Itxura
Karnaba edo kardantxiloa (Carduelis carduelis) Europan, Iparraldeko Afrikan eta Asiako basoetan bizi den txori bat da.
Nolakoa da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karnabak 12 eta 13,5 cm artean neurtzen du eta 14 eta 19 gramo artean pisatzen du. Hiru koloreko burua du, eta maskara gorri bat du aurpegian. Hegoak, aldiz, kolore beltz eta horikoak dira; gorputzaren aurreko aldea zuria du eta atzekoa arre kolorekoa.
Nola ugaltzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean urtean bi alditan ugaltzen da. Emeak 5 edo 6 arrautza erruten ditu, eta 12-13 egun egoten da inkubatzen edo txitatzen. Jaiotzen direnean ez dira guztiz formatuta egoten. Jaio eta 15 egunera, alde egiten dute gurasoengandik.
Zer jaten dute?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karnaba hazijalea da: Ekilorez, kardu-haziz eta gariz elikatzen da gehienbat.