Lankide:GROUP 3/Nerbio hipogloso

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Infobox nerveNerbio hipoglosoa XII. garezurreko nerbioa da, eta mihiaren muskulu intrintseko eta estrintseko guztiak (hioglosoa, estiloglosoa eta genioglosoa) inerbatzen ditu, nerbio bagoak inerbatzen duen palatoglosoa izan ezik. Nerbio hau somatomotorea da soilik. Hipoglosoaren nukleoak neurona motore handiz osatutako nukleo bat osatuko du 4. bentrikuluaren oinaldean: nerbio hipoglosoaren trigonoa, eta hau izango da nerbioak enbor entzefalikoan izango duen jatorria. Bere zuntzen kopuru txiki bat, behera egin eta hipoglosoaren hobia edo hobi prekondileoaren bidez, lepora iristen da. Azkenean, berriro ere mihiaren muskuluetara abiatzen da. Bi nerbio hipogloso izango ditugu gorputzean, eskuineko bat eta ezkerreko bat.

Hizketan eta irensketan parte hartzen duten muskuluen kontrola eramatea da nerbio honen funtzioa, mihiaren itsasketa eta alde batetik besterako mugimenduak barne. Nerbio honek jasan ditzazken kalteak hizketarako gaitasunean eta mihiaren itxuran eragin dezakete. Normalean kalte hauek traumatismoen, kirurgiaren edota gaixotasun neuronal motoreen ondoriozkoa. Nerbio honi buruz gordetzen den lehen deskribapena Herofilok egina da, KA hirugarren mendean. Hipogloso izenaren jatorria, mihiaren azpitik igarotzen den nerbio delan datza: hipo (grezieraz: "under""azpitik") eta glossa (grezieraz: "tongue" "mihi").Nerbio hipoglosoak 7 adar albokide ditu:

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio hipoglosoa enbor entzefalikoaren azpiko mailatik,[1] oliba eta piramidea banatzen dituen oliba aurreko ildoaren[2] mailako bizkarmuinetik ateratzen diren zuntz kopuru txikiek osatzen dute. Nerbioa espazio subaraknoideotik pasako da eta  dura materra zulatuko du gertu hipoglosoaren kanalaren gertutik, hezur okzipitalera irekiz.[3]

Ondoren hipoglosoaren kanaletik atera eta adar meningeo bat emango du. Gainera bere zuntz batzuk C1aren  aurrekoa adarraren zuntz batzuekin fusionatuko dira. Hori nerbio bagoaren eta nerbio laguntzailearen bizkarmuineko banaketatik gertu abiatuko da, eta hipoglosoaren euskarriaren goiko heldulekua osatuko dute. Bere beste zuntz batzuk C2 eta C3 mailetako nerbio espinalen zuntzekin fuisonatu eta hipoglosoaren eukarriaren beheko heldulekua osatuko dute, horretatik ateratako zuntzek, muskulu infrahioideoak inerbatuko diuzte. Aipatutako C1, C2 eta C3ren zuntzekin fusionatutako zuntzek hipoglosoaren euskarria sortzen dute, atal hipogloso eta atal zerbikala dituena. Nerbioaren gainontzeko zuntzen beherantz jarraituko dute, nerbio bagoaren atzetik eta espiralak beherantz atzean  barneko arteria karotidaren eta barneko zain jugularraren artetik igarotzen da, leka karotideoaren gainetik.[3]

Barailaren beheko angeluaren mailan, nerbioa muskulu digastriko aren atzeko sabelaren atzetik aterako da.[3] Ondoren arteria okzipitalaren inguruan biratu eta barailaren azpiko eremuan zehar aurrera egiten du. Bere ibilbidea muskulu hioglosoarekiko lateral eta  estiloioideoarekiko eta mihi nerbioarekiko medial egingo du.[3] Muskulu genioglosoarekiko sakon jarraituko du mihiaren erpinera arte. Bere ibilbidean zehar mihiko muskulu intrintseko eta estrintsekoentzako adarrak emango ditu, lehen aipaturiko muskulu hiogloso, estilogloso eta genioglosoa inerbatuz.[3]

Enbor entzefalikoko hipoglosoaren nukleoak bi kortex motoreetatik seinaleak jasotzen ditu baina, seinale kontralaterala gailentzen da, mihiaren inerbazioa funtsean lateralizatua egongo da.[4] Mihiko hartzaile neuromuskularren seinaleak nerbio hipoglosoaren bidez bidaiatzen dute  mihi nerbiora arte. Eta honek informazioa mesentzefaloko trigeminoaren nukleora eramango du.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio hipoglosoa lehenengo somiten bikotetik eratorria da, enbrioiaren gorputzaren garapenaren ardatz nagusia eratuko duten mesodermo pilaketak.[5] Hauetatik sortutako muskulaturak  hipoglosoaren korda izena jasotzen du, lehen lau somita okzipitalen bikoteen miotometatik eratorria. [6][7] Nerbioa lehenengoz garapenaren laugarren astean izango da ikusgai, nerbio bakarra osatu duten zuntzen multzo moduan, mihiarekin kontkatua ezarriz bostgarren asterako.[8]

Hipoglosoaren nukleoa enbrioiaren bikarrezur erraboileko oinalde plakatik eratorria da.[9][10]

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio hipoglosoaren eta bere inerbazioaren ituen irudi eskematikoa.

Nerbio hipoglosoak mihiaren muskulu estrintsekoen inerbazioa darama: genioglosoarena, hioglosoarena, esiloglosoarena, eta baita bere muskulu intrintsekoena ere.[11] Horiek guztiak mihiaren muskulu guztiak adierazten dituzte muskulu palatoglosoa izan ezik. Nerbio hipoglosoa nerbio somatiko eferente orokor (SEO) motako nerbioa da.

Muskuluak hauek mihiaren mugimendu eta manipulazioan parte hartzen dute. Ezkerreko eta eskuineko genioglosoak dira batez ere mihiaren ateratzea eragiten duten muskuluak. Mihiaren sabelaldearen aurre eta atzealdean ezarritako muskuluak dira mihiaren protrusio eta alboraketa kontralateralaren eragile nagusiak.[3] Nerbio hipoglosoak ere ahoaren garbiketan eta listuaren fluxuan inplikaturiko mugimendueta parte hartuko du, beste mugimendu inboluntario batzukin batera. Hipoglosoaren nukleoak elkarrekintzak ezartzen ditu formazio erretikularrarekin, hainbat erreflexu eta jarduera automatikoren kontrolean parte hartzen duena. Honez gain, hizkerarekin eta ahosketarekin erlazionatutako mugimendu inkonszienteen kontrolerako jatorri kortikonuklearreko zuntz batzuen laguntza jasoko du.

Esangura klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio hipoglosalaren kalteak ez dira oso ohikoak. Lesioaren kausa ohikoenak tumoreagatiko konpresioa eta bala bidezko zauriak dira. Nerbioaren kalteak beste hainbat arrazoigatik eman daitezke ere, besteak beste, kirurgi ondoko kalteak, medulan kolpe bat hartzea, esklerosi anizkoitza, Guillan Barre sindromea, infekzioak, sarkoidosia. Kaltea alde bat edo bietan eman daiteke. Nerbioak beste egiturekiko, arteriekiko eta zainekiko duen gertutasuna dela eta, oso arraroa da nerbioa bakarrik kaltetua egotea. Esate baterako, arteria bertebrobasilarraren arteriosklerosiak ezkerreko eta eskuineko nerbio hipoglosoaren kalteak eragin ditzake, honek aldi berean aurpegi nerbio eta nerbio trigeminalaren kalteak eraginez. Honek ahoko giharren ahulezia, mintzatzeko zailtasunak, jateko zailtasunak ekarriko lituzke. Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Bulbaren paralisi progresiboa, motoneuronaren gaixotasun forma bat, nerbio hipoglosoaren eta nukleo anbiguoaren lesioekin erlazionatzen da. Honek mingainaren mugimenduetan zailtasunak eragin dizake, baita hitz egiteko orduan, murtxikatzerakoan eta irensterakoan, nerbio kranealaren hainbat nukleoren disfuntzioagatik. Motoneuronaren gaixotasuna, nerbio hipoglosoa kaltetzen duen gaixotasunik ohikoena da. 

Azterketa medikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Image of a tongue protruding from a mouth, wasted on the left, and pointing to the left.
Hipogloso nerbio kaltetu batek mihiaren alboraketa eragingo du, eta hau ez da gai izango zuzen mantentzeko. Kasu honetan kaltea lepoko kiste baten ebakuntzaren ondoriozkoa da.
[12]

 Nerbio hipoglosoaren azterketa egiteko mingaina eta bere mugimenduak aztertzen dira. Atsedenean, nerbioa kalteturik badago, mingainak forma arraro bat izango du atrofiaturik egongo baita (zizarezko poltsa baten antza). Nerbioaren azterketa egiteko beraz, mingaina atera behar da. Nerbioan edo bere bideetan kalterik badago mingaina gehinetan baina ez beti, alde batera desbideratuko da. Nerbioa kalteturik dagoenean, mingaina pisutsua, baldarra somatu daiteke. Mingaineko giharren ahuleziak gainera hitz egiteko zailtasunak eragin ditzake, eta mingainari esker lortzen diren soinu partikularrak galtzea. Mingainaren indarra azertzeko, mingainarekin barrutik kanpora masailean indarra egin behar da, medikuak aldi berean kanpotik barrura egiten duelarik indarra.

 Nerbio hipoglosoak behe mailako motoneuronak daramatza, goi mailako motoneuronekin sinaptatzen dutelarik, nukleo hipoglosoaren mailan. Sintomak zuzenki erlazionaturik egongo dira kalteturik dagoen bidearen mailarekin. Kaltea nerbioak berak badu (behe mailako motoneuronaren lesioa), mingaina alde kaltetura desbideratuko da muskulu genioglosoaren alde horretako ahuleziagatik. Kaltea bide nerbiosoan badago (goi mailako motoneuronaren lesioa) mingaina kaltea dagoen kontrako aldera desbideratuko da. Nukleo hipoglosoaren kalteak mingaineko muskuluen galera ekarriko du eta kaltetuta dagoen alderantz desbideratuko da minagina ateratzean; hau muskulu geniogoloso ahularen ondoriozkoa da.

Nerbio konponketan funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Nerbio hipoglosoa aurpegi nerbioari konektaturik (anostomosatuta) egon daiteke, azken hau kalteturik dagoenean honen funtzioa berreskuratzeko helburuarekin. Aurpegi nerbioaren kalte fokalak daudenean konponbide bezala nerbio hipoglosoaren zuntz nerbiosoak aurpegi nerbioaren zuntzetara lotu daitezke osoki edo partzialki; adibidez, minbizi edo traumatismo kasuetan.[13][14]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio hipoglosoaren lehenengo deskribapen erregistratua Herophilos-ek (335-280 AC) egin zuen. Hypoglossi (latinez) izenaren lehenengo erabilera nervi hypoglossi bezala Winslow-ek egin zuen 1733.urtean. 1778an erregistratu zen nerve hypoglossum magnum bezala Soemmering-gatik. Cuvier-ek 1800an nerbio hipogloso nagusi bezala izendatu zuen, Winslow-en itzulera bat bezala, eta azkenik ingelesez 1832.urtean Knox-engatik..[15]

Beste animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Nerbio hipoglosoa amniotoetan, baita narrasti, hegazti eta ugaztunetan aurkitzen den hamabi bikote kranealetako bat da. Gizakietan bezala, nerbioaren edo bide nerbiosoen kalteak mingaina mugitzeko zailtasunak eragingo ditu, eta hasieran kaltearen aurkako aldera desbideratuko da baina kontrakturak agertu ahala kaltea dagoen aldera desbideratuko da. Nerbioa ebolutiboki bizkarhezurreko nerbioetatik sortzen dela kontsideratzen da, zeina beste nerbio bati elkartu zaion eboluzioan zehar. 

Nerbio hipoglosoaren tamaina, konduktu hipoglosoaren tamainaren bidez neurtuta, primateen eboluzioarekin zuzenki erlazionatu da hipotekikoki, honen arabera, nerbio luzeagoak hizkeraren garapenarekin egongo lirateke erlazionatuak, zeinak aurrerapena adierazten duten garapen biologikoan. Alabaina, hipotesi hau deuseztatua izan da.[16]

Ikus, [aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bulbar-perlesia
  • Jugular foramen sindromea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Nerbio kranialak]]