Lankide:Maren Alberdi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artisau tailer bateko lana

Tailer (frantsesez atelier) lan bat egiteko erabiltzen den espazioa da. Normalean, eskuz eginiko lanak garatzen dira bertan. Bi motatakoak izan daitezke: artisau motakoak (artisau tailerra) edo fabrikaziozkoak.

Eboluzio historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki ofizio zital eta mekanikoen testuinguruan sailkatu izan dira. Tipologikoki modu desberdin anitzetan garatu dira, batasun primitiboaren lantegitik hasi eta tailer intelektual modernoetara.

Goi mailako joskintza tailerra Parisen

Antzinako zeramikatik hasi eta Erdi Aroko korporazio sindikaletaraino, lantegia, lan eta ekoizpen espazio gisa, era guztietako tailerrak sortzera iritsi da (joskintzak, gozogintza, zeramikariak, ingeniariak...).


XXI. mendeko tailer askok, irakasle, ikasle eta laguntzaile egitura gordetzen dute. Honek, Arte Ederretako eta Arte Aplikatuetako eskoletan eta tailerretan izan zuen bilakaera. Honela sortu zen "Arts and Crafts" kontzeptua, Willian Morrisek "diseinu tailer" deiturikoa. Kontzeptu hau, modernismoan, art decó-an eta Bauhausen zegoen oinarrituta.

Gremio tailerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Europan, Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenean antolatutako ekonomia eta lan antolaketan, tailerra gremioetan antolatzen zen. Tailer bakoitza maisu baten jabetzakoa zen, eta ofizialak eta ikastunak eduki zitzakeen.

Arte tailerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Courbet margoglariaren tailerra

Historia modernoan eta ikonografian, artista plastikoaren (margolari, eskultore...) tailerra "bottega" errenazentistaren oinordeko gisa agertzen da "atelierrarekin" betikotua. Atelierra, jatorrian frantses jatorrizko margolanekin lotu zen terminoa da, gerora pintura tailerrei deitzeko erabili dena.

Lan egiteko espazioaz gain, tailer hitzak esanahi gehiago ere baditu, esate baterako, maisu batek fundatutako eskola artistikoa. Honez gain, lan baten egile zehatza nor den ez dakigunean ere, tailerreko obra gisa hartzen da lan hori.

Tailer industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fabrika bati deritzonez, tailerra zenbait lan burutzeko beharrezkoak diren makinak eta tresnak dauden lekua da, bespeak beste, aroztegia, soldadura, metalurgia tailerrak...

Tailer mekanikoak, berriz, makineriaren konponketara bideratutako enpresa txiki edo ertainak dira.

Beste tailer mota batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fatás Cabeza, Guillermo; Borrás, Gonzalo (1993). Diccionario de Términos de Arte. Madrid: Anaya. ISBN 84-7838-388-3.