Lankide:Maialenfdz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Janarien segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janarien segurtasunak elikagaien eskuragarritasun nahikoa eta iraunkorra bermatzen du; horretarako sarbide egokia eta aprobetxamendu biologikoak aipatzen ditu, modu egonkorrean denboran zehar. Hau da, pertsona guztiek, une oro, beren eguneroko energia-beharrak eta elikadura-lehentasunak asetzen dituzten behar adina elikagai eskura izatea, ez-kaltegarriak eta nutritiboak, bizitza aktiboa eta osasungarria izateko.1 Janarien segurtasuna elikatzeko-eskubidearen zati bat da;2 gainera, Garapen Jasangarriaren Helburuen parte ere bada, bereziki Garapen Jasangarrirako 2. Helburuarena: Goserik ez.3

Elikagaien segurtasunak faseak ditu, elikagaien segurtasunetik hasita eskala handiko goseteraino. "Gosea eta gosetea elikagaien segurtasun ezarekin lotuta daude. Elikagaien segurtasun eza kronikoa edo iragankorra izan daiteke. Elikadura-segurtasun falta kronikoak gosearen eta gosetearen aurrean zaurgarritasun-maila handia dakar; beraz, elikagaien segurtasuna bermatzeko, zaurgarritasun hori ezabatu egin behar da. Gosete kronikoa ez da gosea, malnutrizioaren antzekoa da, eta nagusiki garapen bidean dauden herrialdeetan dagoen pobreziarekin lotuta dago.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Elikagaien Segurtasuna" terminoak garrantzia izan zuen Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) elikadurari buruzko Munduko Goi-bileratik aurrera (1996).5 6 Hasieran, arreta nazio mailako elikagaien ekoizpenean eta eskuragarritasunean jarri zen. 1980ko hamarkadan Afrikan izandako goseteetatik aurrera, elikagaien eskuragarritasun handiko testuinguruan, eta Amartya Sen-en ikerketa-lanaren ondorioz, egiaztatu zen ez zela janarien ekoizpenean eta eskuragarritasunean kontzentratzen, haietarako sarbidean baizik.7 90eko hamarkadan, elikagaien segurtasuna giza eskubide bezala berretsi zen.8 Definizio horren arabera, epe luzera herritar guztiei elikagai- eta nutrizio-hornidura egokia emateko gaitasuna zegoen.8

Gaur egun, FAO-k definizio hau ematen du:1 9

Elikadura-segurtasuna dago pertsona guztiek une oro (fisikoa, soziala eta ekonomikoa izan) eskura dituztenean nutrizio-beharrak eta bizitza osasuntsu eta aktiborako lehentasun kulturalak asetzeko adina elikagai, seguru eta nutritibo. FAO, Elikaduraren Munduko Goi-bilera (1996)

Printzipio orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien segurtasunari dagokionez, elikagaiek ezin dute inolako arriskurik suposatu kontsumitzaileentzat. Segurtasun hori bermatzeko printzipio orokor batzuk ezarri dira:

Elika-kate osoan aplikatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien kaltegabetasuna ziurtatzeko, elikakatearen alderdi guztiak hartu behar dira kontuan. Lehen mailako ekoizpenetik hasita, kontsumitzaileari elikagaiak saldu edo hornitu arte; elementu bakoitzak elikagaien segurtasunean eragiteko ahalmena baitu.

Arriskuen analisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebidentzia zientifikoan oinarrituz eta modu objektiboan, arriskuaren-ebaluazioa burutuko da: arriskua determinatu, kudeatu eta komunikatu egingo da.

Zuhurtasun-printzipioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarren osasuna eta ongizatea bermatzeko, arriskuen ziurgabetasun egoeren aurrean eta ez-jakintasun zientifikoa dagoenean behin behineko neurriak ezartzen dira. Arriskuak aurreikustea eta alerta egoera batera heltzea sahiestea ahalbidetzen duen printzipioa.

Gardentasun printzipioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien inguruko informazioa, kontsulta publiko irekiak izango dira edozein herritarrentzat.

Publikoa informatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonen edo animalien osasunerako arriskuak ezagututa honen komunikazioaren beharra agertzen da, horretarako alerta azkarreko sistema dago, horri esker informazioa azkar eta modu eraginkor batean garraiatzeko gaitasuna dago, arriskuaren aurrean gestioa hobetuz. Gainera agintariek, behar beste ikerketa burutu ostean, erabakitakoa txostenen bitartez herrialdeei partekatu eta autoritate moduan aholku lanetan jardungo dute.

Kontsumitzaileen interesa babestea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien legeriaren bitartez eta elikagaien segurtasunean dirauten autoritateen txostenen bitartez, kontsumitzaileek libreki aukeratu ahal izango dituzte jakiak, inolako iruzurrik gabe. 

Segurtasun ezaren kausak/jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat arrazoi daude, modu bateratuan edo bereizian, elikagaien segurtasun ezan eragin dezaketenak.

Lehortea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehortea hondamendi natural konplexuenetako bat da, eta munduko populazio askori eragiten dio. Produkzioan zuzeneko eragina izateaz gain, lehorteak eragina izan dezake edateko uraren horniduran, populazioak emigratzera behartzean, eta baita gosetean eta pertsonen heriotzan ere. Beste hondamendi natural batzuek ez bezala, lehorteen ondorioak hainbat urtez gailendu daitezke, eta horrek eragin negatiboa izan dezake segurtasunaren garapenean.

Lurzoruen degradazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza intentsiboak, lurzoruen emankortasunaren agorpena eta nekazaritzako etekinen beherakada dakar. Kalkuluen arabera, munduko nekazaritza-lurren %40 inguru oso degradatuta dago. Nazio Batuen Unibertsitateko parte den Afrikako Natur Baliabideen Institutuaren arabera, Afrikan, lurraren degradazio-joerek jarraitzekotan, 2025. urtearen aldera kontinentea bere biztanleriaren  %25 soilik elikatzeko gai izango da.

Kutsadura atmosferikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aire-kutsdurak elikagaien ekoizpena eta kalitatea murriztu ditzake. Ozonoak eragindako kutsadura, berotegi-efektuko gasek (fabrikak, automobilak eta beste iturri batzuk) eraginda, nekazaritzan oinarrizko elikagaien ekoizpena murrizteko gai den beste faktore bat da.

Klima-aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztanda demografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernantza-arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segurtasun ezaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde askok etengabeko elikagai-eskasia eta eta arazoak izaten dituzte hauen banaketan. Horren ondorioa gosea kronikoa da, eta batzuetan, populazio kopuru esanguratsu batean orokortua. Gosea eta malnutrizioaren ondorio gisa, gizakiaren gorputz-tamaina murrizten da, medikuntzan errakitismoa edo hazkuntzaren atzerapena bezala ezagutzen dena. Prozesu hori umetokian hasten da amak elikadura eskasa izatearen ondorioz, eta gutxi gorabehera hirugarren urtera arte irauten du. Haurren heriotza-tasa handitzen da, baina tasa gosete batean baino askoz txikiagoa da. Hazkuntzaren atzerapena gertatzen denean, elikadura ingestaren hobekuntzak, ondorengo bizi-unean, ez du kalterik eragiten. Gorputzaren tamaina energia-maila (edo kaloria) txikira egokitzeko modu gisa mugatzeak, kalte egiten dio osasunari, hiru bidetatik:

  • Bizi-organoen akats goiztiarra helduaroan.
  • Hazkuntzan atzerapena izan duten gizabanakoek gaixotzeko aukera handiagoa dute atzerapenik izan ez dutenak baino.
  • Haurtzaro goiztiarrean malnutrizio larriak garapen kognitiboan akatsak eragiten ditu

Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien segurtasunerako erakundeek elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei aurre egiteko lan egiten dute, elikagaien ekoizpena, prozesamendua eta prestaketa kudeatuz eta koordinatuz. Hau, ikuskatze, hezkuntza, trebakuntza, ikerketa eta osasun publikoko ekimenen bidez egiten dute.

EFSA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza (EFSA, ingelesez) Europar Batasuneko agentzia bat da, eta Europar Batasuneko elikadura-segurtasunari eragiten dioten arrisku eta arazo guztiak detektatu eta ohartarazteko ardura du. Europar Batasuneko estatu bakoitzeko erakunde nazionalekin elkarlanean dihardu eta Europako herritarrei elikadura-alerta ororen berri ematen die.

AESAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia (AESAN) Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari atxikitako erakunde autonomo bat da, eta bere zeregina da segurtasun maila gorena bermatzea eta herritarren osasuna sustatzea:

  • Elikagaien bidez transmititutako edo haiei lotutako gaixotasunen arriskuak murriztuz.
  • Elikagaiak kontrolatzeko sistemen eraginkortasuna bermatuz.
  • Elikadura askotarikoa eta orekatua sustatu behar da, herritarren osasuna hobetzeko eta haien eskuragarritasuna eta informazioa hobetzeko.