Lankide eztabaida:LoreM/Hiru distopia ospetsu
LoreM lankide hori,
estimatzekoa da lankide gazte eta ikasle batek hain modu autonomoan honelako lana bere gain hatu eta editatzeraino eraman izana. Dena den, bat nator Xabier Armendaritz lankideak bere edizio-ohar laburrean egin duen kritikatxoarekin. Artikulu hau, bere horretan, ez dauka entziklopedia batean espero daitekeen itxura osoa.
Aipatu dituzu hiru distopia horiek, zalantzarik gabe, wikipedian aipamena merezi dute. Baina artikulu bati "Hiru distopia..." edo "Zenbait distopia..." edo antzeko izenburua jartzea ez da, nik uste, egokiegia.
Nik, zu banintz, saiatuko nintzateke egindako paragrafo horiek behar den tokietara bideratzen: 1984, Bai mundu berria eta Fahrenheit 451 nobelen artikuluetara.
Dena den, dagoeneko aipatutako hiru nobela horien artikuluak nahiko txukun daude eta ez da erraza izango bertan ekarpen berririk txertatzea.GorkaAzk (eztabaida) 22:30, 26 maiatza 2017 (UTC)
Hasi eztabaida bat Lankide:LoreM/Hiru distopia ospetsu artikuluari buruz.
Eztabaida orrialde hau erabili dezakezu beste wikilariekin Lankide:LoreM/Hiru distopia ospetsu nola hobetu eztabaidatzeko. Ikasi gehiago orrialde hauek erabileraren inguruan.