Family Guy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Family Guy
Family Guy television set.svg
Telesaila
Jatorrizko izena Family Guy
Generoa komedia
zientzia-fikzio
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Iraupena 22 minutu
Argumentu nagusia familia disfuntzional
Sasoi kopurua 16
Atalak 309
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Seth MacFarlane
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Produkzioa Fox Broadcasting Company
Bestelako lanak
Musikagilea Ron Jones
Sariak
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Fox Broadcasting Company
Hasiera-data 1999ko urtarrilaren 31
Kanpo loturak
http://www.fox.com/familyguy/ eta http://www.fox.com/family-guy

Familiaren Aita (ingelesez: Family Guy) Seth MacFarlanek 1999an FOXentzat sortu zuen komedia biziduna. Bitan seriea emititzeari utzi zioten, lehenengoa 2000an eta bigarrena 2002an, baina serie honen DVD ugari saldu ziren. Gainera, Cartoon Network telebista kateak helduentzako programazioa jarri zuen, beraz, FOXek, 2005ean berriz seriea emititzeari ekin zion.

2009-2013 artean The Cleveland Show afroamerikar aldaera ere izan zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Telesailak AEBetako Rhode Island estatuko Quahog udalerrian bizi den Peter Griffin eta bere familiaren egunerokoak agertzen ditu. Peter lanbidez jostailu lantegi batean lan egiten du eta izaera arduragabea eta festazalea du. Jostailu lantegiaren jabea hil ondoren lantegia erautsi egingo dute, hortaz, denboraldi bat arrantzan jardun ondoren, garagardo lantegi batean lanean hasiko da. Peter Mexikon jaioa izan arren, irlandar jatorrikoa da.

Gainontzeko senideak honakoak dira: Lois emaztea, etxekoandrea eta piano irakaslea; Chris semea, mutil lodikotea, izaera atzeratua eta marrazketarako dohai apartak ditu; Meg alaba, bere institutuan eta familian integratua sentitzen ez den nerabea; Stewie, urte beteko haurtxoa, halere joera sexual bikoitza du, ingeles ahoskerarekin mintzatzen da, eta bere ama hil eta mundua konkistatzeko irrikia du; Brian txakurra, mintzatzeko gai da, Loisez maitemindua dago eta eleberri idazlea delako ustea du, gainera gizakien bizio ugari ere baditu, tartean zurrut egitea, erretzea, eta abar.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Family Guy telesailaren pertsonaiak»
Bikoiztaileak
Seth MacFarlane Alex Borstein Seth Green Mila Kunis Mike Henry
Seth MacFarlane Alex Borstein Seth Green Mila Kunis Mike Henry
Peter, Stewie, Brian, Glenn Quagmire, Tom Tucker, Carter Pewterschmidt eta beste hainbat Lois, Loretta Brown, Barbara Pewterschmidt, Tricia Takanawa eta beste hainbat Chris, Neil Goldman eta beste hainbat Meg Cleveland Brown, Herbert eta beste hainbat

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]