Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea


Epstein Barr birusa
   Ba al dakizu   
Ba al dakizu mononukleosi infekziosoa baita musuko gaixotasuna izenaz ezagutzen dela?
Linfozitoa bat.
   Ba al dakizu   

Helduen %80-ak birus infekzioso honekin kontaktua mantendu duela estimatzen dela?

Mononukleosi  infekziosoa, listuaren bidez transmititzen den gaixotasun infekziozkoa da, zehazki Epstein Barr birusak eragiten duena. Horretaz aparte, Citomegalovirus eta kasu oso gutxi batzuetan Toxoplasma gondi birusek ere eragin dezakete infekzioa. Gizakietan ematen da bakarrik eta askoz ohikoagoa da nerabe eta heldueten artean, muxuaren, leku beretik edatearen edo beste baten listua ukitzearen bidez transmititzen baita.

Nola diagnostikatzen da gaixotasuna?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun honen diagnostikoari dagokionez, koadro kliniko izeneko proba baten bidez edo odolean ematen diren aldaketen bidez (leukozitoen areagotzea, linfozitosia edo linfozito atipikoen presentzia) diagnostikatu daiteke.

Bestalde, antigorputz batzuen presentzia baieztatzen duten ikerketa serologikoak erabiltzen dira, hau da, infekzio honen aurkako zelulak eta egiturak.

Ikerketa hauek egiterakoan pazienteak benetan mononukleosi infekzioa duen baieztatzen du, eta hala ez bada, hepatitis, sida edo beste birus batzuek eragindako gaixotasuna dela hautematen dute.

Nola trasmititzen da eta ze sintomak ditu?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakia da birus horren infekzio-iturri bakarra.

Mononukleosi infekziosoaren birusa.

Umeetan (oso txikiak) ez dute sintomarik, gehienez faringitis(eztarriko mina) arin bat eragiten dute. Nerabezareek aldiz, mononukleosiaren sintoma gehienak izaten dituzte, helduetan (35 urtetik gorakoak) sintomak zehaztugabe daude: sukarra denbora luzean, ondoeza eta muskuluetako mina.

Inkubazio denboraldia ostean, hau da, birusa gorputzean sartzen denetik sintomak agertu arte (10-50 egun, helduek; eta 10-14 egun, umeeak), sintomak agertzen dira. Buruko mina, sukarra, edo nekea izan daitezke beste batzuen artean. Baina denbora gutxira sukarra, faringeko eta amigdaletako hantura eta adenopatiak (hazikontxoak) agertzen dira.

Sukarra 39ºC - 40 ºC izaten da, egun batzuk irauten du. Aldiz, eztarriko hantura, berriz, gaixoen% 85ean agertzen da, eta eztarri osoa hartzen du. Adenopatiak (gongoilen inflamazioa) 3 - 4 aste behar ditu desagertzeko.

      Ikusi!

Fitxategi:Https://www.youtube.com/watch?v=ZuiGzs5XUWo
Birusen inguruko informazio didaktikoa gehigarria ikusi dezakezue bideo honetan.

Atera ahal diren beste sintomak: nekea, barea tamainaz handitzea (esplenomegalia), baita gibela ere (hepatomegalia), betazalak handitzea (edema) eta gorputz osoko exantema bat.

Barea, gure gorputzan non dagoen zehazki.



Nola tratatu dezakegu?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mononukleosia ematen den kasu gehienetan ez da behar tratamendu oso sakon bat normalean ematen diren neurri orokorretaz aparte, deskantsatzea eta ur asko edatea. Horrekin batera antiinflamatorioak hartzea asko laguntzen du eta kasu batzuetan glukokortikoideak ere.

Gehiegizko infekzioa dagoen kasuetan, antibiotikoak hartzea oso lagungarria da, baina inolaz ere ampicilina edo amoxicilina, kaltegarriak izan daitezkelako.

Barea handituta dagoen bitartean, gaixoak ezin izango du heziketa fisikorik egin, honen haustura eragin ahal duelako.

Nola ekiditu dezakegu Mononukleosiaren infekzioa?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mononukleosiaren prebentzioa bermatu ahal izateko bakoitzak bere higienea garbi mantentzea oso garrantzitsua da, batez ere eskuak eta inguruko gauzekin etengabe kontaktuan ditugun gorputzaren atalak.

Gainera, oso garrantzitsua izango da beste pertsona batzuk erabili dituzten edalontzi eta bestelako objetuekin kontakturik ez edukitzea, izan ere, infektatuta dagoen pertsona baten listua irentsi dezakegu, eta beraz, infekzioa hartu. Honekin batera, aipatutako sintomaren bat dituen pertsona batekin hitz egiterakoan segurtasun-distantzia bat mantentzea gomendagarria da.

Horretaz aparte, gaur egun oraindik lortu ez den arren, Esptein Barr birusaren aurkako infekzioa ekiditeko txertoa sortzen ari direla aipatu beharra dago.

Zein zailtasun sor ditzake Mononukleosiak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mononukleosiaren aurrean, jende gehienak ez du arazorik izaten eta inongo zailtasunik gabe errekuperatzen dira, hala ere, gaixotasun honen aurrean pertsonek beti sufritzen dute lepoko mina (lepoko hantura). Zailtasunak sortzen diren momentuan, hauek dira ohikoenak:

Hepatitisaren birusa.

Alde batetik, besoa handitzea aukera posible bat da; ohikoena da zailtasunen artean. Baita ere orban gorrixkak atera ahal dira gorputzean, antibiotikoak ondorioz. Horrez gain, hepatitisa ere agertu daiteke, eta honen aurrean egin dezakegun gauza bakarra itxarotea da, ez baitago tratamendurik horretarako.

Horiek aparte ere agertzen dira batzuetan honelako zailtasunak: garunean eta bizkarrezur muinean arazoak sortzea da. Bihotz arazoak ere gerta daitezke, non hauek gaixotasunaren lehenego hiru asteetan gertatzen dira. Besoan lesioak ere eragin ditzake gaixotasun honek, eta hau prebenitzeko kontaktuko kirolak egitea eta pisu asko duten gauzak jasotzea saihestu behar ditugu.

Gehiago jakin nahi duzu?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau irakurri ondoren, gaia gehiago aztertu nahi baduzu, esteka hauek utziko dizkizugu; adibidez, https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/musuaren-gaixotasuna-uste-baino-usuagoa/ hau gai honi buruzko erreportai bat da.Era berean ere hemen bertan https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/toxoplasmosia-eragiten-duen-parasitoak-otsoak-ausa/ irakurri dezakezu artikulu hau, toxoplasmosia duen eragina baina kasu honetan otsoetan ikusteko hobeto nola afektatzen dion hau izaki bizidun desberdinei.

https://www.pediatriaintegral.es/wp-content/uploads/2014/09/Pediatria_Integral-XVIII-3.pdf#page=11

https://www.medigraphic.com/pdfs/medsur/ms-2003/ms032b.pdf

https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/musuaren-gaixotasuna-uste-baino-usuagoa/

Mononukleosi infekzioso

https://www.scielo.cl/scielo.php?pid=S0716-10182003000400003&script=sci_arttext&tlng=pt

https://www.cigna.com/es-us/knowledge-center/hw/complicaciones-de-la-mononucleosis-hw168267