Lankide:Jon Arana Azkorra/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Robot» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Robot» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Robot modernoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laparoskopia kirurgia egiteko robota

Robot mugikorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robot mugikorrek ingurunean mugitzeko ahalmena dute; hau da, ez daude denbora guztian toki batean finko.[1] Modu automatikoan gidatutako ibilgailua (AGV edo automated guided vehicle), gaur egungo robot mugikorren adibide bat da. AGVak lurrean kokatutako markatzaileak edo hariak jarraitzen ditu. Ikuspegi edo laser bidez ere gidatuak izan ahal dira.[2]

Industria, segurtasun eta militar arloetan robot mugikorrak aurkitu daitezke.[3] Kontsumitzaileen produktuetarako, entretenimendurako edota garbiketarako ere erabiliak izaten dira. Gaur egun, ikerketa ugariren ardatz dira robot mugikorrak, ia unibertsitate guztiek AGVen inguruan ikertzeko laborategi bat edo gehiago dituzte.

Robot mugikorrak ingurune ongi kontrolatuetan erabiltzen dira, muntaketa-lerroetan adibidez, ustekabeko interferentziei erantzuteko zailtasunak dituztelako eta horregatik, gutxitan ikus daitezke. Hala ere, garbiketa eta mantentze lanak egiteko robotak gero eta garatuagoak daude eta etxeetan aurki daitezke.

Robot industrialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robot industrialak ingurune kontrolatu batean lan bera behin eta berriz egiteko diseinatuak daude. Gehienek, automobilen muntaketa-kateetan egiten dute lan. Robotek, gizakiek baino efizientzia handiagoz egin dezakete lan haien zehaztasunari esker. Zuloak beti toki berean eginten dituzte edo torlojuak estutzean beti indar bera ezartzen dute, lan orduak kontuan hartu gabe, gizakietan gertatzen ez den bezala. Industria elektronikoan parte hartzen duten robotek ere garrantzia handia dute, mikrotxipak muntatzeko zehaztasun ezin hobea behar baita.

Teknika ezberdinak daude robot industrialak programatzeko. Horien artean, keinu bidezko programazioa eta testu programazioa daude. Keinu bidezko programazioan, langileak robota gidatzen du eskuz edo kontrol batzuen bidez, egin beharreko lana irakasteko. Robotak, urrats guztiak gordetzen ditu eta gero era automatiko batean errepikatu ditzake. Testu programazioan aldiz, posizio guztien eta robotak egin behar dituen ibilbideen kalkulua egiten da. Ondoren, informazio hau erabiliz, robotak exekutatu behar duen programaren instrukzioak sortzen dira. Azkenik, programa robotera transferitzen da eta robota eginbeharrarekin hasi daiteke.

Beso robotikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KUKAren 6 artikulaziodun robota

Fabrikatutako robot industrial arruntena beso robotikoa da.[4][5] Metalezko zazpi segmentuz eta sei artikulazioz osatua dagoen artikulatutako beso bat da.[6] Ordenagailu batek robota kontrolatzen du juntura bakoitzean kokatutako urrats-motorrak erabiliz. Horrek, ordenagailuari beso robotikoak behin eta berriro mugimendu berbera zehatz-mehatz egitea ahalbidetzen dio. Robotak, mugimendu sentsoreak erabiltzen ditu mugitutako kopurua zehatza izan dadin.

Sei artikulazio dituen robot industrial batek, gizaki baten besoaren antz handia du. Sorbalda, ukondoa eta eskumuturra du eta sorbalda, mugitzen den gorputz baten oinarrira lotuta egoten da. Beso robotikoak sei modu ezberdinetan pibotatu dezake, gizakiaren besoak aldiz, zazpi era ezberdinetan.[6][7][8][9]

Gizaki baten besoaren lana, eskua leku batetik beste batera mugitzea da, era berean, beso robotikoaren lana, amaieran duen pieza leku batetik beste batera mugitzea da. Amaieran izan ditzakeen pieza ohiko bat eskuaren imitazio sinplifikatu bat da, objektu ezberdinak hartu eta mugitu ahal izateko. Esku robotiko hauek, presio sentsoreak barneratuak dituzte objektuari aplikatutako indarra ordenagailuari adierazten diotenak, objektua ez erortzeko edo ez apurtzeko. Amaierako pieza gehiago daude, soldagailua edo zulagailua adibidez.[10]

Hezkuntza robotak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasleen hezkuntza laguntzaile moduan erabiltzen dira. 1980ko hamarkadatik aurrera, turtles moduko robotak ikastetxeetan erabili dira Logo programazio-lengoaia erabiliz.[11][12]

Haurrei matematika, fisika, programazioa eta elektronika ikasten laguntzen duten Lego Mindstorms, BIOLOID , OLLO edo BotBrain Educational Robots moduko robot kitak daude.

Robotak gizartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizaki antza izateko diseinatutako androide edo robota

Gutxi gorabehera munduko robot guztien erdia Asian daude, % 32 Europan, % 16 Ipar Amerikan, % 1 Australasian eta % 1 Afrikan.[13] Munduko robot guztien % 40 Japonian daude, robot gehien dituen herrialdea izanik.

Autonomia eta galdera etikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robotak aurreratuagoak eta sofistikatuagoak egin diren heinean, adituek eta akademikoek, gero eta gehiago miatu dute robotaren jokabidean gobernatu behar duten etika galderen inguruan eta ea robotek edozein motako eskubide sozial, kultural, etiko edo legal erreklamatu dezaketen.

Talde zientifiko batek 2019rako robot garun bat izatea posible dela dio. Beste batzuek aldiz, roboten inteligentzia aurrerapenak 2050 urte inguruan joko direla diote. Momentuko azken aurrerapenek, roboten jarrera sofistikatuagoa egin dute. Robot adimenduen eragin soziala Plug & Pray izeneko dokumentalaren gaia da.[14][15]

Vernor Vinge-k ordenagailuak eta robotak une batean gizakiak baino azkarragoak izan daitezkeela iradoki du. Horri, the Singularity (Singularitate teknologikoa) deitzen dio.[16] Bere ustez, zertxobait edo agian oso arriskutsua izan daiteke gizakiarentzat.[17] Filosofia hau, singularitate teknologiko filosofian eztabaidatzen da.

Robot militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau ankadun Cheeta robot militarra

Aditu eta akademiko batzuek zalantzan jarri dute roboten parte hartzea borroka militarrean; batez ere, robotei autonomia-funtzio batzuk ematen zaizkienean.[18] Horrez gain, robot batzuk kontrolatzen duten beste robot batzuen teknologiak ere kezkatzen dituzte.[19]

Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadak txosten bat finantzatu du non adierazten den: robot militarrak konplexuagoak bihurtzen diren bitartean, arreta handiagoa jarri behar dela autonomia-erabakiak hartzeko gaitasunetan.[20][21] Ikertzaile batek, robota gizatiarragoa izanda erabaki eraginkorragoak hartuko dituela dio. Hala ere, beste adituek zalantzan jartzen dute hori.[22]

Robot batek bereziki, EATRk, kezka publikoak sortu ditu. Substantzia organikoak erabiliz, bere erregaia etengabe sor dezakeelako.[23][24] EATRen erregaia biomasatik eta landarediatik lortzeko diseinatua dago, gerra-eremuetan edo beste inguruneetan aurkitu daitezkeenak. Proiektuaren arabera, oilasko gantza ere erabili daiteke.[25][26]

Manuel De Landa-k adierazi du, adimendun misilak eta pertzepzio artifizialarekin ekipatutako bonba autonomoak, robot moduan kontsideratu behar direla, erabaki batzuk autonomoki egiten baitituzte. Bere ustez, joera garrantzitsu eta arriskutsu bat dago erabaki garrantzitsuak makinei esleitzearekin.[27]

Ikusi, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. P. Moubarak eta P. Ben-Tzvi. (2011). «Adaptive Manipulation of a Hybrid Mechanism Mobile Robot» Proceedings of IEEE International Symposium on Robotic and Sensors Environments. Monreal: ROSE '11, 113-118 or..
  2. «Smart Caddy» The Original 2007-10-11.
  3. Zhang, Gexiang; Pérez-Jiménez, Mario J.; Gheorghe, Marian. (2017-04-05). Real-life Applications with Membrane Computing. Springer ISBN 9783319559896..
  4. Drones and Robots Market Landscape. .
  5. Global Industrial Robots Market Share by types 2013-2020. .
  6. a b Kuka Industrial Robots-Products. .
  7. Brazo manipulador 6 grados de libertad. .
  8. Estructura de un robot industrial. .
  9. A. I. Kapandji. Fisiología Articular. .
  10. LBR IIWA. .
  11. Mitgang, Lee. (1983-10-25). «'Nova's' 'Talking Turtle' Pofiles High Priest of School Computer Movement» Gainesville Sun.
  12. Barnad, Jeff. (1985-01-29). «Robots In School: Games Or Learning?» Observer-Reporter (Washington) (Noiz kontsultatua: 2012-03-07).
  13. «Robots Today and Tomorrow: IFR Presents the 2007 World Robotics Statistics Survey» Wayback Machine (Noiz kontsultatua: 2007-10-29).
  14. Weigand, Matthew. (2009-08-17). «Robots Almost Conquering Walking, Reading, Dancing» Korea Itimes.
  15. Plug & Pray, documentary film by Jens Schanze about the possibilities of AI and robotics.
  16. John Markoff. (2009-07-26). «Scientists Worry Machines May Outsmart Man» The New York Times.
  17. Vernor Vinge. The Coming Technological Singularity: How to Survive in the Post-Human Era. .
  18. Jason Palmer. (2009-07-03). «Call for debate on killer robots» BBC News.
  19. David Axe. «Robot three-way portends autonomous future» Wired (Noiz kontsultatua: 2009-08-13).
  20. Jason Mick. «New Navy-funded Report Warns of War Robots Going "Terminator"» Dailytech (Noiz kontsultatua: 2009-07-28).
  21. Joseph L. Flatley. «Navy report warns of robot uprising, suggests a strong moral compass» engadget (Noiz kontsultatua: 2009-02-18).
  22. Gregory M. Lamb. (2010-02-17). «New role for robot warriors» The Christian Science Monitor.
  23. «Biomass-Eating Military Robot Is a Vegetarian, Company Says» Fox News Channel 2009-07-16.
  24. Shachtman, Noah. «Danger Room What's Next in National Security Company Denies its Robots Feed on the Dead» Wired (Noiz kontsultatua: 2009-07-17).
  25. «Cyclone Power Technologies Responds to Rumors about “Flesh Eating” Military Robot» RTI Inc: 1-2 orrildeak. 2009-07-16.
  26. «Brief Project Overview» RTI Inc: 22. or. 2009-04-6.
  27. de Landa, Manuel. (1991). War in the Age of Intelligent Machines. New York: Zone Books ISBN 0-942299-76-0..

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]