Lankide:Jonasti1234/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Espezie inbaditzaileak berea ez den ekosistema batean sartzen den eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espezieari deritzo, hau da, bertako animaliak eta landareak kaltetzen ditu. Espezie inbaditzaileak animaliak, landareak edo organismoak izan daitezke.

Normalean, espezie inbaditzaileak azkar hazi eta ugaltzeko gaitasuna dute, eta horrez gain ingurune ezberdin askotan bizitzeko ahalmena dute, horregatik, erraz egokitzen dira edozein ingurunera.


Zer eragin du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie inbaditzaile gehienak eragin negatiboa dute. Ekosistema berrira ohitu eta moldatzen direnenean, euren aurreko ekosistemako harrapakaririk ez dutenez, kontrol gabe zabaltzen dira bertako beste espezie batzuk suntsituz eta kasu batzuetan desagertarazteko arriskuan jarriz. Suntsipen hauek, gure ekonomian eragina izan dezakete batzuetan uztak edo jaten ditugun arrain edo animaliek baitira eragina jasatzen dutenak.

Zergatik aldatzen dira ekosistemaz?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie inbaditzaile baten ekosistema aldaketa faktore ezberdinengatik sortu daiteke: espezie horren ekosistemaz aldatzeko beharra ezin duelako dagoen ekosisteman bizi, gizakiaren interes ekonomikoa edo gizakiak nahi gabe eragindako aldaketa.

Nola aldatzen dira ekosistemaz?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosistema aldaketak nahita edo nahi gabe egindakoak izan daitezke. Lehen aipatu bezala, ekosistema aldaketa baten beharra edo arrazoi ekonomikoengatik nahita egindakoak izan daiteke, adibidez, elikagaiak jatorrizkoa ez den beste herrialde batean landatzea.

Bestalde, nahi gabe sortutakoak ere badaude, edozein gauza garraiatzerako momentuan ekosistema batetik bestera edozein organismo edo landare pasa daiteke, horietako askok ez dute lortzen beste ekosistema batean bizirautea, baina haietako batzuk bertan bizitzeko gai dira.

Zer itxura dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Euskal Herrian espezie inbaditzaile bat sartu zen duela urte gutxi (2010), Asiako Liztorra, hain zuzen ere, eta arazo asko ekarri zituen espezie honek.

Ezin daiteke esan espezie inbaditzaileek itxura edo forma jakin bat dutela, mota ezberdinetakoak direlako. Landare, animalia eta organismoak izan daitezke eta mota hauen barruan oso ezberdinak daude. Adibidez landareetan Panpa-lezka (Cortaderia selloana) eta Mimosa (Acacia dealbata) ditugu, guztiz ezberdinak, bata zuhaitz arrunt handi bat (mimosa) eta zuhaixka bat.

Non aurki ditzakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik esan bezala, ez dute itxura jakin bat eta horregatik askotan ez gara konturatzen zeintzuk diren nahiz eta gure ondoan izan. Edonon aurkitu ditzakegu espezie inbaditzaile ezberdinak. Espezie bat ekosistema berri batean sartzean faktore eta baldintza jakin batzuk behar ditu moldatzeko eta ondorioz, baldintza hauek ez badaude ezin izango du bertan bizi.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira espezie inbaditzaileen adibide interesgarri batzuk: Zebra-muskuilu, Amerikar bisoi, Panpa-lezka, Ahate herdoiltsu, Ibai-karramarro gorri...