T. E. Lawrence

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
T. E. Lawrence
Te lawrence.jpg
Bizitza
Jaiotza Tremadog1888ko abuztuaren 16a
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Gwynedd
Heriotza Bovington Camp1935eko maiatzaren 19a (46 urte)
Heriotza modua istripua (trafiko istripua)
Familia
Aita Sir Thomas Chapman, 7th Baronet
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa City of Oxford High School for Boys
Jesus College
(1907 - 1910) : historia
Magdalen College
(1910 -
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Lanbidea
Lanbidea antropologoa, arkeologoa, autobiografialaria, idazlea, ofiziala, gidoilaria, itzultzailea eta castellologista
Lan nabarmenak Seven Pillars of Wisdom
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Royal Air Force
Gradua teniente koronel
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Arabiar Iraultza
Siege of Medina
Battle of Aqaba
Battle of Megiddo
Capture of Damascus

Thomas Edward Lawrence, ezizenez Lawrence Arabiakoa, profesionalki T. E. Lawrence gisa ezaguna, (1888ko abuztuaren 16a, Tremadog, Gales - 1935eko maiatzaren 19a, Bovington Camp, Ingalaterra) britainiar militar, arkeologo eta idazle bat izan zen. 1916-1918 bitartean jazotako Arabiar Iraultzan buruturiko lotura lana eta bere balentriengatik berebiziko ospea bereganatu zuen. Bere bizitasuna, ekintzak eta arabiarrekin zuen adiskidetasunak, nahiz bere bizipenak idatziz deskribatzeko izan zuen trebeziaren ondorioz mundu osoan Lawrence Arabiakoa ezizenaz ezagutua izan zen. Hau dela eta, 1962an bere biziari buruzko Lawrence of Arabia filma estreinatu zen.

Lawrence Arabiakoaren irudi publiko honen bultzatzaile nagusietako bat Lowell Thomas estatubatuar kazetaria izan zen, bai eta Lawrence Arabiakoak berak 1922an bere bizitzari buruz idatzitako Seven Pillars of Wisdom ("Jakintzaren Zazpi Oinarriak") autobiografia ere.

Erabateko bizitza abenturazalea izan zuen, honen lekuko bere esaldi hau:

« Bi motako gizonak daude: batzuk lo egin eta gauez amesten dutenak, besteak esnatuta eta egunez amesten dutenak... azken hauek arriskutsuak dira, beren ametsak egi bilakatu arte ez baidute amorerik emango.  »
Thomas Edward Lawrence

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: T. E. Lawrence Aldatu lotura Wikidatan