Lankide:Izaro Navas/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bruntx kafetegiko gosari bat.

Bruntx Antiguan (Donostia), konkretuki, Tolosa Hiribidea, 71 helbidean, kokatuta dagoen erakunde pribatu, kafetegi[1] bat da. Bertan kafeak, gosari gozoak eta gaziak  zerbitzatzen dira.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kafetegi honen helburu nagusia bezeroei gosari goxo eta gozo bat eskaintzea izango da. Izan ere, gaur egun askotan, langileen lanaldi estresagarri, ordutegi estu eta denbora libre eta lasaia bilatzeak, jendea kafetegietan gosaltzea darama. Ez dute denborarik behar bezalako gosari bat prestatzeko eta horren aurrean, kafetegietara joateko joera handitzen ari da. Bruntx kafetegiak pertsona hauei gosari goxo baten bitartez denbora goxo bat eskaintzeko aukera izango du, bertako produktu ekologikoak erabiliz. Astean zehar ez bada, asteburuetako zerbitzuak gozatuz.

Era berean, etengabe hazten ari den merkatua da, establezimendu hauen azken urteko moda dela eta. Gure kokapenari esker unibertsitateko langile eta ikasle asko izan ditzakegu bezero bezala, beraz, horien beharrak asetzeko WiFi eta lan egiteko eremu aproposak eskainiko ditugu, mahai luzeak erabiliz.

Enpresaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa 8 langilez osatuta dago. Horietako 3 sukaldariak dira, 1 kontabilitatean eta marketinean espezializatua da, aldi berean zuzendaria dena, eta beste 4ak zerbitzariak dira. Enpresa honetan langileen erdia euskal hiztuna da eta barne eta kanpo komunikazio gehiena gazteleraz egiten da. Zuzendaria eta 3 zerbitzariak euskal hiztunak dira, baina haien artean eta zerbitzuak eskaintzeko orduan ez da euskara erabiltzen. Hori konpontzeko enpresak jada protokolo bat zuen, baina ez da erabiltzen. Kontuan hartu behar da, sukaldeko langileek batzuetan ez dutela lan askorik

, eta gosarien zerbitzuan laguntza eskaintzen dutela. Sukaldari horiek ez dakite euskaraz eta bezeroei eskainitako zerbitzuak gazteleraz izaten dira.

Koordinazio eta langile-antolakuntzari dagokionez, kontabilitate eta marketin arduraduna (zuzendaria) astean behin langileekin elkartzen da egoeraren jarraipena egin, kudeaketa nola doan jakin eta ordutegia zehazteko asmoz. Bilera hauek, langile batzuen hizkuntza zailtasuna dela medio, gazteleraz egiten dira, nahiz eta euskal langileekin komunikazioa batzuetan euskaraz izan. Langileek 1.200-1.500 euro tartean irabazten dute hilero. Kafetegia egunero irekita dago, astean zehar goizez eta arratsaldez irekiz eta asteburuetan berriz, goizez bakarrik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «OIARTZUN GOZOTEGIA. Deskontu berezia BERRIAlagunentzat!» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).