Lankide:Ixabel Erremundegi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ikas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikas, edo Ikas euskal pedagogia zerbitzua 1959 urtean sortutako 1901eko legepeko elkartea da. Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntzarentzat 3 misio betetzen ditu :

  • mota guzietako dokumentalak kontsultzatzeko edo mailegatzeko eskainiz bere egoitzan;
  • pedagogia saileko animazioak eta ikerkuntza landuz : irakasleendako formakuntza eta informazio saioak;
  • dokumentu berriak sortuz eta hedatuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagupen ofiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen Erakunde Publikoa eta Hezkunde nazionalarekin egina duen hitzarmenaren arabera, honela ezagutzen da Ikas :

  • ikasmaterialgintzako zerbitzu publikoa ematen duela ;
  • lau sareen federazio egitura dela (sare publikoa, pribatua, ikastolena eta AEK).

Lan ildoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko araudiaren arabera, IKAS euskal pedagogia zerbitzuak xedetzat dauka euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutza bultzatzea eskoletan, bide hauek erabiliz :

Dokumentazio zerbitzua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Ikasek 28 000 bat liburu, bideokaseta, CD eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak : eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak... Katalogoa sarean konsultagarri da[1], eta notizia guztiak deskargatzen ahalko dira.

Animazio pedagogikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasek irakasleendako formakuntza eta informazio saioak antolatzen ditu, baita ere pedagogia saileko animazioak.

Adibidez :

- Inauteriak eskoletan

- Hizkuntz baliabide numerikoen erabilera

Ikasmaterialgintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus argitalpen nagusiak

Zuberoko adarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuberoako adarra ideki zuen IKASek Maulen, 2003ko azaroan, bere eginkizunen Zuberoako beharrei egokitzeko, bereziki dokumentazio eta animazio sailetan.

Adarra 2017ko abenduaren 21an hetsi zen.

Antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IKAS Uztaritzen kokatua da, Lapurdiko bizkondeen karrikako 81 zenbakian.

Elkarteburua Maite Erdozaintzi-Etxart da eta zuzendaria Aines Dufau. Hamar langile ari dira IKASen.

Administrazio kontseilua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrazio kontseilua honela osatua da :

  • Zortzi kide irakasleen taldean : bi ordezkari sare bakoitzetik (sare publikotik, sare pribatutik, ikastolen saretik eta beste bi AEKren izenean).
  • Lau kide burasoen taldean, sare publikoa, sare pribatua eta ikastolen sarea ordezkatuz.
  • Bi kide kultura eta hezkuntza alorren ordezkari, bai eta euskal ikasketetako unibertsitari bat.
  • Eskubidezko bi kide, erakunde publikoen ordezkari : Akademiako errektorea eta Euskararen erakunde publikoaren lehendakaria (boz kontsultatiboa izanik).

Argitalpen batzordea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitalpen batzordeak ditu argitalpen saileko hautuak finkatzen, urtean bizpahiru aldiz. Hezkuntza saileko ikuskariz eta lau sareetako irakasleen ordezkariez osatua da batez ere.

Batzorde pedagogikoak eta zientifikoak ikasmateriala ikuskatzen du, Ikasek argitaratu aitzin. Hezkuntza saileko ikuskariz, unibertsitariz eta euskaltzainez osatua da.

Argitalpen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuliburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HaraMat (1. maila)
  • Matematikak lantzen (1. maila)
  • Matematikak kolegioan (2. maila)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Historia 1492-1815 Mano Kurutxari eta irakasle talde batekin landua
  • Erdi aroa eta Nafarroako erresuma irakasle talde batekin landua

Material numerikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskara metodoa A1/A2 [5]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]