Kubako iraultza daukagu, sozialismoan ainguratua ETAk bereganatu zuen hauen borroka. Horrez gain, Aljeriako iraultzaileen lanek eragin zuzena izan zuten ETAren dimentsio intelektualean eta Eli Gallastegik gerora borroka eredutzat hartuko du bere gidaritzan. Gainera Maoismoaren mamua marmarka zebilen Europatik, ETAn sekulako eragina izanik. 1967ko V. Biltzarrean gorpuztu zen mamua. [23]

Hirugarren faktore esanguratsuena langile-erreboltak izan ziren. Langileek bestelako egoera bat eskatzen zuten, autogestionatua, espontaneoa eta asanblearioa (Egaña, Iñaki (2017): ETAren historia laburra. Txalaparta: Bilbo). Hainbesterako izan ziren greba hauek Francok salbuespen-egoera ezarri zuela Euskadin 3 hilabetez, poliziak atxiloketa masiboak egin zituen eta gerora hamabi hilabetez luzatu zen, oraingoan estatu osoan zehar. Espetxeak bete ziren. Hau izan zen hain zuzen ere, teoriatik haratago aplikatzen hasi zen praxia, askapen prozesurako biolentzia alegia. Horrela gorpuztu zen ETA, langileekin bat egin baino euren praxi bera aplikatzea erabaki zuten eta euren arerioak zehatz-mehatz definitu zituzten jada. [23]

Honela jarraitu zuen ETAk. Erregimen Frankista bere amaieran zegoelarik, 1973an ETAk hil zuen Francoren ondorengoa: Carrero Blanco. Honek ere sekulako paradigma aldaketa ta azalatzea eragin zuen erakunde barnean. Baina ezin daiteke hori ulertu Burgeseko prozesua azaldu ezean. Honetan erregimenak zigor ejenplarioak ezarri nahi izan zituen ETAren buruzagitzari baina, honek nazioartean eragindako oihartzuna zela eta erregimena kondenatzean hasi ziren herrialde anitzek. Bidea ireki baina ez ziren bakarrak izan, hainbat mugimendu, talde eta ideologiak errotu ziren erregimenaren aurka: ekologismoa, Euskararen aldekoak edota Feminismoa.

Hauek guztiek erregimenaren kontran jardun zuten biziki eta irabazteko aukerarik izanda ere erregimenak nazioartea zuen bere mesedetan. Trantsizioa ekidigabea bilakatu zenean, erregimenaren erreforma egitea erabaki zen, legetik kanpo jarduteko aukera mugatua zelako eta oposizioko taldeei aski arin eman zietelako bizitza politikoan sartzeko aukera (Egaña, Iñaki ) [23]

1976an erreforma onartu zen gorte Frankistetan, eta 1977an gorteetarako hauteskundeak antolatu zituzten, indar independentista alboratuz. Bitartean, kaleko panorama biolentzia zen; egunero grebak, manifestazioak, atxilotuak, hildakoak Honen adierazle daukagu martxoak 3ko Vitoriako hildakoak.

ETAk hausturaren alde egin zuen eta Juarcarlismo garaiko bidea hartuz ETAk bere intentzioak argi utzi zituen; borrokan jarraitu. Momentuan momentu ETAk topo egin zuen KAS Alternatibarekin. Batera finkatu zituzten trantsizio garaian politikoki aldarrikatuko zituzten bost helburuak: amnistia preso eta iheslarientzat, alderdi independentisten legeztatzea, indar polizial eta militarrak Hego Euskal Herritik irtetea, sindikatuen erabakitako baldintza hobeak langileentzat eta autodeterminazio-eskubidea jasoko duen autonomia-estatutu bat. KAS Alternatibak 20 urtez iraun zuen 1995 arte, honetan borroka armatua uzteari irtenbidea eman ahal zioten; Alternatiba Demokratikoa zela medio, hots, negoziazioak estatu Espainolarekin, Euskal Herria inguruan. [23]

Azkenean 2011an egoera zela eta ETAk borroka armatua tresna politiko gisa erabiltzeari uztea erabaki (Egaña, Iñaki (2017): ETAren historia laburra. Txalaparta: Bilbo) zuen. 2017an armagabetzea deklaratu zuen eta sei urte horien barnean begirada etorkizunean jarrita, azkenean Euskaldun subjektuari utzi zioten oinordetzan Euskal Autonomia gisaren posizioa eta Ezker Abertzaleari bere oinarriak, ideiak eta proiektuak. [23]


.[20]

Erreferentzia Bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bardall, Gabrielle; Bjarnegård, Elin; Piscopo, Jennifer M. (2019-12-03). «How is Political Violence Gendered? Disentangling Motives, Forms, and Impacts» Political Studies 68 (4): 916–935.  doi:10.1177/0032321719881812. ISSN 0032-3217. (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
  2. a b Tismaneanu, Vladimir. (2009-11-20). «Paul Hollander, ed. Political Violence: Belief, Behavior, and Legitimation» Society 47 (1): 77–79.  doi:10.1007/s12115-009-9270-1. ISSN 0147-2011. (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
  3. Stepanova, Ekaterina. (2008). «Terrorism in Asymmetrical Conflict: Ideological and Structural Aspects» PsycEXTRA Dataset (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
  4. Waschkuhn, Arno. «Robert A. Dahl, Polyarchy: Participation and Opposition, New Haven 1971» Schlüsselwerke der Politikwissenschaft (VS Verlag für Sozialwissenschaften): 86–88. ISBN 978-3-531-14005-6. (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  5. a b «The Logic of Violence in Civil War» The Logic of Violence in Civil War (Cambridge University Press): xix–xx. 2006-05-01 (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  6. author., Butler, Judith, 1956-. Precarious life : the powers of mourning and violence. ISBN 978-1-78960-242-5. PMC 1202451514. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  7. VerfasserIn., Federici, Silvia. Caliban and the witch women, the body and primitive accumulation. ISBN 978-0-241-53253-9. PMC 1341395830. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  8. a b c (Gaztelaniaz) Stavenhagen, Rodolfo. (2000-01-01). Conflictos étnicos y estado nacional. Siglo XXI ISBN 978-968-23-2270-9. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  9. a b c d Rodriguez Aguero, Laura. (2014-04). «Centralización de la represión, violencia paraestatal y redes internacionales represivas en la Mendoza predictatorial» Sociohistórica (33): 0–0. ISSN 1852-1606. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  10. (Gaztelaniaz) Calleja, Eduardo González. (2000-09-30). «La definición y la caracterización de la violencia desde el punto de vista de las ciencias sociales» Arbor 167 (657): 153–185.  doi:10.3989/arbor.2000.i657.1154. ISSN 1988-303X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  11. (Gaztelaniaz) Calleja, Eduardo González. (2000-09-30). «La definición y la caracterización de la violencia desde el punto de vista de las ciencias sociales» Arbor 167 (657): 153–185.  doi:10.3989/arbor.2000.i657.1154. ISSN 1988-303X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  12. a b Txantiloi:Esp Feierstein, Daniel. (2009). Terrorismo de Estado y genocidio en América Latina. Prometeo libros ISBN 978-987-574-337-3..
  13. Txantiloi:Esp Tardivo y Díaz Cano., Giuliano y Eduardo. ((Julio- Septiembre 2020)). [file:///home/chronos/u-df86944f3e7c6ab514a1eb8b41115ff0d9f54cb2/MyFiles/Downloads/Dialnet-FelipeGonzalezYElCasoDeLosGALUnaRelecturaDeLaPolit-7650699.pdf Felipe González y el caso de los GAL: una relectura de la política antiterrorista de los gobiernos del PSOE en España entre 1982 y 1996. ] Universidad Rey Juan Carlos, 115- 139 or..
  14. a b https://www.oas.org/es/sla/ddi/docs/publicaciones_digital_XXXVIII_curso_derecho_internacional_2011_Romaric_Ferraro.pdf
  15. a b (Gaztelaniaz) «Guerra entre Rusia y Ucrania: el conflicto explicado de manera sencilla» www.nationalgeographic.com.es 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  16. a b c (Gaztelaniaz) «Oxford Languages and Google - Spanish | Oxford Languages» languages.oup.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  17. a b «La violencia contra la mujer: definición - Delegación del Gobierno contra la Violencia de Género» violenciagenero.igualdad.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  18. a b (Gaztelaniaz) «INEbase / Sociedad /Seguridad y justicia /Estadística de violencia doméstica y violencia de género / Últimos datos» INE (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  19. (Ingelesez) «Electoral Violence» United States Institute of Peace (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  20. a b (Gaztelaniaz) Bruni, Luigi; Giacopucci, Giovanni. (1992). ETA: historia política de una lucha armada. Txalaparta ISBN 978-84-86597-70-2. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  21. (Gaztelaniaz) Ugalde, Martin. (1974). Síntesis de la historia del País Vasco. Egin; La Navarra ISBN 9788429900569..
  22. (Gaztelaniaz) Ugalde, Martin. (1974). Síntesis del País Vasco. Egin; La Navarra ISBN 9788429900569..
  23. a b c d e f g Egaña, Iñaki. (2017). ETAren historia laburra. Txalaparta ISBN 9788417065119..

.