Wikipedia, Entziklopedia askea

IDKlab/Proba orria

Escherichia coli edo E. coli ugaztunen barnean bizi den bakterio onuragarri bat da; hain zuzen ere, gure hesteetan bizi ohi da. Bakterio bat da zelulaz osatutako izaki biziduna delako eta oso, oso txikia da, begi bistan ikusteko ezinezkoa. Bazilo itxura du; hau da, barra formakoa da.

Escherichia coli ezinbestekoa da guretzat K bitamina eta B bitamina produzitzen dituelako. E. coli asko erabiltzen da biologia molekularraren, genetikaren, biokimikaren eta bioteknologiaren arloetan.

T. von Escherich bakteriologo alemaniarrak 1885ean aurkitu zuen bakterio hau.

Gizakiak eta E. coli bakterioak harreman ona dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
E. Coli-k produzitzen duen K bitamina ezin dugu beste modu batetik lortu.

E. coli, gure gorputzean dugun beste hainbat bakterio bezala, onuragarria da guretzat. Hau da, sinbiosi harremana egiten du gurekin: guk "etxe bat" eskaintzen diogu; eta hark, K eta B bitaminak, behar-beharrezkoak guretzat. Gizakiak ehun mila milioi eta bilioi bat arteko E. coli kanporatzen ditu egunero gorotzen bidez. Hesteetatik kanpo denbora tarte mugatu batean bizirik irauteko gai denez, bakterio hau gorotzez kutsaturiko uretan zein hondakin-uretan egon daiteke.

Nola elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterioak materia organikoz elikatzen dira: azukrea, almidoia, zelulosa, proteinak, koipeak, hidrokarburoak... Horretarako, enzima batzuk sortzen dituzte, makromolekulak (molekula handiak) degradatzen (suntsitzen) eta molekula sinple bihurtzen uzten dienak haietaz elikatu ahal izateko.

Erlazio-harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakteria honek ingurumeneko estimuluei erantzuten die. Baldintzak oso latzak badira, esporak sortzen ditu. Horrela, baldintzak hobetzean, espora ugaltzen da eta bakterio bihurtzen da.

Ugaltze-prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

E. coli, beste edozein bakterio bezala, ugalketa asexualaren bidez ugaltzen dira. Hau da, bakterio batek bere informazio genetikoa bikoizten du eta bere burua bitan zatitzen du. Modu honetan, informazio genetiko berdina daukate bi bakterioek.

25 ºC-ko gela batean, bakterioak 20 minututik behin zatitzen dira, gutxi gorabehera.