Logo (programazio-lengoaia)
Logo (programazio-lengoaia) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1967 |
Honen izena darama | Logos |
Ezaugarriak | |
Programazio paradigma | Programazio funtzional, procedural programming (en) ![]() ![]() |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | Lisp |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Wally Feurzeig (en) ![]() ![]() ![]() |
Garatzailea | Seymour Papert (en) ![]() ![]() ![]() |
Logo konputagailuen programazio-lengoaia da, normalean haurrei programazio-lengoaiak irakasteko erabilia. 1967an sortu zuten Wally Feurzeigek, Seymour Papertek, eta Cynthia Solomonek[1]. Ezaugarri nagusietako bat dortoka-grafikoak dira. Dortokaren mugimenduak pantailaren ezkerretara, eskuinetara edo aurrera bideratuz, programatzaileek marrazki errazak egin ditzakete, eta behin marrazketaren ingurunea menderatzen dutenean, lengoaiaren ezaugarri korapilatsuagoak ezagutzen hasten dira; ezaugarri horiek LISP programazio-lengoaian oinarrituta daude, batez ere. Logo heziketarako lengoaiatzat hartzen da, nahiz eta enpresa batzuk saiatu izan diren programazioetako profesionalek ere gehiago erabil dezaten.
Lengoaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Logoren ezaugarri erabilienetako bat "dortoka grafikoak" ekoiztea da, hau da, dortoka birtual bati jarraibideak emateko aukera izatea, marrazkiak sortzeko erabiltzen den kurtsore grafiko bat, bertsio batzuetan triangelu bat dena, beste batzuetan dortoka baten irudia du goitik ikusita. Dortoka edo kurtsore hau jarraibideak adierazten dituzten hitzen bidez maneiatzen da, adibidez:
aurrera 100
eskumarabiratu 90
ezkerrerabiratu 30
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Abelson, Hal; Goodman, Nat; Rudolph, Lee. (1974-12-01). LOGO Manual. (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).