Lankide:Leire1221/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Streptococcus (eztarriko infekzioak, neumoniak, meningitis eta beste infekzioak eragiten dituen bakterio multzoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Streptococcus

Streptococcus-a bakteria talde bat da. Bakteria hauek batera jaiotzean biltzen dira ilaretan eta kateak sortzen dituzte; baina hauek ez dira mugitzen.

Gainerako bakteria hauek, garatu ahal dira oxigenorik gabe, horregatik "anaerobios facultativos" deitzen zaie. Bakteria hauek listu guruinetan aurkitu ditzakegu, hau da,  eztarrian.

Streptococcus motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota ezberdinen kontzeptu mapa

Hemolitikoak, dira orokorki gaixotasunak sortzen dituztenak. Adibidez, alfa-hemolitikoen artean, neumococo-ak pneumonia, meningitisa eta otitisa sortzen dute. Mutans, berriz, kariesa sortzen du. Viridans bakteria, endocarditis eta aho infekzioak eragiten ditu.

Beta-hemolitikoetaz hitz eginez, A taldekoak faringitisa, amigdalitisa ala sukarra sortu ahal dute. Aldiz, B taldekoek, pneumonia eta meningitisa. Azkenik, C taldeoek, azal infekzio ezberdinak sortu ahal dituzte.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Streptokokus infekzio bat izatean, hainbat sintoma nabaritzen dira, hala nola:

  • Sukarra
  • Nekadura
  • Arnas falta
  • Sumingarritasuna (ume txikietan)
  • Helduetan, sintomarik gabe igaro ahal da


Arrisku faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzoak, arrisku faktoreak bihurtu daiteke honako kasu hauetan: goiztiarrak direnean (37 asteak baino lehen), amaren tenperatura erditze unean 38º gainekoa bada, eta ama erditzerakoan edozein motatako infekziorik baditu.

Helduen kasuan, arrisku gehiago dago 65 urte baino gehiago dituztenean eta honako infekziorik pairatzen badituzte: diabetes, edo minbizi bat.


   Ba al dakizu   

Esnea eta esnekien industrian, estreptokoko batzuk garrantzi handia dute. Esnearen laktosa hartzitzen dute, azido laktikoa sortuz. Horren ondorioz esnearen pH asko jaisten da, mamia eta jogurt bezalako produktuak sortuz. Gaztagintzan ere funtsezko eginkizuna betetzen dute mikrobio hauek, hasierako fasean zein gaztaren heltze prozesuan.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Streptokokusa antibiotikoen bidez konpondu daiteke. Normalean, 10 egun antibiotikoa hasi denetik behar dira hau desagertzeko.

Baina egokiena infekzioak saihesten saiatzea da.

Nola sahiestu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskuak maiz garbitzea
  • Eztula ukondoan botatzea
  • Besteen edalontziak eta mahai-tresnak ez partekatzea