Lankide:ElsaBornFree/Kaposiren sarkoma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaposi-ren sarcoma.

Kaposi sarcoma Kaposi sarcomaren birusak eragindako endotelio linfatikoaren tumore gaiztoa da. Gaitza Moritz Kaposi hungariar dermatologoak 1872an deskribatu zuen Vienan, "sarcoma anitz pigmentatu idiopatiko" izenarekin.

Bere seinaleak honako hauek dira: gorri urdintsu kolorezko lesio lauak edo ez, eta irregularrak; lesio gastrikoen ondoriozko odoljarioak; harnasa hartzeko zailtasuna, eta odoltsu kerruak, biriketako lesioak direla eta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950 eta 1960 urteen artean endemiko deskribatu zen Afrika erdialdean. 1970ean estatu immunodeprimitu iatrogenoekin, gaixotasun terminalekin, transplantatutako pazienteekin, eta abarrekin erlazionatu zen.

1981ean gizonezko homosexualen hainbat kasutan agertzeak lehenengo alarma markatu zuen, epidemia berri gisa berehala identifikatutakoarekiko, HIESarena, Herpetiko motako partikula birikoak detektatu ziren ehun kultiboetan eta biopsietan . Zitomegalobirusarekin (CMV) lotzen zuten elementuak ere aurkitu ziren, Kaposi Sarkoma (SK) zelulen kultibuetan zenbait antigeno goiztiar eta berantiar, CMV DNA eta CMV RNA, hauteman baitziren.

1994an Chang et al. azkenik, herpesbirus asoziatu baten presentzia frogatu zuten, [1] VHH-8 edo KSHV izenekoa (Kaposi sarcoma herpes birusa), non sekuentzia genetikoa laister deszifratu zen.

Ondorengo ikerketek birusari buruz eta sortzen dituen patologiei buruzko ezagutza garrantzitsu bat sortu dute, eta hau adibide bat besterik ez da. Birus honen prebalentzia (kaltetutako gizabanakoen portzentajea) oso altua da (% 50etik gertu) Afrikako leku batzuetan, eta %2 eta %8 artean kokatzen da mundu osoan. Kaposi-ren sarkoma sistema immunologikoa deprimitzen denean bakarrik garatzen da, HIESean gertatzen den bezala, aldaera zehatz batekin lotuta.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaposiren sarkoma lau forma epidemiologikoetan aurkezten da, garapen kliniko desberdinak izan daitezkeen talde desberdinetan. [2]

  • Forma klasikoa deskribatu zuten lehena izan zen. Batez ere 60 urtetik gorako gizonei (emakumezkoei baino 5etk 15era aldiz gehiago) eragiten die. Mediterraneoko ekialdeko eskualdeetan ezagutzen da, batez ere Italiar eta Balkanetako penintsuletan eta Greziako uharteetan. Bertan, VHH-8arekin gizonezkoen kutsatutakoak intzidentzia gutxi gorabehera 1/3500 dela aurkitu da. Gaixotasuna azalean agertzen, batez ere beheko gorputz-adarretan, eta sarritan minik gabe izaten da.
  • Forma endemikoa 1950eko hamarkadatik aurrera deskribatu zen, Erdialdeko eta Ekialdeko Afrikan minbizi forma ohikoenetako bat zela. Emakumeei baino, 10 eta 15 aldiz sarriago eragiten die gizonei. Gizon helduetan forma klasikoaren antzekoa izan daiteke, baina gazteenetan, minbizi askoz ere oldarkorragoa da, dispertsioaren bidez, maiz lesioa ugari eta nodo linfatikoetan. Forma batek (kasuen %5) eragiten die haurrei, bi sexuetan maiztasun berdina dutena, linfo nodal era larri batez. Eskualde hauetan VHH-8aren seroprebalentzia (infekzio tasa agerian utziz) gizonezko helduen %50 gainditzen da askotan. Hala ere, ez dago korrelazio perfekturik bi parametroen artean, intzidentzia baxua bait da zenbait eskualdeetan.
  • Transplante osteko forma 1970eko hamarkadan hasi zen transplantatu gaixoetan, batez ere giltzurrunetako gaixoetan, tratamendu immunosupresiboak jasotzen dituztenak, hala nola, errefusa ekiditeko. Kaposi sarkomaren intzidentzia 500 edo 1000 aldiz handiagoa da pertsona horietan biztanleria orokorrean baino. VHH-8arekin infekzioa izan daiteke transplantearen aurretik edo horren ondorioetako bat.
  • Laugarren forma da GIBarekin lotzen dena. Zehazki, Kaliforniako gay gizonen artean ezohiko kasuen kopurua gertatu zen denbora gutxian, Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromearen agerraldia ohartarazi zuen.

GIBaren eta VHH-8 birusak txertatutako gizonen eta emakumeengan Kaposi sarkoma garatzeko 10 urtetan metatu arriskua %30 eta 50% da [3] eta intzidentzia biztanleria orokorrean baino zenbait mila aldiz handiagoa da. Herrialde garatuetan, terapia antirretrobirala oso aktiboak sartzeak errotik murriztu du bere intzidentzia; [4] baina Afrikako bi birusen prebalentzia handia eta osasun baliabideak urriak direnean, Kaposi sarkoma minbizi ohikoen bihurtu da, eta zenbait lekutan minbiziaren %50era arte izaten da.

Forma epidemiologiko desberdinen artean ez da desberdintasun histologiko eta immunohistokimikorik antzeman. 22 kromosoma mutazioa duten pazienteek ez dute patologia hori pairatzeko joera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Eponimodun gaixotasunak]] [[Kategoria:Gaixotasun arraroak]] [[Kategoria:HIES]] [[Kategoria:Minbizia]]