Lankide:Josu Ferreras/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Informatikan, komando bat, programa informatiko bati ataza espezifiko bat egin dezan ematen zaion agindu bat da. Komando lerroko interfaze batetik emanda egon daiteke agindu hori, shell bat bezalakoa, edo sare-protokolo baten parte den sare zerbitzu batentzako sarrera bezala, edo erabiltzaile batek menu bateko aukera bat hautatuta erabiltzaile interfaze grafiko batean eragindako gertaera bat bezala.

Zehazki, komando terminoa lengoaia informatiko inperatiboetan erabiltzen da. Izena eratzen da lengoaia horietako adierazpenak inperatiboaren antzera idatzi ohi direlako. Lengoaia inperatibo batean adierazpen bat hizkuntza natural bateko perpaus bat bezala ikusten bada, orduan komando bat, oro har, hizkuntza horretako aditz bat bezalakoa da.

Programa askok formatu berezia duten argumentuak onartzen dituzte, aukerak bezala ezagutzen direnak. Aukerek, programaren defektuzko portaera aldatzen dute. Argumentu batzuek fitxategiak bezalako objektuz hornitu ditzakete programak, eta horien gainean jardun. Hizkuntza natural batekin konparatuz: aukerak aditzondoak dira, eta beste argumetuak objektuak.

Unix adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen komando lerroko interpretatzaile bati komando gisa ematen zaizkion agindu batzuk agertzen dira (Unix shell).

Lehenengo komando honek egiten duena erabiltzailearen lan-direktorioa direktorio-zuhaitzan /home/josu direktoriora aldatzea da (home direktorioan aurkitzen den josu izeneko direktoriora). Agindu bezala jokatzen duen elementua cd da, eta argumentu bezala egiten duena /home/josu:

cd /home/josu

Beheko adibideko komandoak Kaixo Mundua irteera estandarrean pantailaratzen du. Kasu honetan, testua pantailan inprimatu besterik ez da egiten. Agindua ematen duen komandoaren izena echo da, eta argumentua "Hello World" da. Komatxoak Hello eta World bereizitako elementuak bezala tratatuak izan ez daitezen erabiltzen dira:

echo "Kaixo Mundua"

Hurrengo adibideko komandoak baliokideak dira. /bin direktorioan dauden fitxategiak zerrendatzen dituzte. Agindua ematen duen komandoa ls da, l, t eta r aukera erabiltzen dira eta /bin direktorioa argumentua da:

ls -l -t -r /bin
ls -ltr /bin

fitx1.txt eta fitx2.txt fitxategien edukia pantailaratzen da adibide honetan. Erabilitako komandoaren izena cat da, eta bi fitxategiren izenak erabiltzen dira argumentu gisa:

cat fitx1.txt fitx2.txt

Windows adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian, DOS, OS/2 eta Microsoft Windows komando-gonbitaren prozesadorearentzako komando batzuk agertzen dira. Lehenengoak, readme.txt fitxategiaren edukia pantailaratzen du. Komandoaren izena type da, eta readme.txt erabiltzen da argumentu bezala:[1]

type readme.txt

Adibide honetan, uneko direktorioaren edukia pantailaratzen duen komando bat agertzen da. Haren izena dir da, eta Q, fitxategi bakoitzaren jabea ere zerrendan agertzea eskatzen duen aukera bat da:[2]

dir /Q

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Type - Display a text file - Windows CMD - SS64.com» ss64.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  2. «DIR - list files and folders - Windows CMD - SS64.com» ss64.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]