Lankide:Julen Urkizar/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erbinude arrunta

Erbinude arrunta edo Ogigazta, latinez Mustela nivalis, Europa, Asia eta Ipar Amerikan aurkitzen den animalia ugaztuna da. Haragijaleak dira, hau da, haragia janez elikatzen diren animaliak dira. Bere arintasunagatik eta ehizarako trebetasunagatik nabarmentzen dira.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erbinude arrunta mustelido espezie txikienetakoa da, 15 eta 25 zentimetro bitarteko gorputz-luzerarekin, eta 5-10 zentimetroko isats gehigarriarekin. 50 eta 350 gramo arteko pisua du.

Gorputz luzea eta mehea du, hanka motzak eta belarri biribilduak. Udan bere ilea marroia da goialdean eta zurixka behealdean; neguan, berriz, zuriagoa bihur daiteke elurretara egokitzeko.

Beraien itxuragatik, esan daiteke erbinude zuriaren antza izan dezaketela, baina beraien tamaina txikiagoa da. Batzuetan, atzeko hanken bidez zutitu daitezke, horrela, lurraldea kontrolpean izan dezakete harrapakinak ikusteko.

Naturan, bere bizi-iraupena 7-8 urtekoa da, baina kaioletan egonda, urte batzuk gehiago bizi daitezke.

   Ba al dakizu   
Suedia hegoaldeko eta Erresuma batuko erbinudeetan, arrak emeen bikoitza pisatzen dute.

Non bizi dira Erbinudeak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa holarktikoa duen espeziea da, hau da, ipar hemisferioan aurkitzen de animalia da. Islandian eta Irlandan izan ezik, Europa osoan zehar aurkitu daiteke, baita Euskal Herrian ere. Asia iparraldean ere aurkitu daiteke. Amerikan berriz, Kanadan eta Estatu Batuen ipar ekialdean bakarrik aurkitu daiteke.

Erbinudea munduan zehar

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habitat aniztasun handian bizi daitezke. Itsaso mailatik, mendi altuenetara (2500 metroko altuerara arte). Heskaietan, egur-pilaketen ingurunetan, belardietan, ibaiertzeko basoetan, eta baserri inguruetan bizi dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehiztaria den animali bat da, ugaztun txikietaz elikatu ohi dena, beti ere habitataren arabera, ugaztun txikiak ez daudenean arrautzak edo oiloak jaten ditu, edo bestela kasu arraro batzuetan narrasti edo anfibio batzuk jan ahal ditu. Sexuaren arabera elikadura alda daiteke, emeak ugaztun gehiago jaten dituelarik.

   Ba al dakizu   
Erbinude arrunta animalien erreinuko ugaztun haragijale txikiena da.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haien ugaltzeko garaia martxoa eta uztaila artean ematen da, haurrak uztail amaieran edo abuztu hasieran jaioz. Hala ere, presa kopurua eta bizilekuaren arabera garaia aldatu daiteke, kasu batzuetan ugalketa garaia ia urte osoan zehar jarraia izanik. Haurdunaldiak hilabete bat irauten du eta 4-6 kume artean jaiotzen dira, heldutasuna lau hilabetetan lortuz.

Erbinudea Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erbinudearen izena euskalkiaren arabera

Euskal Herrian, Erbinudeak Iparraldean bizi dira, hau inparraldean baso gehiago deaudelako da.. Hemengo azpiespezieak Mustela nivalis nivalis izena du. Basoetan bizi dira eta gizakiari ez dizkie traba handiak sortzen. Nahiz eta batzuetan baserrietako oilategietan sartzen diren.

Erbinudea nahiko espezie arrunta da Euskal Herrian, baina izaera iheskorra eta gautarra duenez, zailagoa da egoera basatian ikustea. Hala ere, bere habitat naturaleko gordelekuen, aztarnen eta harrapakinen aztarnen bidez nabarmena da bere presentzia.

Euskal herriak kokatzen garen lekuaren arabera ugaztun txikiaren izena aldatu daiteke, hau da, euskalki bakoitzak animalia izendatzeko izen ezberdina du. Bizkaia aldera joan ezgero, Ogigazta bezala ezagutzen da. Gipuzkoa eta Nafarroan Erbinude arrunt bezala aurkitu daiteke. Azkenik, Iparraldean Satandere, Beleta edo Mustela bezala ezagutzen da.   

Erbinudea eta Gizakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza inpaktuak erbinudeen populazioetan aldaketak gertatzea dakar hainbat faktoreren ondorioz, hala nola habitataren aldaketa, nekazaritza-jarduera eta urbanizazioa.

Baso-soiltzeak eta urbanizazioak erbinudeen habitata murriztu dezakete, eta, horren ondorioz, populazioak murriztu. Habitataren zatiketak, halaber, zaildu egin dezake haren mugikortasuna eta presak eta babeslekua bezalako baliabideak eskuratzea.

Errepideak eta beste giza azpiegitura batzuk arriskutsuak izan daitezke erbinudeentzat, ibilgailuek harrapatzeko eta ibilgailuekin talka eginda hiltzeko arriskua handitzen baitute.

Leku batzuetan, erbinudeak harrapatzen dituzte maskoten merkataritzarako edo beraien larruak erabiltzeko. Ehizaren presioak eragina izan dezake tokiko populazioetan, modu jasangarrian kudeatzen ez bada.  

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 https://www.agenciasinc.es/Noticias/Las-actividades-humanas-amenazan-la-supervivencia-de-la-comadreja#:~:text=La%20comadreja%20(Mustela%20nivalis)%20se,la%20estabilidad%20de%20esta%20especie

2 https://www.inaturalist.org/guide_taxa/292445

3 https://www.fundacionaquae.org/wiki/comadreja/

Bibliografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 Palazón, S., eta Salvador Milla, A. (2017). Comadreja–Mustela nivalis (Linnaeus, 1761). https://digital.csic.es/bitstream/10261/112367/1/musniv_v1.pdf

2 Gisbert, J. eta Santos-Reis, M. (2007). Atlas y Libro Rojo de los Mamiferos Terrestres de España (Linnaeus, 1766) https://www.miteco.gob.es/content/dam/miteco/es/biodiversidad/temas/inventarios-nacionales/ieet_mami_mustela_nivalis_tcm30-99836.pdf