Lankide:Joajoanajoa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iratiko Pagadia (Pagoz osatutako basoa, Nafarroako Iparraldean).

Pagoa Fagazegoen familiako zuhaitz hosto erorkorra da, bere euskal izena latinezko fagum hitzetik dator. Jatorriz, Asiakoak, Europakoak eta Amerikakoak dira, baina munduko leku ugaritan aurki daitezke.

Pagoz osatutako basoei Pagadi esaten zaie eta Euskal Herrian dugun pagadi zabalena Iratikoa da. Pagadiak baso itxiak eta oso ilunak dira, hostoak modu horizontalean kokatzen direnez, ia ez da eguzkiaren argirik iristen lurrera.

Pagoen hamar espezie desberdin ezagutzen dira, baina gehien landatzen dena Pago arrunta da. Europako pago arruntarik altuena Euskal Herrian dago, Zuberoako Larraine herrian eta 51 metro luze da.

Pagadia udazkenean.

Zuhaitz honek azal grisa eta leuna du, bere egurra oso ona da, lantzeko erraza eta beraz, oso preziatua. Paper masa egiteko egokia da eta baita beheko su, sutegi eta berogailuetarako. Antzinako ikazkintzan oso erabilia izan da. Gainera, beste egun mota batzuk ere erabili izan diren arren, pilota jokorako palak ere pagoz egin izan dira, gogorra delako baina ez hauskorra.

Pagoaren hostoak, ertz zorrotzekoak eta udazkenean erraz erortzen direnak.
Pagaxa edo pagaxia (Pagoaren fruitua).

Zuhaitz handia da, 50 metroko luzera eta 8 metroko diametroa izatera iritsi daiteke, normalean 40 metro luze eta 2 metro inguruko diametroa izan arren. Orokorrean, klima kontinentaletan bizi da, baina 18ºC eta 30ºC arteko tenperaturak jasan ditzake.

Udaberrian hazten zaizkie ertz zorrotzeko hosto berriak eta hauek udazkenean erraz erortzen dira. Bere hostoek 5-15 zentimetro luze eta 4-10 zentimetro zabal dituzte. Gainera, loreak txikiak ere hazten zaizkie eta hauek sexu bakarrekoak izaten dira. Sustraiak berriz, oso hedatuak ditu, ez dira sakonera handikoak baina zabaleran asko hedatzen dira.

Pagoek ematen duten fruituari pagaxa edo pagaxia esaten zaio eta 1-3 zentimetro artean neurtzen du. Intxaurrarekin batera, pagatxa urtxintxa edo muxarra bezalako animalien janaririk gogokoenetakoa da. Dena dela, aipatzekoa da pagoek 30-40 urte inguru bete arte ezin dutela fruiturik eman. Zuhaitz mota hau 300 urte bizitzera iritsi daiteke.