Ibai-karramarro gorri
Ibai-karramarro gorria | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Decapoda |
Familia | Cambaridae |
Generoa | Procambarus |
Espeziea | Procambarus clarkii (Girard, 1852)
|
Ibai-karramarro gorria edo amerikar ibai-karramarroa (procambarus clarkii) Cambaridae familiako ibai-karramarroa da.
Amerikatik erakarritako espezie honen eragina dela eta, Europako ibaietan jatorria duen ibai-karramarro arrunta galtzeko zorian dago[1]. 1974an lehendabizikoz sarturiko espezie amerikarrak afanomikosia deitzen zaion gaixotasuna transmititzen dio bertako ibai-karramarroari[2].
Bere elikadura orojalea da: bai barazkiak, bai beste animaliak eta baita harrazkiaz ere elikatu daiteke.
Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
P. clarkii hotza ez den uretan aurkitzen da normalean, hala nola, ibai motelak, padurak, urmaelak, ureztatze-sistemak eta arroz-soroak. Ekosistema ezberdinetara egokitzeko gaitasun handiena duen Decapoda ordenako espezietzat hartzen da. Sasoiko urak dituzten guneetan azkar hazteko gai da eta lau hilabete baino gehiagoko aldi lehorrak jasateko gai da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Elosegi Irurtia, Migel M. (1995/12/01). Arrunta omen zen... karramarro arrunta. www.zientzia.net.
- ↑ Zapirain, Maider. (2003-07-13). «Landare eta animalien inbasioa» Argia (1907).
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |