Lankide:LoreM/Hiru distopia ospetsu

Wikipedia, Entziklopedia askea


HUXLEY


Idazle ingelesa, “Bai mundo berria” nobela distopikoa idatzi zuen. Utopia ironikoa da (osasuntsua, teknologia aurrerapen asko, gerrarik ez…). Baina utopi ironiko hori lortzeko, artea, literatura, familia, erlijioa… ezabatuta geratu dira. Berriz, drogen eta sexuaren plazerra fundamentaltzat hartzen da.


Nobela horretan, umeak jaiotzen direnetik predestinatuta daude lan bat egiteko, gizartearen sailkapenaren arabera: Alpha (lan errezena), Beta, Gamma, Delta eta Epsilon (lan gogorrena dutenak dira).


Hortaz, umeak dagozkien lana egiteko, hipnopediaren bidez manipulatzen dituzte. ''Hipnopedia'', ametsetan ikastea da. Horren bidez, umeak konbentzitzen eta manipulatzen dira oso erraz.


Txarto sentitzekotan, soma (droga) hartzen dira, estatuak emandakoak hain zuzen ere.


ORWELL


Britaniar idazlea da. Haren lanik ospetsuena “1984ko mundua”, totalitarismoaren kritika da. Estatuak sortzen duen muturreko distopiari buruz hitz egiten du.


Estatuak hiritarrei legeak betetzera behartu, propaganda, doktrina eta beldurraren bidez.


Distopia honetan, herritarrak zapaltzeko teknika krudelenak agertzen dira. Horretarako arduradun batzuk dituzte:Pentsamenduaren polizia, beste politika duen oro ezabatzeaz arduratzen da eta egiaren ministerioa, historia faltsutzen du eta boterea kritikatzen duena ezabatzeaz arduratzen da.



BRADBURY


Zientzia-fikzio, fantasia, beldur eta misteriozko idazle estatubatuarra izan zen. “The Martian Chronicles” eta “Fahrenheit 451” lanengatik ezaguna da.


Fahrenheit 451, zientzia-fikziozko eleberri bat da. Liburuen irakurketa debekatuta dagoen eta pentsamendu kritikoa ezabatuta dagoen mundu batean dago kokatuta.


451 Fahrenheit gradu(233ºC inguru) "liburuak su hartu eta erre" egiten diren tenperatura da. Eleberrian, suhiltzaileen lana da liburuak erretzea.


Eleberriko gizartean debekatuta dago irakurtzea, horrek pentsatzea dakarrelako eta pentsatzeak zoriontasun eza.


Gobernuak jendea ez-jakintsua, hau da, ignorante hutsa izatea nahi du, bere agintera ez kuestionatzeko eta produkzioari kexka barik eusteko.