Lankide:JULINDA 1997/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

2009ko ekainaren 4an, protesten 20. urteurrenaren harira, Terril Jones, Associated Press-eko erreportariak, lurzorutik ateratako argazki bat erakutsi zuen. Tankearen Aurreko Gizonari inoiz ez zioten angelu hartatik argazkirik atera. Jonasek aitortu zuenez, ez zen argazkian ageri zenaz ohartu hilabete beranduago inprimatu zituen arte.[1]

Reuters albiste agentziako Arthur Tsang Hin Wah-k Beijing hoteleko 1111. gelatik atera zituen pare bat argazki, baina agentziak tankera igotzen ari zeneko argazkia besterik ez zuen aukeratu. Ordu batzuk beranduago, ordea, tankearen aurrean zutik zegoen gizonaren argazkia hautatu zuten. Agentziako langileek, Widenerren lana ezagutu ostean, Tsangen negatiboa egiaztatu zuten, une berean ateratakoak zirela egiaztatzeko.

2013ko martxoaren 20an, Hong Kongeko Prentsako Agazkilarien Elkarteak emandako elkarrizketa batean, Wahk istorioa kontatu eta xehetasun gehiago erantsi zituen. Elkarrizketan adierazi zuenez, 1989ko ekainaren 3ko gauean, argazkiak ateratzen zebilela, ikasle batzuek jipoitu eta odoletan utzi zuten. Bat-batean, harekin zebilen argazkilari «atzerritar» batek «Ez naiz zure herrialdeagatik hilko» esan, eta alde egin zuen. Wah hotelera itzuli zen. Berriro irtetea erabaki zuenean, segurtasun publikoak ez zion utzi, eta bere gelan gelditu zen orduan, leihoaren ondoan. Azkenean , Tankearen Aurreko Gizona ikusi ahal izan zuen, eta gertakaria fotografiatu.

Argazkiaz gain, momentuan grabatutako irudiak mundu osoan zehar zabaldu ziren.Antza denez, hiru izan ziren momentu hura grabatzea lortu zutenak: alde batetik, ABC australiar irrati-telebista enpresako Willie Phua, eta, bestetik, CNN eta NBC konpainia amerikarretako Jonathan Schaer eta Tony Wasserman kameralariak.[2][3][4] Max Uechtritz (ABC) eta Tony Wasserman (NBC) berriemaileak, berriz, balkoian zeuden gertaturikoaz informatzen.[5]Ekainaren 3an tanke txinatarrek ibilgailuak eta jendea nola zanpatzen zituzten ikusitakoan, hainbat kazetari eta argazkilarik protestak punturik gorenera heldu zirela uste zuten, eta, beraz, eremu hartatik alde egin zuten askok Tanke Aurreko Gizonaren gertakaria jazo aurretik.[6][7]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tankearen Aurreko Gizona Nevermore heavy metal taldearen The Tiananmen Man abestiaren gaia da.

Tom Clancyren The Bear and the Dragon (2000) eleberrian, Txinako agintariek Tankearen Aurreko Gizona atxilotu eta exekutatzen dute, eta, gero, garondoan tiro egiteko erabili zuten pistolaren balari dagokion faktura bidaltzen diote bizirik gelditzen ziren familiako kideei .

Family Guy telesailean, Tankearen Aurreko Gizona Peter Griffinekin ikus dezakegu plano aldaketetako batean.

Antzeko eszena bat Ingalaterrako Kasabian rock taldearen Club Foot bideoklipean (2004) dago irudikatua.[8]

Tanke Aurreko Gizonari 2007. urteko Superbad pelikulan erreferentzia txiki bat egiten zaio.

Thrash/death metal estiloko Sepultura taldearen Refuse/Resist bideoklipean Tanke Aurreko Gizonaren irudi laburrak azaltzen dira.

Lucy Kirkwooden Chimerica antzerki-obran, Tanke Aurreko Gizonaren eta tanke barruko soldadu baten zoriak fikzionatzen dira.[9] 2013ko maiatzaren 20an estreinatu zen, eta 2013ko uztailaren 6 arte ikusi ahal izan zen Almeida antzokian.

2013ko ekainaren 4an, Sina Weibo Txinako sare sozial ospetsuenak euskaraz «Gaur», «Gaur gauean», «Ekainak 4» eta «Ahate hori handia» itzuliko liratekeen terminoak blokeatu zituen. Termino horiek bilatuz gero, mezu bat agertzen zen, legeen, estatutuen eta politiken arabera bilaketaren emaitzak ezin erakutsi zitezkeela esanez. Photoshop bidez moldatutako Tanke Aurreko Gizonaren bertsio baten ondorioz iritsi zen zentsura, non gomazko ahateek ordezkatzen zituzten tankeak. Bertsioa Twitter sare sozialean zabaldu zen[10], eta une hartan Hong Kongeko Victoria Portuaren aurrean flotatzen zuen Florentijn Hofmanen gomazko ahate-eskulturari egiten zion erreferentzia.[11]

Tanke Aurreko Gizonaren irudiak Lowis Lowry-ren 2014ko The Giver filmeko egokitzapen zinematografikoan ikus ditzakegu , protagonistari indarra emateko muntaketa batean. Random House Mondadorik 2017an argitaraturiko La quimera del Hombre Tanque nobelan, 1989ko argazki ikoniko horietako bi protagonisten arteko bigarren topaketa hipotetiko bat aurkezten zaigu.[12] Berradiskidetze soziala lortzeko asmoz, txinatar liderrek, mende laurden bat igaro ondoren, Tanke Aurreko Gizonaren eta tankea gidatzen zuen gizonaren arteko topaketa baketsua transmititzen saiatu dira telebistaz.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pomona College Magazine :: PCM Online» web.archive.org 2010-03-06 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  2. (Ingelesez) Wurth, Bob. (1900). «Books and essays by Bob Wurth on the Asia/Pacific Region» trove.nla.gov.au (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  3. Toh Hun Ping. (2013-07-22). WILLIE PHUA on Australia Broadcasting Corporation (ABC) 7.30 Report, 29 November 1996.. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  4. (Ingelesez) Blog, World. «Recalling the spirit of Tiananmen» World News (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  5. (Ingelesez) «Timeline: ABC marks 40 years of reporting from China» ABC News 2013-11-01 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  6. (Ingelesez) Picture power: Tiananmen stand-off. 2005-10-07 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  7. CNN. (2011-05-19). Photojournalist on Tiananmen Square tank standoff. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  8. WIZ. (2014-04-14). KASABIAN clubfoot feat Dinara Drukarova. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  9. (Ingelesez) «Chimerica, Almeida Theatre - theatre review» Evening Standard 2013-05-29 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  10. (Ingelesez) Tatlow, Didi Kirsten. (2013-06-04). «Censored in China: 'Today,' 'Tonight' and 'Big Yellow Duck'» IHT Rendezvous (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  11. (Ingelesez) «- The Washington Post» Washington Post (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  12. Sombra Macarrón, Víctor, 1969-. La quimera del Hombre Tanque. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788439732921. PMC 1005921860. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  13. (Ingelesez) Leica Tiananmen video angers China. 2019-04-19 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).