Lankide:Mirsolo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aura Lolita Chávez Ixcaquic[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aura Lolita Chávez Ixcaquic (Guatemala, 1972), Lolita ezizenaz ezagutzen den aktibista da. Emakumeen eskubideak defendaten ditu eta Guatemalako indigenen artean liderra kontsideratzen da. Baliabide naturalak babesteko borrokan nazioarteko erreferentea da. Bere herrialdean heriotza zigorraren mehatxupean dago eta horregatik Euskal Herrian bizi da 2017tik.

Jardunbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Guatemalatik dator Chávez. 48 urteko irakasle ohia da, ezkonduta dago eta bi semeren ama da[1]. 2007an sortutako Bizitza, Amalurra, Lurra eta Lurraldearen Defentsarako K´iche´ Herrien Kontseiluko burua da. Bertan Erdialdeko Amerika eta EEBBen arteko Merkataritza Askerako Hitzarmenaren efektuak aurrez aurre jartzen dituzte. Kontseilu hau  izen hau duen saileko 87 komunitate maiak osatzen dute[2]. Erakunde honek honela definitzen du bere burua: “Lurraldeak, autodeterminazio eskubidea eta herri indigenak nahi duten bizitza eskubideen defentsarako batu diren komunitate taldea”.

Mugimendu honetan emakumeen partehartzeak eta lidergoak hartzen du garrantzia gehien. Lolitak antzinako batasun, gida eta espiritualitate eta elkarrenganako laguntza irakaskuntzan dauka uste ona jarrita, baina aldaketak ere behar direla erakusten du, batez ere emakumeen eskubideen kontuan

Lolita Chávez Europako Parlamentuan

Baliabide naturalak gordetzeko borrokan eta gehiegizko ekintza (atzerriko edo gobernuko enpresen aldetik) dela eta gertatzen diren lekualdaketa behartuen salaketen erreferentea da nazioarte mailan.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako militantea ere bada.

Giza Eskubideen Ameriketako Batzordearen (CIDH) aurrean aurkeztutako Guatemalako estatuaren kontrako salaketen eskatzaile zuzena da, eta baita nazioz haratagoko enpresen kontrako nazioarteko salaketetan ere. Meatzaritzako enpresak direla eta kaltetutako emakumeak laguntzen ditu zenbait audientziatan parte hartuz.

2010ean, Santa Cruz del Quiché Komunitateko Kontsultako koordinatzailea zelarik, herriak lurralde hartako mehatzaritza eta hidroelektrika lanei ezetza eman zion[3]. Ordutik, Lolita mehatxatua, jazarria, kriminalizatua eta judizializatua izan da lur eta lurraldearen alde egin dituen defentsengatik. Giza Eskubideen Ameriketako Batzordearen (CIDH) kautelazko neurri babesleak ditu.

2012an Alderdi Abertzalearen kide den Santa Cruz del Quichéko alkatearen kontrako manifestazio batean egon zen. Handik bueltan, autobusak segada bat jasan zuen aihotzekin, labanekin eta makilekin zetorren gizon talde batengatik. Lau emakume zauritu zituzten. 2017ko ekainaren 7an heriotzaz mehatxatu zuten eta horregatik Euskal Herrian bizi da ordutik.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lolita 2017an iritsi zen Euskal Herrira. Geroztik, bertako hainbat elkarte eta mugimendurekin lanean aritu da, Ongi Etorri Errefuxiatuak edota Bilgune Feministarekin esaterako. Horrez gain, bertako borrokak ezagutzeaz ere arduratu da eta preso politikoen familiekin ere egon da harremanetan.

Bere esanetan Euskal Herria idealizatuta zuen bertara etorri baino lehen, antolakuntzarako indar handia ikusten baitzuen. Iristean, bertan ere hainbat arazo antzeman zituela aitortzen du; horien artean: arrazakeria, emakumeenganako indarkeria, drogen presentzia, edota armen produkzioa. Arazo hauei aurre egiten dieten mugimenduak beso zabalik hartzen dituela dio, baina estatuak gehiago egin beharko lukeela.[4]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urrian Europako Parlamentuak giza-eskubideen Sakharov Sarietako hiru finalisten artean sartu zuen bere kontzientzia askatasuna saritzeko.

2018ko urtarrilean garapenerako lankidetzaren “Ignacio Ellacuría” saria jaso zuen, herri indigenen defentsan egindako lanengatik.


  1. Guatemela, elPeriodico de. «Aura Lolita Chávez, indígena guatemalteca candidata al Premio Sajarov» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  2. «Maya K’iche’ Leader Says No to Violence against Women | JASS (Just Associates)» justassociates.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  3. «Lolita Chávez Ixcaquic | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  4. «Lolita Chávez: «No nací para ser asesinada, violada o torturada, sino para ser una mujer libre»» (Bideoa) Hala Bedi.