Lankide:Montxohache/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Otomandar inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia Txikiko turkiar otomandarrek mamelukoak garaitu zituzten 1517an eta, etenaldi gutxirekin, Palestina gobernatu zuten 1917ra arte. Herrialdea, zenbait barrutitan banatuta geratu zen (sanjakak deituak, Jerusalemgoa bezala. Barruti horien administrazioa palestinar arabizatuei eman zitzaien batez ere, kananeoen eta ondorengo kolonizatzaileen ondorengoei. Hala ere, komunitate kristauek eta juduek autonomia zabala jaso zuten. Palestinak Otomandar Inperioaren handitasunean parte hartu zuen XVI. mendean, baina garrantzi guztia galdu zuen inperioaren gainbeherarekin, XVII. mendetik XIX. mendera. Garai hartan, Europako potentziak, lehengaien eta merkatuen bila eta interes estrategikoek bultzatuta, Ekialde Hurbilera iritsi ziren, garapen soziala eta ekonomikoa sustatuz. 1831. eta 1840. urteen artean, Mehmet Alik, Egiptoko erregeordeak, modernizazioaren aldekoak, bere eragin-eremua Palestinaraino hedatu zuen. Haren erreforma politikoek ordena feudala ezabatzea, nekazaritza handitzea eta hezkuntza hobetzea ekarri zituzten. 1880tik aurrera, alemaniar kolonoek eta etorkin juduek makineria modernoa eta eskualdeak berehala behar zuen kapitala eraman zituzten.


XIX. mendean nazionalismo europarrak eta antisemitismoak izan zuten gorakadaren ondorioz, judu europarrek babesa bilatu zuten "agindutako lurraldean".Theodor Herzl idazle eta kazetariak Munduko Erakunde Sionista sortu zuen 1897an, berak "judu auzia" deitu zuena konpontzeko. Ondorioz, juduen emigrazioa izugarri handitu zen Palestinara. 1880an, palestinar arabiarrak 450.000 biztanleko biztanleria osoaren % 95 ziren. Horregatik, agintari palestinar batzuek harriduraz erantzun zuten emigrazioaren, lur-erosketaren eta juduen aldarrikapenen aurrean, eta ordutik sionismoaren aurkari bihurtu ziren.

Britainiar Mandatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran, britainiarrek bi promesa egin zituzten Ekialde Hurbileko beren lurraldeei buruz. Lehenik eta behin, inguruko arabiarrei, Lawrence Arabiakoa agentearen bitartez, Ekialde Ertain osoa hartuko zuen estatu arabiar batu handi bat sortzeko independentzia lortuko zutela agindu zieten. Hala ere, britainiarrek ez zieten arabiarren aldeko promesei eutsi. Horrela, Frantziarekin eta Errusiarekin 1916an sinatutako Sykes-Picot Hitzarmena sekretuan "juduen etxe nazionala" sortzea sinatu zuten Palestinan, eta Britainia Handiak eskualdea bere aliatuekin zatitu eta gobernatzeko konpromisoa hartu zuen. Ondoren, Balfour Adierazpenaren bidez.

Bere agintaldian (1922-1948) britainiarrek zaila aurkitu zuten bi komunitateak adiskidetzea, egindako promesen ondorioz. 1923an, Erresuma Batuak Golaneko zati bat Siriako Frantziar Agintaldira transferitu zuen, Metula eskualdearen truke.

Erakunde sionistek emigrazio judua eskala handian mantendu zuten, baita lurraren erosketa masiboa ere, honek Histadruten bidez hautagaiak bere sinesmen politikoaren arabera hautatzen zituelarik. 1933an erregimen nazia Alemaniara iritsi ondoren, Europa erdialdetik etorritako juduen etorrerak bat-batean gora egin zuen. Juduen etorrera etengabearen eta estatu judu propio baten sorreraren beldurraren ondorioz, 1936an matxinada arabeak eztanda egin zuen eta tarteka jarraitu zuen 1939ra arte. Garai hartan, Britainia Handiak immigrazioa eta juduek lurrak eskuratzea murriztu zuen.