Jiuta Wainiqolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jiuta Wainiqolo

Bizitza
JaiotzaSuva1999ko martxoaren 10a (25 urte)
Herrialdea Fiji
Hezkuntza
HeziketaRatu Kadavulevu School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria
Posizio edo espezialitateahegalekoa

Jiuta Naqoli Wainiqolo (Namara, Vuda, Fiji, 1999ko martxoaren 10a), Fijiko errugbi jokalaria da; gaur egun, Toulonen jokatzen du Frantziako Top 14 lehiaketan eta Flying Fijians Hamabost eta Zazpi taldean[1].

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jiuta Namara-koa da, Vuda-koa, eta ama-lotura du Nadroga Navosa probintziako Vatulele-rekin.

Suva hiriburutik 48 kilometro mendebaldera dagoen Navua herri txikian hazi zen. 6 anai-arrebetatik gazteena, Jiuta Fijiko hindi eskola batean hasi zen; gero, Vashist Muni-n Lehen Hezkuntza egin zuen, eta, Vashist Muni Collegen, batxilergoa, eta eskolako futbol taldea ordezkatu zuen. Batxilergoan hasi zen errugbian jokatzen, RKSra joan zenean. Bere aita, Nemia Wainiqolo, 90eko hamarkadan, atzelari moduan jokatu zuen Nausori Rugby Club taldean[2].

2016ko Rio Olinpiar Jokoen aurrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jiuta Wainiqolok 17 urte zituen Vashist Muni Collegen, eta, 20 urtez azpiko futbol selekzio nazionalerako proba batean, parte hartu zuen, baina, gero, kendu egingo zuten. 2016ko momentu horretan, etxean eserita, Fiji Zazpiko taldeak irabazi zuen Rion, eta ezin izan zuen Suvako hiriburura joan Fijiko Zazpiko taldearen ospakizun nazionalean parte hartzeko, kaleak itxita zeudela esan baitzion amak. Ondorioz, ospakizun nazionala telebistan zuzenean ikusten zuen bitartean, bere buruari esan zion: «Hurrengo olinpiadetan, han izango naiz», eta, bere ametsa, egunen batean Fiji Zazpiko taldeko partaide izatea zen[3]. 2016ko amaieran, bere anaia nagusiak eta bere aitak errugbian zentratzeko eskatu zioten, eta, horretarako, 2017an, Ratu Kadavulevu eskolara joan beharko zuen[4].

Jiuta Wainiqolo Saria

Rio 2016ko Olinpiar Jokoen ostekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RKS Rugby Dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Jiutak eskolaz aldatu zuenean, 2016ko Rioko Olinpiar Jokoen garaipen historikoa sentitzen zen,oraindik ere, errugbi eskola indartsu batean, hala nola Ratu Kadavulevu School-en (RKS), Suvatik 40 milia inguru ipar-ekialdera dagoen penintsulako uhartearen kostaldean dagoen barnetegian, Tailevu probintzian. RKSko eskoletako errugbi denboraldiko giroa «inon ez bezalakoa da», esan zuen Rakavi Me I Cavai hedabidean (2020ko uztailaren 3an) egindako elkarrizketa batean.

Bere errugbi-bidaia, 18 urte zituela hasi zen, batxilergoan, Fijiko errugbi mutil-eskola arrakastatsuenetakoan, Nacanieli Saumi entrenatzailearen eta RKSko Rugbyko zuzendariaren begiradapean, eta, Australian zehar bira egin zuen RKS 7s talderako hautatu zuten Jiuta. Gero, RKSk finalerdietan galdu bazuen ere, Jiutak inpresioa utzi zuen Naca Saumi entrenatzailearengan bere futboleko aurrekariengatik, «bizkorra, sortzailea, iheskorra eta trebea» zela deskribatu baitzuen[5]. Bira horrek Jiutaren posizioa sendotu zuen 18 urtez azpiko RKS kanpainarako lekua gordetzeko 2017ko Powerade Rugby Deans Trophy denboraldirako.

Jiuta Wainiqolo 2018an 19 urtez azpiko Ratu Kadavulevu Eskolan jokatzen

18 urtez azpiko bere RKS taldea Ekialdeko Zonaldeetatik eta Deans Trophyko finalerarte garaitua izan gabe iritsi zen, eta, 2017ko Deans errugbi lehiaketan, garaile izendatu zuten QVS irabazita, eta Jiuta Wainiqolo erdilaririk onena izendatu zuten; beraz, 18 urtez azpiko Schoolboys talderako hautatu zuten Australiara egin biran[6]. Fiji Schoolboys-ekin egin bira horretan, [[Zeelanda Berria|Zeelanda Berriko 18 urtez azpikoentzat, Flying Fijian-eko Simione Kuruvolik eta Crusaders-en hegaleko Leicester Fainga'anukuk debuta egin zuten. Hurrengo urtean, 2018an, Jiutak arrakasta handiago izan zuen, mailan gora egin baitzuen Koli Sewabuk 20 urtez azpikoentzat deitu zuenean, eta Fijik, Errumaniako finalean, Samoa auzokidea irabazi zuen 58-0, Fiji 20 urtetik beherako lehiaketan 1. mailara itzuliz[7].

Errugbi Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrakasta handiago izan zuen 2019 hasieran, Cronulla Sharks-ek NRL kontratua eskaini baitzion bere akademiarako[8]. Jiutak azkar zigilatu zuen bere marka 20 urtetik beherakoetan David Peachy saria irabaziz, baina denboraldia amaitu zenean, bere agentea kaleratu zuten, eta klubak ezin izan zuen akordio batera iritsi[9].

Nabua Rugby Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jiuta Fijira itzuli zen, eta bere batxilergo garaiko entrenatzaileak, Nacanieli Saumik, Nabua Rugby Club-era sartzeko aholkatu zion. Partida batzuen ondoren, Fiji Rugbyko ofizial nagusi eta Tokioko Olinpiar Jokoetan Fijiana-ko entrenatzaileak —Saiasi Fuli-k— ikusi zuen, eta Suva Rugby Clubera eraman zuen; Jiutak Nadiren aurka jokatu zuen bere lehen partida 2019ko Skipper Cup denboraldian[10].

Fiji Drua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko Skipper Cup denboraldian irteera on baten ostean, poliki-poliki bere igoeran indarra berreskuratzen joan zen, eta Fiji Druako entrenatzaileak, Senirusi Seruvakulak, 2019ko Rugby Txapelketa Nazionalerako (NRC) deitu zion[11] Sydney Rams-en aurka debutatu zuen 4. txandan, irailaren 21ean, Churchill Park-en, Lautoka-n, baina, bere lehen entsegua, 50 metrokoa, Melbourne Raising-en aurka lortu zuen 6. txandan, urriaren 5ean, Casey Fields-en, Melbournen; 5 jokalariren artean irristatuz, zutoinaren azpian utzi zuen baloia[12]. Druarekin beste 2 agerraldi egingo zituen Flying Fijians partidarako lehen deialdia jaso baino lehen, azaroaren 16an, Ingalaterrako Twickenhamen (Londres), Barbarians taldearen aurka[13].

Fiji 7s[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gareth Baber-ek, Fiji 7ko entrenatzaileak, Fiji Druarekin eta Barbarians-en aurkako Fiji probarako partidan izandako aurrerapena ikusi zuen, baina Jiuta Speranza 22rako gonbidapenezko 7ko txapelketan ere jokatzen ari zen, eta Dubai Zazpiko partidan baino ez zuen Gareth Baberrek arretaz behatuko. Harritu egin zuen Cecil Afrika eta Werner Kok bezalako izarrak zituen Hegoafrikako 7s Academy-ren aurka egindako errendimenduarekin; Barber entrenatzaileak, 2019-2020 Zazpiko serierako, berehala kontratatu zuen Zazpiko talde hedatuarako[14]. Jiutak, ordea, ezin izan zuen Aminiasi Tuimaba eta Asaeli Tuivuaka-ren aukeratzeko lehia gainditu Hamilton eta Sydneyko Zazpiko txapelketarako[15]. Bidaiatzeko ordezko gisa egon zen seriea amaitu arte.

Fiji Zazpiko taldean sartu ez izatea zorte txarra izan bazen ere, Fiji Warriors-en bere klasea erakutsi zuen 2020ko World Rugby Pacific Challenge-n[16]. Pacific Combinerako gonbidatu zuten, eta, geroago, ACT Brumbies-en interesa piztu zuen, baina, Brumbies akademian sartu aurretik, Fiji Latuirekin denboraldi bat igarotzeko esan zioten.

Wainiqolo's Big Break For 7's Selection[aldatu | aldatu iturburu kodea]

COVID-19 pandemiaren ondorioz, 2020ko Olinpiar Jokoak bertan behera uzteak bere bi jokalari nagusi galtzera behartu zuen Baber, Vilimone Botitu eta Aminiasi Tuimaba, biak kontratuak hartu baitzituzten Frantzian[17]. Horrez gain, Fijiko errugbi jarduera gehienak bertan behera utzi zituzten martxotik abuztura nazio osoa blokeatzeko. Probintziako txapelketa nazionala, 2020ko Skipper Cup, abuztuan berriro hasi zenean, Jiuta Wainiqolo Zazpiko errugbian jokatzean zentratu zen. Hurrengo urtean, Gareth Baberen Fiji Zazpiko uztaileko Tokioko Olinpiar Jokoetarako prestatzen laguntzeko, Fiji Rugby Unionek «2021 Super Sevens Series» bat aurkeztu zuen urtarriletik martxoan ospatu zena. Serie horren asmoa, 4 txapelketa egitea zen, zeinetan Fiji Zazpiko taldekoek beren tokiko klubetan jokatuko zuten lehen bi txapelketetan 16 klub onenetakoak lehian jarriz, baina, azken bi txapelketetara, Gareth Baber joango zen Fiji Zazpiko bi talde hautatzeko[18]. Jerry Tuwairen LAR Barbarian Brothers klubak Fiji Zazpiko kapitainaren mende jokatzeak apustu handiko jokoetarako konfiantza gehiago hartzen lagundu zion Jiutari, gero eta gehiago, Jiuta Gareth Baber-en Fiji Shadows-en hautatu zuten 45. Fiji Bitter Sapphire Marist Zazpirako, zeinetan harrituta utzi baitzuen[19].

Marist Zazpikoren sekulako errendimenduaren ostean, Jiuta hautatua izan zen Fiji talderako ekainaren 24an, Oceania Zazpiko txapelketan jokatzeko Australiako Townsvilleko North Queensland Stadium-en, Gareth Baber-ek Tokioko Olinpiar Jokoetarako azken 13ak hautatzeko baliatu zuen txapelketa. Jiutak tantoa lortu zuen Australiaren aurkako lehen partidan, eta Zeelanda Berriaren aurkako azken partidan, Ozeaniako finaleko 6. txandan[20].

Tokioko Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 4an, Gareth Baberrek Jiuta Wainiqolo bere 13 gizonezkoen taldean izendatu zuen Tokioko Rugby Zazpiko olinpiar urrezko domina defendatzeko[21]. Fijik, berriro, Zeelanda Berriarekin egingo zuen topo finalean, eta 27-17 irabaziko zuen[22]. Jiutak entsegu bat lortu zuen, eta, Jokoetan, Fijiko entsegu-erdieslerik onena izango da, 5 entsegurekin[23].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda berrikoaren (zilarrekoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Napolioni Bolaca, Vilimoni Botitu, [[Meli Derenalagi], Sireli Maqala, Iosefo Masi Waisea Nacuqu, Kalione Nasoko, Semi Radradra, Aminiasi Tuimaba, Asaeli Tuivuaka, Jerry Tuwai, Josua Vakurunabili eta Jiuta Wainiqolo-k[24][25].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[26].

Olinpiar Jokoetatik bueltan, Frantziako Top 14 mega klubak, Toulonek, 2021-2022 denboralditik hasita, 3 urteko kontratua sinatu ziola ofizial egin zuen. Horrez gain, abuztuaren amaieran Frantziara abiatu aurretik, bere neska-lagunarekin konpromisoa hartzeko planak egin zituen[27].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jiuta Wainiqolo. Tokyo 2020.
  2. «PressReader.com - Digital Newspaper & Magazine Subscriptions» www.pressreader.com.
  3. Hard work pays off. .
  4. Jiuta’s journey to win gold. .
  5. Jiuta’s journey to win gold. ."Jiuta's journey to win gold".
  6. RKS To Celebrate Deans Success. .
  7. «Fiji crowned U20 Trophy 2018 champions | World Rugby» www.world.rugby.
  8. FSSRL pushes players to secure overseas contract. .
  9. «Jersey Flegg - Sharks impress in trial win» Cronulla-Sutherland Sharks February 23, 2019.
  10. Rajnesh Lingam. (2021-08-05). Jiuta’s journey to win gold. The Fiji Times.
  11. «I thought I was never going to make the Fiji 7’s team as the training was hard – Wainiqolo» www.fijivillage.com.
  12. Greenwood, Emma. (October 5, 2019). «NRC: Drua pull off amazing escape in Melbourne to keep title defence alive | Latest Rugby News | RUGBY.com.au» www.rugby.com.au.
  13. «PressReader.com - Digital Newspaper & Magazine Subscriptions» www.pressreader.com."PressReader.com - Digital Newspaper & Magazine Subscriptions". www.pressreader.com.
  14. «Jiuta Wainiqolo included in the Fiji 7s extended squad» www.fijivillage.com.
  15. Dranisinukula dropped from Sydney 7s team. .
  16. Wainiqolo turned down overseas offers for Flying Fijians. .
  17. leone cabenatabua. Fiji 7s Stars, Vilimoni Botitu And Aminiasi Tuimaba, Heading To France. Fijisun.com.fj.
  18. sereana salalo. FRU Unveils ‘Super 7s Series’. Fijisun.com.fj.
  19. simione haravanua. Fijian Shadow Save Best For Last. Fijisun.com.fj.
  20. «Fiji men, New Zealand women perfect in Oceania Sevens event» AP NEWS June 27, 2021.
  21. «Fiji name squad to defend the Olympic Games sevens gold medal in Tokyo» www.rugbypass.com.
  22. Olympics-Rugby-Fiji retain title with emphatic win over New Zealand. .
  23. «Six breakout rugby sevens stars from the Tokyo Olympic Games - HSBC World Rugby Sevens Series» www.world.rugby.
  24. «Jiuta Wainiqolo» olympedia.org 2022-02-06an. begiratua(Ingelesez)
  25. «Jiuta Wainiqolo» Olympics.com 2022-02-06an begiratua (Gaztelaniaz)
  26. "Zazpiko-errugbia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  27. «Wainiqolo’s family to have a small family celebration when he arrives home on the 12th of this month» www.fijivillage.com.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]