Lankide:Joxan Garaialde/Hungaria 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kalione Nasoko MOF [1] (1990eko abenduaren 2a) egun, 2018ko Oceania Sevens Txapelketan eta 2018 Dubai Sevensekoan Fijiko zazpiko errugbi selekzio nazionaleko kapitaina da[2]. Nasoko, 2017ko Hong Kong Sevens Txapelketan[3], finaleko jokalaria izan zen, non Fijik 22-0 irabazi zion Hegoafrikako Sevens Team taldeari[4]. Nasokok 2016ko Dubai Sevensen egin zuen debuta Fijirekin[5].

Hastpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nasoko Yawa Levu uhartean hazi zen[6], Fijiko Yasawa uharte taldearen hegoaldeko muturrean sumendi-dortsal batean sortutako uhartean. Nasokoren lehen hezkuntza, Ratu Naivalu Memorial School-en izan zen, Waya uhartean dagoen eskola bakarrean, bi orduko ibilaldia lur menditsuetan zehar[7].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berrikoaren (zilarrekoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Napolioni Bolaca, Vilimoni Botitu, Meli Derenalagi, Sireli Maqala, Iosefo Masi, Waisea Nacuqu, Kalione Nasoko, Semi Radradra, Aminiasi Tuimaba, Asaeli Tuivuaka, Jerry Tuwai, Josua Vakurunabili eta Jiuta Wainiqolo-k[8][9].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[10].

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017-18 Hamilton 7s talde irabazlearen zati bat (urrezko domina)
  • 2017-18 Vancouver 7s talde irabazlearen zati bat (urrezko domina)
  • 2017-18 Singapurreko 7s talde irabazlearen zati bat (urrezko domina)
  • 2017-18 Hong Kong 7s talde irabazlearen zati bat (urrezko domina)
  • 2017-18 London 7s talde irabazlearen zati bat (urrezko domina)
  • 2017ko Hong Kong Sevens Finaleko jokalaria [11]
  • 2016-17 HSBC World Series Dream Team
  • 2017-18 HSBC World Series Dream Team
  • 2017-18 Mankomunitateko Zilarrezko Domina
  • 2018ko Fijiko Ordenaren domina

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]