Lankide:Gekas.1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume bat Amsterdameko kaleetan.

GENERO-HIRIGINTZA

Hirigintza hiriaren antolaketaz arduratzen den diziplina da, beste hainbat jakintza-arlorekin erlazio zuzena duena, hots, arkitektura, lurraldearen antolakuntza, zuzenbidea, ingeniaritza, ekologia, Soziologia eta Zientzia Politikoarekin; hirigintzak hiriaren eraldaketa bideratzeko hiri-errealitatearen gainean esku-hartzea du helburu[1].

Gaur egungo hirigintzaren helburu nagusia hiriaren jasangarritasunean oinarritzen den heinean, ekonomia, gizarte-berdintasun eta ingurumenarekiko errespetu eta babes terminoetan ulertu behar da, izan ere hiri-errealitatean bizi-kalitatea ez da denentzako berdina, genero arteko desberdintasunak barne, etnia eta errentarekin batera. Horrenbestez, beharrizan desberdinak eta baliabideak eskuratzeko aukera desberdinak dituzte, hots, norberaren ongizate bermatzen duten gizarte-, ekonomia- eta natura-baliabideak eskuratzeko aukera desberdinak izatea[1]. Gauzak horrela, genero-desberdintasunak hirietan nabarmen eta adierazgarriak direla esan behar da, emakumeek hirietan dituzten aukerak baldintzatzerainokoak. Generoa sexu desberdintasun biologikoetan oinarritutako eta sozialki eraikitako rol, arau eta instituzioekin lotzen da[2][3]. Genero-hirigintza, hortaz, genero ikuspegia txertatzen duen diziplina litzateke, zeina feminismotik egindako ekarpenetan oinarritzen den. Bestetik, genero ikuspegitik egiten den hirigintza hiri-plangintzan eta udal mailan egiten diren politiketan eragiten dituzte.


Bilakaera eta testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero-ikuspegia berria da hirigintzari dagokionez, 1870an Europan agertu zen diziplina, alegia. Mundu anglosaxoian 1970ko hamarkadan agertu zen, Bigarren Olatu Feministarekin batera[4]. Hori dela eta, genero ikuspegia duen hirigintzatik egindako ekarpenen baitan feminismotik egindako ekarpenak kokatu behar dira. Generoa oinarritzat hartzen duen hirigintzak mendebaldeko hirietan jarri zuen arreta, hots, gizarte-, ekonomia- eta politika-desberdintasunetan; 70. hamarkadako lehen lanetan Bigarren Olatu Feministaren eta ezker kritikoak teoria hiria eta ekonomia erdigunean zeukan teoria kapitalistarekiko ikuspegien eragina izan zuen. Aldi berean, Hego Globalean kokatutako genero eta hiriari buruzko ikerketak burutu zituztela, baina Mendebaldeko hirietako eta Hegoaldeko hirietako emakumeei buruzko literaturek bide desberdinak hartu zituzten; mundu anglosaxoian aritutako akademiako emakumeek hiri teoria kritikoaren garapenarengan jarri zuten arreta, Hegoaldean hiri eta herrietan bizi ziren emakume pobreengan jarriz.

Mendebaldetik egindako ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hain zuzen ere, mendebaldeko hirietako emakumeei buruz egindako lehen ikerketetan urbanizazio-prozesuei buruzko lanketa teorikoak eta, genero aldetik, hiri-espazioetan gertatzen den polarizazioaz aritu ziren (hots, hirien erdigunea maskulinitate/ekoizpen/soldatapeko lan espazioak izatea, eta periferia feminitate, zaintza lan eta ordaindu gabeko lanen espazioa izatea). Lan hauek marxismo, neo-Marxismo eta Weberren ekarpenek hiriaren garapenei egindako kritiken parean kokatu behar dira[4]. Aipatzekoak dira Erresuma Batuan feminismo sozialistatik egindako ekarpenak, hots, genero eta klase (gizarte-klase) ardatzen gurutzapenetik egindakoa. 1980ko hamarkada aldera, urbanismo feministak emakumeek esparru politiko formal zein informal eta gizarte mugimenduetan zuten parte-hartzeari erreparatzen hasi zitzaien. Bestetik, etxebizitza eta gentrifikazio (lotura), hiri-identitate, emakumeen beldur eta hiri-espazioengan ere jarri zuten arreta.

90ko hamarkadan gizarte zientzietan izandako garapen eta korronte berriek, hots, postmodernismoa eta postestrukturalismoa, eta, bestetik, Hirugarren Olatu Feministak, genero ikuspegitik egindako hiri-teoriei ekarpen berriak egin zizkien, feminismo sozialistak egindako ekarpenak kritikatuz. Halaber emakume etorkin eta arrazalizatuek egindako lanak agertu ziren, zaintza lanak egiten zituzten emakume eta sexu-langileetan arreta jarriz. Korronte hauek hiri-eremuetan sexualitateari (lotura) eta espazioaren arteko loturetan arreta jarri zuten. Azkenik, emakumeek hiriko kontsumo bizitza eta aisialdi zein plazer hiri-espazioak arakatu zituzten ikerketak ere izan ziren, hirietako pobrezia-espazioak ahaztu barik.

XXI. mende hasieran mendebaldean generoaren alorrak hirian egiten dituen ekarpenak aurretik egindako ekarpenen aurrean berrikuntzarik ez aurkeztea leporatzen dio Peakek. Alde batetik 1990 hamarkada amaieratik emakumeen esperientzia aniztasuna azpimarratzen dituzten gaiak jorratu izan dira, eta bestetik, aurretiaz ezarritako gaiak tentsio berrien bidez heldu dituzte, familia eta lanaren arteko lotura jorratzen dituzten gaietan haurtzaroa eta zaintzak emakumeen rol bikoitza eta lotura tradizionalak ordezkatuz. Aldi berean, mendebaldeko hirietan transnazionalismoak aurrezarritako hierarkiak apurtu ditu, migrazioaren eskutik eratorritako irakaspena, alegia, zeinaren bidez mendebaldeko hiriak kapital-, merkantzia-, ideia- eta pertsona-fluxu globalean integratu eta barneratu diren.

Hegoaldetik egindako ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoalde Globaletik egindako lehen lanak 1960ko hamarkadan argitaratu ziren, nekazaritza-exodoaren ondorioz hirietara joandako emakumeen esperientziak jorratuz. 1970ko hamarkadako ikerketek emakumeek etxean zuten rola hartu zuten jomugatzat. 80ko hamarkadan emakumeen rol hirukoitza, hots, ama, langile eta komunitatearen zaintzaile eta antolatzaile rolak jorratzen zituzten ikerketez gain, egunerokotasuneko kontuetan arreta jartzen ari ziren ikerlariak. Hain zuzen ere, emakumeek hiriko periferia txiro eta slum-etan zituzten egunerokotasuna akademiaren arreta erakarri zuen. 90ko hamarkadan egiturazko politiken aldaketak diru-sarrera urriko etxeetan zuten eragina aztertu zuten, emakumeek mesedegarria ez zen egoera ekonomikoan bizirauteko estrategiak ikerketetan ageriz, genero-indarkeriarekin batera. Ikerketa hauetan ingurumen arazoak ageri izan ziren bestetik,  eta hiri espazioen berezko genero izaeraz gain; hau da, hiriguneen degradazioak emakumeen bizitzetan sortzen zuen eragina. 2000ko hamarkadan hiria eta sexualitateari buruzko ikerketak agertzen hasi ziren.  

Genero-ikuspegiaren garrantzia eta ekarpenak hirigintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigintzak hiritarrei eragiten dieten eremuetan esku hartzen du, hots, espazio publikoa, pribatuaren eta etxebizitzen antolaketa eta garraioaren gaineko eskumenak ditu. Aldi berean gizarte-talde desberdinek lantegi edo lan-eremuetara, azpiegitura eta zerbitzuetara duten sarbidea baldintzatzen du. Generoari dagokionez, argi geratzen da emakume eta gizonezkoen arteko aldeak nabarmenak direla eta hiri-espazioan beharrizan eta xede desberdinak dituztela. Izan ere, lanaren sexu-banaketak (lotura) gizonezko eta emakumezkoek espazio jakin batera bideratzen ditu[1]; hau da, gizonezkoak espazio publikoan lan egiten duen bitartean, emakumeak lan ez ordainduak betetzen ditu, hots, erreprodukzio lan ez-ordaindua. Baieztapen hau, dena dela, testuinguruaren araberakoa da, izan ere emakumeak ekoizpen alorretik zein erreprodukzio lanetik igaro da, gizona zaintza-lanez oso gutxitan arduratu izan delarik. Lanaren banaketa sexuala hertsiki Industria Iraultzarekin batera agertu zen, izan ere aro historiko, talde sozial jakin batean eta eremu jakin batean gertatu zen: industria gizarte garatuetako klase ertaineko emakumeei eraginez. Langile klaseko emakumeek sarritan etxetik kanpo egiten zuten lan baliabide ekonomiko eskasiari aurre egiteko.

Gaur egungo gizartean lanaren sexu-banaketa eta honek barne biltzen dituen genero-rolak lausotzera bidean daudela esan liteke. Aitzitik, hirigintza planetan generoen araberako rol banaketan oinarritutako irizpideak erabiltzen jarraitzen dute, hots, etxebizitza, azpiegitura eta ekipamenduei buruzko erabakiak[1][5].Hori dela eta, hirigintzak (edo urbanismoa) hiri-eremua denontzako espazio balitz bezala pentsarazi beharko luke, ez desberdintasunetik, ekoizpen-alor eta erreprodukzio-alorrean sortzen diren eskakizunak parekatuz[5].

Errealitatearen analisia egiteko aldagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri-eremuan sare desberdinek hartzen dute parte. Zaida Muxik sei aldagai identifikatu zituen hiriko errealitatearen analisia egite aldera[6][5]: harremanen espazio publikoak, ekipamendu edo azpiegiturak, mugikortasuna eta etxebizitza. Aipatutakoei beste bi aldagai erantsi behar zaizkie, hots, hiriaren dimentsio fisikoan eragiten dituzten bi aldagai: segurtasuna eta parte hartzea.

Harremanen espazio publikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraio publikoa hiriaren mugikortasun efizientea egiteko beharrezkoa da.

Genero-berdintasuna bermatzeko pentsatutako espazioak emakume eta gizonezkoen beharrak kontutan hartuta diseinatu eta sortu dira, pertsonen autonomia eta sozializazioa erraztuz. Ezinbestekoa suertatzen da horretarako espaloiak zabalak izatea, jarduera desberdinak aurrera eramatea ahalbidetzeko. Halaber, itzala ematen duten tokietan bankuak jartzea eta hirian zehar orientazioa errazten duen hiri-altzariak ezartzea beharrezkoa litzateke. Aldi berean, emakumeek espazio publikoan duten presentzia ikusgarri egingo duen ekintzak burutzea bermatu behar da, horretarako kale-izendegia aldatu eta emakumeen izenak jartzea proposatzen delarik.

Ekipamendu edo azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko azpiegiturak gizarteak genero-rolen ondorioz eratorritako lana aitortu, ulertu eta baloratzen duen heinean zabalduko dira; hau da, hiri-ekipamendua espazio publikoak sozializazio espazio bezala erabiltzeko dituen baliabide guztiak optimizatu behar ditu.

Mugikortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraio-publikoaren eskaintzak eta hiriko eremu desberdinen artean mugikortasunari ahalbidetzen dituzten espazioak hiriaren bizi-kalitatea baldintzatzen dute. Mugikortasunak emakumeei hirian zehar mugitzeko aukerak eman behar dizkiete, era berean, anitzak diren aukerak, ibilbide horiek oinez egitea ahalbidetzeko.

Garraio-publikoari dagokionez, lan-erreproduktiboaren ordutegiak zaintzen ez dituen ordutegi lineal eta uniformeak aldatu behar direla deritzo Muxik[6]. Funtsean, mugikortasunak hiritarren aniztasun eta segurtasunari erantzun behar dio, egunerokotasuneko jarduerak burutzea eta hiritar guztien aukera-berdintasuna bermatzeko erantzukizuna hartzen baitu.

Etxebizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeko lanak eta hauek burutzen dituzten emakumeak aitortu behar dituzte emakumeek, izan ere etxeko lanak elkar banatuak izan beharko lirateke, espazio pribatuaren hormen atzean emakumeek egindako lana izan beharrean. Halaber, etxebizitza eraikinek kapital soziala indartzeko eskaintzen dituzten aukerez baliatzea garrantzitsutzat jo behar da, auzokoen arteko lotura-sareak indartuz, eta bestetik, publiko-pribatuaren arteko trantsizio espazioak garatuz.

Segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen bizitza-esperientzietan segurtasuna hiriaz duten pertzepzioan gehien eragiten duen aldagaietakoa dela ulertu behar da, hirian emakumeek duten autonomia baldintzatzen dutela. Hori dela eta, garrantzitsua litzateke segurtasunaren pertzepzioan eragiten dituzten espazio faktoreetan arreta jartzea[5][6]. Horretarako kalearen argitasuna, ibilbide alternatiboak sortzea, eta kalearen erabilera anitz eta aktiboa bermatuko duten proiektu eta ekimenak sortzea beharrezkoak dira. Segurtasunaren pertzepzioa hobetze aldera, kaleen argiztapena eta irisgarritasun zaila duten espazio ezkutuetan ere jarri behar da arreta. Izan ere emakumeen segurtasun pertzepzioak gauez kalera irtetea eragozten du.

Parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeek hiriguneetan parte hartzeak espazio jakin batean gertatzen dena ulertzea eta ikusgarri izatea ahalbidetzen du, hiri-eremu horren gaineko ezagutzak komunitatean elkarbanatuz. Parte-hartzea hirigintzaren baitan beharrezkoa den diziplina arteko prozesu bat da, izan ere hiri plangintza aurrera eramateko ebaluazioaren berri ematen du[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Sánchez de Madariaga, Inés.. ([2004]). Urbanismo con perspectiva de género. Instituto Andaluz de la Mujer ISBN 8479211016. PMC 433062142. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  2. Alsop, Rachel.. (2009). Theorizing gender. Polity Press ISBN 9780745619446. PMC 706983040. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  3. (Gaztelaniaz) Sosa-Sánchez, Itzel Adriana. (2013). Aproximaciones teóricas sobre el género, la reproducción y la sexualidad. Iberofórum. Revista de Ciencias Sociales de la Universidad Iberoamericana, 184 or. ISBN 2007-0675..
  4. a b (Ingelesez) Peake, Linda J.. 2009. "Urban Geography: Gender in the City" in Kitchin, R. and Thrift, N. (eds.) The International Encyclopedia of Human Geography (London: Elsevier), pp.320-327.. , 332 or. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  5. a b c d Muxí Martínez, Zaida; Casanovas, Roser; Ciocoletto, Adriana; Fonseca, Marta; Gutiérrez Valdivia, Blanca. (2011). «¿Qué aporta la perspectiva de género al urbanismo?» Feminismo/s (17): 105–129.  doi:10.14198/fem.2011.17.06. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  6. a b c d Muxí, Zaida.. (2009). Recomanacions per a un habitatge no jeràrquic ni androcèntric. (1a. ed. argitaraldia) Institut Català de les Dones ISBN 9788439380153. PMC 733696227. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]