Lankide:Mikel Egaña Zuazo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

PORTAERA POLITIKOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portaera politikoaren teoriak, pertsona baten ikuspegi politikoan, ideologian eta partaidetza politikoaren mailan eragiten duten eta dezaketen elementuen kuantifikazio eta azalpenez arduratzen dira

Definizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hainbat kontzeptu politikorekin gertatzen den bezala, kokatzen garen une historiko edo ikuspegiaren arabera landuko dugun autorea bat edo beste izan daiteke, eta bide horretatik, autore desberdinek azaltzen duten definizioak topa ditzazkegu.

David Eastonek horrela definituko du portaera politikoa: “prozesu politikoan, gizabanakoen eta taldeen arteko harremanetan, erabaki publikoetan, edo boterearen eta baliabideen banaketan inplikazio politikoak dituen edozein ekintza edo ez ekintza, nahita edo nahi gabe izaten bada ere.”

Robert Dahlek esango digu herritarrek politikari eta gobernuaren inguruan dituzten jarrera, balio eta sinesmenen multzoa dela, haien parte-hartzean eta politikei eta lider politikoei laguntzean edo gaitzestean eragina dutenak.

Hannah Arendtek aldiz, ekintza kolektiboa eta espazio publikoan gertatzen den elkarrizketa bezala definituko du, non herritarrek, beren askatasuna erabiltzeko aukera izateaz gain, erabaki politikoak zehazten parte hartu dezaketen. Definizio honen bidez, Arendtek “espazio publikoaren” kontzeptualizazioa egingo du, zuzenki, herritarrek eztabaidan eta erabaki politikoak hartzen aktiboki parte har dezaketen bizitza publikoaren eremuari erreferentzia egiten diona. Bestalde, ondorioz ekintza politikoaren teoriari ekarpenak egingo dizkio, espazio publiko horren existentziak ekintza politikoa ahalbidetzen duela argudiatuz.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portaera politikoa, esan bezala norbanako eta taldeek politikarekiko eta gobernuareriko duten jarreren eta ekintzen eraginaren ondorioa da, hainbat faktore eta ezaugarri barnebiltzen dituelarik. Portaera politikoan eragina izan dezaketen ezaugarrietako batzuk honako hauek dira:

  • Ideologia politikoa: Banakakoak dituen sinismen eta baloreei egiten dio erreferentzia honek, izan ere hauek, norbanakoaren politika publikoekiko eta gobernuarekiko duen jarrera alda dezakete.
  • Identitate politikoa: Alderdi politiko batekiko gertutasuna izateak banakako baten erabaki eta ekintzetan eragin dezake.
  • Hezkuntza maila: Hezkuntza mailak era zuzenean baldintza dezake pertsona baten parte hartze politikoa, bai politika publikoak ulertzeko momentuan zein ekintza bera egikaritzerako momentuan ere.
  • Egoera ekonomikoa: Banakako batek duen egoera ekonomikoa zuzenki baldintza dezake portaera politikoan, duen egoera ekonomikoaren arabera prestutasun handiagoa adierazi bait dezake politika publikoen aurrean.
  • Balio kulturalak: Banakakoak sozializazio prozesuan barneratu dituen balio kulturalak banakako horren portaera politikoa bidera dezakete, besteak beste, erlijioak.
  • Bizi esperientzia: Banakako batek bere bizi osoan izan dituen bizipen politiko eta ez politikoak bere egungo portaera politikoa eraikitzen dute.
  • Hedabide eta sare sozialak: Banakakoak bere egunerokoan kontsumitzen dituen hedabide eta sare sozial forma desberdinek politikarekiko duten pertzeptzio eta autuak baldintza ditzakete, baita ondorioz, prozesu politikoaren parte hartzean ere.

Beraz, esan dezakegu dudarik gabe Portaera politikoa arauez (moral eta juridikoak) eta arazoz (helburua bideratu) osotuta dagoen (sozialki egituratutako) testuinguru batean kokatzen dela; gizabanakoen elkarreragin logika batenpean egikaritzen delarik. Aurretik ikasitako mezu eta portaeren ondorioa eta etorkizunean emanen diren portaeren kausa.

Ikuspegi feminista eta dekoloniala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrez aipatutako Hannah Arendtez gain, badira beste emakume batzuk portaera politikoaren teoriari hainbat ekarpen egin dizkiotenak, hala, besteak beste:

Susan Sontagek argudiatzen du kultura eta politika hertsiki lotuta daudela, eta portaera politikoak, batez ere herri kulturan eta komunikabideetan, ordezkaritza eta irudiari heldu behar diotela, politika garaikidean irudiak duen papera nabarmenduz.

Angela Davisek portaera politikoa justizia sozialaren eta justizia penalaren sistemaren abolizioaren aldeko borroka gisa definitzen du, zeinak arrazaren, klasearen eta generoaren elkarguneei heldu behar dien. Intersekzionalitate kontzeptuaren sorreran paper nagusia izan duen emakumea da, ondorioz.

Judith Butlerren aburuz, portaera politikoak zalantzan jarri behar ditu norbanakoaren askatasuna mugatzen duten kultura- eta gizarte-arauak, eta bide horretatik, identitatearen politikari eta zapalkuntza betikotzen duten botere-egituren kritika abiatzen du eraldatu beharreko elementu gisa identifikatuz. Honek “genero-performatibitatearen” kontzeptuaren garapenera eramaten gaitu, non Judith Butlerrek arau sozial eta kulturalek genero-identitatea eraikitzeko duten modua argitara ekarri eta kritikatuko du.

Laburbilduz, emakume hauek portaera politikoaren definizio desberdinak aurkeztu dituzte askatasuna, justizia soziala, aukera-berdintasuna, borroka kolektiboa, kultura eta identitatea bezalako gaiei behar duten garrantzia eman eta hauek borrokatzeko.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Butler, J., & García, M. M. A. (2022). El género en disputa. Paidós.
  • Polegre, L. D., & Martín-Palomino, E. T. (2018). El género y sus interseccionalidades desde una perspectiva sociológica e histórico-crítica en las narrativas autobiográficas de Angelou, Lorde y Davis. Investigaciones feministas.

https://doi.org/10.5209/infe.58818

  • Dahl, R. A. (1972). Polyarchy: Participation and Opposition. Yale University Press.