Wikipedia, Entziklopedia askea
Clematis vitalba landarearen hosto, lore eta fruituen marrazkia

Aihen zuri edo ezkabia-belarra Ranunculaceae familiako zuhaixka igokaria da. Bere izen zientifikoa Clematis vitalba da. Clematis hitzak, grezieraz, « igotzen den landarea » esan nahi du, eta vitalba-k, latinez, « ardo zuri kolorekoa ».

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
  • Petalorik gabeko loreak daudela? Aihen zuria horietako bat da! Petaloak diruditen zuri koloreko egitura horiek bere sepaloak dira.
  • Lore hermafroditak dituzten landareek beraien burua ez ernaltzeko funtzio arra eta emea dituzten atalak momentu desberdinean garatzen dituztela? Aihen zuriak lehenengo zati arrak garatzen ditu eta zertxobait beranduago atal emeak.
  • Duen toxikotasunagatik Erdi Aroko eskaleek aihen zuria zauriak egiteko erabiltzen zutela, horrela pena gehiago emango zutela uste baitzuten?

C. vitalba hostoiraunkorra da, hau da, ez zaizkio hostoak erortzen. Hosto konposatuak ditu; hostoak hiru edo bost “hostotxoz” daude osatuta. Hostotxo horiek, arrautza formakoak dira.

Lorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorea zuria da eta ez du petalorik. Hermafrodita da, hau da, zati arra eta emea lore berean aurki ditzakegu. Bere lorezilak luzeak dira eta, ondorioz, oso erraz bereizten dira.

Polinizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreetan aurki daitezkeen elikagaiak jatera hurbiltzen diren intsektuetan polena itsatsi eta intsektu horrek, polena, lore batetik bestera garraiatuko du; azkenean, lore bat ernaldu arte.

 Loraldia  /  Fruitualdia
URTOTSMARAPIMAIEKAUZTABUIRAURRAZAABE
         

Fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere fruituak luzakin iletsuak ditu eta multzoka hazten da. Luzakinengatik, fruitu multzoak armiarma itxura hartzen du. Munduan dauden fruitu pozoitsuenetako bat da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri Aroan arropa egiteko erabiltzen zen. Hala ere, gaur egun, toxikoa izateagatik, erabiltzeari utzi zaio.

Garrantzia ekologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu asko bere loreen zatiez eta polenaz elikatzen dira. Gainera, landare honen hazi-buruetaz elikatzen diren hegaztiak ere badaude, adibidez, karnaba.

Hala ere, oso azkar eta beste landare batzuen gainean hazten delako, oso kaltegarria izan daitekeen landarea ere bada; izan ere, beste espezie batzuei bizitzeko tokia kendu diezaieke.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]