Amigdalitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Amigdalitis
Tonsillitis.jpg
Deskribapena
Mota upper respiratory tract disease
Espezialitatea familia-medikuntza
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak azithromycin anhydrous, cefdinir, Dirithromycin, clarithromycin, ceftibuten eta cefpodoxime proxetil
Identifikatzaileak
DiseasesDB 13165
MedlinePlus 001043
eMedicine 001043
MeSH D014069
Disease Ontology ID DOID:10456

Amigdalitis (zintzurmin edo anginak ere deitua) eztarriko amigdalen hantura da. Populazioan oso zabaldutako gaitza da, nahiz eta haurtzaroa den intzidentzia handieneko garaia eta helduarora iristean gutxituz doan.

Amigdaletan linfozito asko pilatzen dira (B linfozitoak). Gogoratu linfozito horiek immunitate-sistemaren funtsezko elementuak direla, antigorputzak sortzen dituztelako.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterioak eta birusak izan ohi dira amigdalitisaren eragileak. Birusak dira gaitzaren eragile patogeno nagusiak (adenobirusak, errinobirusak, gripearen birusa, Epstein-Barr birusa, influenza birusa...). Bakterioen artean, Streptococcus pyogenes da garrantzitsuena, amigdalitis guztien laurdena sortzen baitu.

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutsapena gaixoarekin kontaktu zuzena edukitzerakoan gertatzen da (musuak, eztula edo doministikuaren aerosolak inhalatuz...) edo fomiteen bidez.

Sintoma ohikoenak honako hauek dira:

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostiko zehatza egitea ezinbestekoa da tratamendu egokia ezartzeko, mikrobio eragilearen arabera ezberdina izango baita. Birus batek sortzen badu alferrik da antibiotikoak erabiltzea. Kasu honetan sintomak arintzera zuzendu behar da tratamendua (parazetamola erabiliz, esate baterako).

Streptococcus pyogenes bakterioa mikrobio eragilea bada, aldiz, tratamendu antibiotikoak emaitza onak ematen ditu. Penizilina edo eritromizina dira aukerakoak. Tratamendu antibiotikoa bukatu behar da (8-10 egun), hobekuntza egon arren. Gaizki tratatutako amigdalitis bakteriarrak ondorio larriak ekar ditzake, sukar erreumatikoa, eskarlatina edo glomerulonefritis akutua, adibidez.

Amigdaletako infekzio errepikorrak amigdalen erauzketarekin (kirurgiaren bidez) konpondu ohi dira, amigdalektomia izeneko ebakuntza eginez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amigdalitis Aldatu lotura Wikidatan