Lankide:Larrayaelizaldeitxaso1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arabazozo Pikart[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabazozo pikarta (Sturnus vulgaris) hegazti bat da. Luma orbanduak dituen txoria da, soinuak kopia ditzakeenak. Europan eta Asian ohikoa da, eta hegazti soziala da eta hiri- eta landa-ingurune ezberdinetara molda daiteke.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabazozo pikart

Arabazozoa 20 cm luze da eta lumaje beltza du, distira purpura edo berdearekin, zuriz zipriztindua, batez ere neguan. Hankak gorrixkak dira, eta mokoa neguan beltza eta udan horia da.

Non bizi dira Arabazozo pikartek?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa geografikoaren mapa

Europako, Asiako mendebaldeko eta Afrikako iparraldeko hegaztiak dira. Hainbat habitatetan aurki daitezke: hiriguneetan, landa-eremuetan, basoetan, parkeetan eta lorategietan. Neguan, populazio batzuk hegoalderantz migratzen dute klima beroagoen bila.


Nolakoa da bere habitata?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere habitata askotarikoa da. Adibidez, arabazozoa ikus daiteke herri eta hirietako eraikinen teilatuetan. Arabazozoak larre-eremuetan elikatzen dira maiz, baino oso gutxitan bizi dira baso hezeetan. Kostaldean ere aurki daitezke, labarretan atseden hartuz. Habitat mota askotara egokitzeko duen gaitasuna dela eta, espezie hori munduko hainbat eskualdetan dago.

Gizakiengandik jasan dezakeen mehatxua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Hegazti hauek soinu mota ugari imitatzeko duten trebetasunagatik ezagutzen dira, beste hegazti batzuen deiak barne, baita ingurumeneko eta giza soinuak ere, hala nola txakurren zaunka edo telefonoaren tinbrea. Gaitasun horri esker, hegaztien imitatzaile onenetakotzat hartu dituzte.

Hiri- edo landa-eremuetan bizi diren hegaztiak direnez, hegazti arazotsuenetako bat da. Arazorik ohikoenak zarata gogaikarriak, zikinkeria eta usain desatsegina dira. Horregatik, araba-zozoak hiriaren erdigunetik joan daitezen, herritarrek espeziea esterilizatzea eta uxatzea aukeratzen dute.

      Entzun!




Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabazozo pikartek, hegazti orojaleak dira, eta horrek esan nahi du animalia-jatorriko nahiz landare-jatorriko elikagai ugariz elikatzen direla.

  • Fruta: Era askotako frutak jaten dituzte, hala nola mahatsak, gereziak, sagarrak, pikuak eta basa baiak.
  • Haziak eta aleak: Araba-zozo arrunta ere haziak eta pikorrak jaten dituzte, baita nekazaritzako soroetan daudenak ere.
  • Ornodun txikiak: Batzuetan, ornodun txikiak ere izan ditzakete beren dietan, hala nola muskerrak eta beste hegazti batzuetako txituak.
   Ba al dakizu   
Hegazti mota hau, saldoak egiten dituzte udazken eta neguan zehar. Saldo oso handiak eta zaratatsuak sortzen dituzte etzalekuetatik hurbil. Hegaztien kontzentrazio horiek, harraparien erasoen aurkako babesa dira.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabazozo pikarten ugaltze-garaia udaberrian eta udan da. Bikoterik gabeko arrek leku on bat bilatzen dute beren habiak eraikitzeko, emeak erakartzeko. Horretarako, eraikuntza garaian arrek abestu eta habiak lorez apaintzen dituzte.

Elkartu ondoren, emeak egunero erruten ditu arrautzak zenbait egunez. Normalean, lauzpabost arrautza jartzen ditu. Hauek kolore urdin argia edo zuria dute.

Bi gurasoek jaten ematen diete txituei eta hauek, gutxi gorabehera, 21 egunez uzten dute habia.

Euskal Herriko arabazozoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria haren distribuzio-eremuaren muga da. Adibidez, populazioa neguan ugaritu egiten da, Europatik jaisten diren hegaztien etorrerarekin. Euskal Herriko kostaldeko lurraldeetan arruntagoa da Araba-Nafarroan baino. Beste aldetik, Araba-Nafarroan arabazozo beltza (Sturnus unicolor) arruntagoa da.

Gehiago jakiteko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://drive.google.com/file/d/107HxhCt3FC1EiEkgrWJPvTBEHDHiJ6Qe/view?usp=sharing (186 orria)

Erabilitako bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.vertebradosibericos.org/aves/stuuni.html

https://ri.unlu.edu.ar/xmlui/handle/rediunlu/1123