Lankide:Jon Gil Basterretxea/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Steve Kerr[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stephen Douglas “Steve” Kerr (Beirut, Libano, 1965-eko irailaren 27-an) EEBB -etako saskibaloi jokalari ohia da eta egungo entrenatzailea Golden State Warriors-en, NBA-n. 1,91 metroko altueragaz jokatzen eban base/eskolta-z. Jokalari moduan, 5 biderrez izan zan NBA-n bi talde ezbardinetan (Chicago Bulls, eta San Antonio Spurs)-en, eta entrenatzaile moduan 4 aldiz izan da txapelduna Golden State Warrios-ekin. Gaur egun, NBA-ren historiako hiru puntuko jaurtitzaile hoberena izaten jarraitzen du. Frank Saul, Patrick McCaw, Danny Green eta Steve Kerr-ek bi txapelketa jarraian bi talde ezbardinetan irabazten NBA-ren historiako jokalari bakarrak izan dira. 2021-eko abenduan, team USA-ko aukeratzailea aukeratua izan da 2024-raino.[1]

Kirol Ibilbidea [aldatu iturburu kodea | aldatu][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatea [aldatu iturburu kodea | aldatu][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steve Kerr Arizona-gaz 1987 Bere ibilbide unibertsitarioa hasi eban 1984. urtean, Arizona-ko Unibertsitatean, eta 1986. urtean, EEBB-etako saskibalio selekzioan aukeratua izan zan, Espainiako saskibaloiko Mundialean jolastuko ebana urte horretan, non urrezko domina irabaztea lortu zutena, Sobietar Batasunaren kontra itabazita txapelketaren finalean. 1988. urtean, Kerr, bere unibertsitatearekin ligako Final Four-era iritsi zan. Bere ikasketak bukatu ebazan 11,2 puntuko eta 3,4 erreboteko portzentaiarekin.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea JP TP PBM %KJ %3P %JL PE PA PL PT PP
1983-84 Arizona 28 22.6 .516 .692 1.2 1.3 0.3 0 7.1
1984-85 Arizona 31 33.4 .568 .803 2.4 4.0 0.6 0.1 10
1985-86 Arizona 32 38.4 .540 .. .899 3.2 4.2 1.6 0 14.4
1986-87 Arizona Ez eban jolastu
1987-88 Arizona 38 32.6 .559 .573 .824 2.0 3.9 1.2 0.1 12.6
Totala 129 32.1 .548 .573 .815 2.2 3.4 3.7 0.2 11.2

Profesionaltasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988ko draft-ean aukeratu eban Phoenix Suns-ek, oso atzeratutako posizio batean, bigarren txandako 25. postuan. Kerr aulkiko jokalaria izan zan, hau da, ez ebazan minutu asko jolasten, 3 puntuko jaurtiketetan espezialista bihurtu zena, kantxan sarritan izaten zituen minutu apurrak ahalik eta gehien aprobetxatuz. Denboraldi bakarra eman zuen Arizonan draft-a egin eta gero, eta hurrengo urtean, Clevelandera pasa zen. Han, distantzia luzeko jaurtitzaile gisa zituen dohainak erakusten hasi zen munduari, 3ko marratik % 50eko asmamena lortuz edo gaindituz, ligako historia osoan oso jokalari gutxiren eskura. 3 denboraldi eta erdi egin zituen, azkena Orlando Magic taldean amaituz. Hurrengo urtean, 1993-94 denboraldian, Chicago Bulls taldearekin sinatu zuen, eta Michael Jordan-egaz, Scottie Pippen-egaz, Dennis Rodman-egaz eta Toni Kukoc-egaz egin zuen bat, besteak beste. Haiekin NBA-ko 3 txapelketa jarraian lortu zituen. Horietako azkenaren ondoren, San Antonio Spurs taldera pasa zen, eta txapeldun-eraztun berri bat irabazi zuen Texasen egin zuen lehen denboraldian. Historiako bigarren jokalaria izan zen (Frank Saul-en ondoren) bi talde ezberdinetan bi eraztun jarraian irabazten. Hiru denboraldiren ondoren, Portland Trail Blazers-era eraman zuten, eta denboraldi bakarra jokatu zuen bertan. Hurrengo urtean, berriz ere, San Antonio-ra itzuli zen, profesionaletan eman zuen azken urtean.

1997. urtean, All-Star Game-ko hirukoen lehiaketa irabazi zuen.

Entrenatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntzaile bezala esperientziarik gabe, erretiratu zenetik telebistako analista izan delarik, Golden State Warriors-ek 'entrenatzaile nagusi' postua eskaintzen dio, New York Knicks bezalako talde interesatuei borroka irabaziz. Urtarrilaren 3an, Steve Kerr NBA-ko historian 30-5eko balantzea lortu duen lehen "rookie" entrenatzailea izango da. 2015eko ekainaren 16an lehen eraztuna lortu zuen entrenatzaile gisa Cleveland Cavaliersen aurka (4-2).[2]

2015/16 denboraldian finaletara iritsi zen, baina galdu egin zuen Cleveland Cavaliers-en aurka, zazpigarren partiduan (3-4)[3]. 2017ko ekainaren 12an bere bigarren eraztuna irabazi zuen entrenatzaile bezala Golden State Warriors-ekin, berriz ere Cavaliers-en aurka (4-1).[4]

Hurrengo urtean, 2018ko ekainaren 8an, bere hirugarren eraztuna lortu zuen entrenatzaile gisa Golden State Warriors-ekin, Cleveland Cavaliers-i finaletan egindako ekorketa baten ondoren (4-0).[5]

2019ko urtarrilaren 26an, 300. garaipena lortu zuen entrenatzaile gisa, 300-77ko errekorrarekin, eta bera da garaipen kopuru hori azkarren lortu duen entrenatzailea, partida gutxiago jokatuta.[6] 2 Denboraldi horretan, NBAko finaletara iritsi zen berriro, bosgarren urtez jarraian, baina galdu egin zuten Toronto Raptors-en aurka (2-4).[7]

Estatu Batuetako hautatzaile nazional gisa 2022tik 2024ra izango dituen funtzioak tartekatuko ditu, Mark Few, Erik Spoelstra eta Monty Williams laguntzaile dituela.[8]

2022ko ekainaren 16an NBAko txapeldun izendatu zan laugarrenez entrenatzaile bezala, finalean Boston Celtics-i irabazita (4-2).[9]

NBAn egindako ibilbideari buruzko estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JP: Jolastutako Partiduak TP:Titularra izandako Partiduak PBM: Partidu Bakoitzeko Minutuak

%KJ: Kanpo barruko Jaurtiketak %3P: Hiruko Puntuak %JL: Jaurtiketa Libreak

PE: Partiduetako Erreboteak PA: Partiduetako Asistentziak PL: Partiduetako Lapurketak

PT: Partiduetako Tapoiak PP: Partiduetako Puntuak Negritaz: Bere ibilbideko maximoa

Denboraldi Erregularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea JP TP PBM %KJ %3P %JL PE PA PL PT PP
1988-89 Phoenix 26 0 6.0 .435 .471 .667 .7 .9 .3 .0 2.1
1989-90 Cleveland 78 5 21.3 .444 .507 .863 1.3 3.2 .6 .1 6.7
1990-91 Cleveland 57 4 15.9 .444 .452 .849 .6 2.3 .5 .1 4.8
1991-92 Cleveland 48 20 17.6 .511 .432 .833 1.6 2.3 .6 .2 6.6
1992-93 Cleveland 5 0 8.2 .500 .000 1.000 1.4 2.2 .4 .0 2.4
1992-93 Orlando 47 0 9.4 .429 .250 .909 .8 1.3 .2 .0 2.6
1993-94 Chicago 82 0 24.8 .497 .419 .856 1.6 2.6 .9 .0 8.6
1994-95 Chicago 82 0 22.4 .527 .524 .778 1.5 1.8 .5 .0 8.2
1995-96 Chicago 82 0 23.4 .506 .515 .929 1.3 2.3 .8 .0 8.4
1996-97 Chicago 82 0 22.7 .533 .464 .806 1.6 2.1 .8 .0 8.1
1997-98 Chicago 50 0 22.4 .454 .438 .918 1.5 1.9 .5 .1 7.5
1998-99 San Antonio 44 0 16.7 .391 .313 .886 1.0 1.1 .5 .1 4.4
1999-00 San Antonio 32 0 8.4 .432 .516 .818 .6 .4 .1 .0 2.8
2000-01 San Antonio 55 1 11.8 .421 .429 .933 .6 1.0 .3 .0 3.3
2001-02 Portland 65 0 11.9 .470 .394 .975 .9 1.0 .2 .0 4.1
2002-03 San Antonio 75 0 12.7 .430 .395 .882 .8 .9 .4 .0 4.0
Totala 910 30 17.8 .479 .454 .864 1.2 1.8 .5 .1 6.0

Playoff-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea JP TP IPBM %KJ %3P %JL PE PA PL PT PP
1990 Cleveland 5 0 14.6 .286 .000 .000 1.2 2.0 .8 .0 1.6
1992 Cleveland 12 3 12.4 .439 .273 1.000 .5 .8 .4 .0 3.7
1994 Chicago 10 0 18.6 .361 .375 1.000 1.4 1.0 .7 .0 3.5
1995 Chicago 10 0 19.3 .475 .421 1.000 .6 1.5 .1 .0 5.1
1996 Chicago 18 0 19.8 .448 .321 .871 1.0 1.7 .8 .0 6.1
1997 Chicago 19 0 17.9 .429 .381 .929 .9 1.1 .9 .1 5.1
1998 Chicago 21 0 19.8 .434 .463 .818 .8 1.7 .3 .0 4.9
1999 San Antonio 11 0 8.8 .267 .231 .833 .8 .7 .2 .0 2.2
2001 San Antonio 9 0 11.2 .480 .333 .500 1.0 .7 .4 .1 3.3
2002 Portland 3 0 13.0 .429 .250 1.000 1.3 1.7 .3 .0 6.3
2003 San Antonio 10 0 4.6 .636 .833 .750 .3 .6 .1 .0 2.2
Totala 128 3 15.6 .426 .370 .876 .9 1.2 .5 .0 4.3

Lorpen Pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-5 aldiz NBA-ko txapeldun (1996, 1997 eta 1998, Chicago Bulls-ekin, eta 1999 eta 2003 San Antonio Spurs-ekin).

-4 aldiz NBA-ko txapeldun entrenatzaile gisa (2015, 2017, 2018 eta 2022-an Golden State Warriors-ekin)

-1997-ko All-Star Game-ko hirukoen lehiaketaren irabazlea.

-3 puntuko jaurtiketa-lasterketa batean asmatzearen ehuneko hobea ( % 45,4).

-2 aldiz liderra denboraldi bateko hirukoitzen ehunekoan (1989/90 eta 1994/95).

-Denboraldi batean 3 puntu absolutuko bigarren ehunekorik onena (1995, % 52,4).

-Urrezko domina Estatu Batuetako selekzioarekin 1986ko Espainiako Saskibaloiko Munduko Txapelketan.

Notak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Steve Kerr eta Robert Horry NBA-ko txapelketak irabazten txandakatu ziren hamarkada batez, 12 urtetan 11 konbinatuz. Kerr edo Horry 1993-94 eta 2002-03 denboraldietan liga irabazi zuen taldeko kideak ziren. Kerr-ek jokatu zuen taldeek 1996-an, 1997-an, 1998-an, 1999-an eta 2003-an irabazi zituzten tituluak, eta Horry-ren taldeek, berriz, 1994-an, 1995-ean, 2000-n, 2001-ean, 2002-an, 2005-ean eta 2007-an. Horietako bakoitzak 3 titulu irabazi zituen Phil Jackson-ek (Lakers eta Bulls) zuzendutako talde batean jokatuz, eta horietako bakoitzak Texas-ko (Spurs eta Rockets) taldeetan irabazi zituen txapelketak.

-Beste jokalari bati Rony Seikaly lotzen zaio, biak urte berean jaio ziren Beiruten (Libano), 1986ko Espainiako mundialean Estatu Batuetako unibertsitate-jokalariak zirenean ordezkatu zituzten eta urte berean drafteatu ere egin zituzten (1988).

-Steveren aita, Malcolm H. Kerr, Beiruteko Unibertsitate Amerikar-eko irakaslea, Beirut-en hil zuten, Libano-n, 1984-ko urtarrilaren 18an, 52 urte zituela. Bi gizonek unibertsitatean jarraitu zuten, eta haietako batek Steve-ren aitaren burua zeharkatu zuten bi bala jaurti zituen. Hiltzailearen aztarna bakarra balek eskaileretako horman utzitako traza zen. Handik ordu batzuetara, Hezbolaren izenean zentrora egindako dei batek atentatua bere gain hartu zuen, baina terroristaren nortasuna ez zen inoiz ezagutuko. Estremista batek etsai amerikarrari kalte egin nahi ziolako ziurtasuna besterik ez. Bere aita hil zutenean, Steve semeak 18 urte zituen eta saskibaloian jokatzen zuen Arizonako Unibertsitatean.[10]

-Edward Gottlieb-ekin batera 1947-an eta Pat Riley-rekin 1982-an NBA-ko eraztuna entrenatzaile bezala lortu zuen hirugarren entrenatzailea izan zen debutaren urtean. NBA-ko txapelketa irabaztea lortu zuen finalak ligan debuta egin zuen beste entrenatzaile baten aurka jokatu zuen, David Blatt. Bill Russell, K.C. Jones eta Tom Heinsohn-ekin batera, 5 eraztun lortu zituzten jokatzen, eta ondoren, entrenatzaile gisa, NBA.4ko txapeldun titulua ere eskuratu zuten.

-Chicago Bulls-eko jokalaria zen 72-10eko marka lortu zutenean. 20 urte geroago, Golden State-ko entrenatzailea zela, marka hautsi zuen 73-9 denboraldiari amaiera emateko.

-NBA-ko 9 eraztunekin (5 jokalari bezala eta 4 entrenatzaile bezala) txapelketa gehien dituen NBA-ko profesionala da, Phil Jackson 13rekin, Bill Russell 11rekin, Sam Jones, K.C.Jones eta Tom Heinsohn 10ekin eta Red Auerbach-ekin berdinduta.

  1. (Ingelesez) «Steve Kerr named 2022-24 USA Basketball Men's National Team head coach» NBA.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  2. «Series de los Playoffs 2015 de la NBA - Resultados» www.universobasquet.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  3. «Resultados de los Playoffs 2016 de la NBA por Día» www.universobasquet.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  4. (Gaztelaniaz) Hispanosnba.com. «Playoffs NBA 2017: Rondas, series y resultados» hispanosnba.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  5. (Gaztelaniaz) Hispanosnba.com. «Playoffs NBA 2018: Rondas, series y resultados» hispanosnba.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  6. (Ingelesez) «Warriors' Steve Kerr becomes fastest coach ever to 300 career wins» RSN (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  7. (Gaztelaniaz) Hispanosnba.com. «Playoffs NBA 2019: Rondas, series y resultados» hispanosnba.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  8. (Ingelesez) «Steve Kerr named 2022-24 USA Basketball Men's National Team head coach» NBA.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  9. (Gaztelaniaz) Hispanosnba.com. «Playoffs NBA 2022: Rondas, series y resultados» hispanosnba.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  10. (Gaztelaniaz) «Las Noticias de hoy, Deportes, Finanzas y Mail | Yahoo España» es.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).

Kanpo Estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(https://www.hispanosnba.com/)

(https://www.netflix.com/the-last-dance/)