Lankide:O.Nuñez3/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Helen Miriam Berman Rutgerseko Unibertsitateko Gobernadore Batzordeko kimika eta biologia kimikako irakaslea da. Horrez gain, RCSB Protein Data Bank-eko zuzendari ohia izan da. Azido nukleikoen datu-basearen sortzailea eta zuzendaria ere bada, eta proteinen egitura-ekimenaren egiturazko Genomikari buruzko ezagutze basea bideratzen du.[1] [2] Egiturazko biologa gisa bezala, bere lanak proteina-azido nukleikoko konplexuen egiturazko analisiak, eta uraren funtzioa interakzio molekularretan barne hartzen ditu.

Jatorria eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helen M. Berman Illinois, Chicagon jaio zen, eta Brooklynen hazi, Nueva Yorken. Bermanen aita, David Bernstein, medikua zen eta bere ama, Dorothy Bernstein, bere senarraren bulegoko praktika zuzendu zuen. Bere aitak inspiratuta, zientziarekiko interesa zuen txikitatik, eta zientzialari edo doktore bihurtzeko asmoa zuen.

Bigarren hezkuntzan zehar, Bermanek Ingrith Deyrup laborategian lan egin zuen, Barnard Collegen. Ingrith Deyrupek Berman Barnard Unibertsitatera joatera bultzatu zuen. Unibertsitatean zegoela, Columbiako Unibertsitateko Medikuen eta Zirujanoen Fakultateko laborategi batean lan egin zuen Barbara Lowrekin. Han, Bermanek kristalografiari buruz ikasi zuen, ondoren bere bizitza osorako grina bihurtuko zena. 1964an, Bernard Collegen, kimikan graduatu zen.

Graduatu ondoren, Berman graduondoko eskolarentzako Pittsburgheko Unibertsitarera joan zen, eta toki hori hautatu zuen herrialde hartan kristalografiaren gaia eskaintzen zen departamentu bakarra zelako. Han, George A. Jeffreyrekin lan egin zuen karbohidratoen egituran, eta 1967an doktoretza jaso zuen. Bermanek beste bi urtez egon zen Pittsburgheko Unibertsitatean, doktoretza ondoko ikertzaile bezala.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969ean, Berman Filadelfiako Fox Chase Minbizi Zentrora bizitzera joan zen. 1973an fakultateko kide gisa bezala bere ikerketa-programa askea hasi aurretik, Jenny Gluskerren laborategian lan egin zuen. Fox Chasenen, Bermanek azido nukleikoen egituraretan eta bioinformatikan interesatu zen.

1971ko ekainean, Bermanek Cold Spring Harbor laborategiko sinposio batera joan zen. Bertan, hainbat zientzialariek adostu zuten proteina egituren kopuruari buruzko datuak datu-base batean artxibatu beharko liratekeela.[3] Bilera horren ondorioz, Proteinen Datu Bankua (PDB) sortu zen, Brookhaveneko Laborategi Nazionalean.[4][5]

1989an, Berman Rutgersera bizitzera joan zen. 1992an, beste zientzialari batzuekin batera, azido nukleikoaren egiturari buruzko informazioa biltzeko eta zabaltzeko, azido nukleikoen[6] datu-basea (NDB) sortu zuten, eta Bermanek sortzaileetako bat izan zen. Rutgers-en, azido nukleikoak aztertzen jarraitu zuen, proteinekin[7] zituen elkarreraginak aztertzen, eta kolagenoaren egitura ere ikertu zuen, Barbara Brodsky eta Jordi Bella[8] lankidekin.

1998an, Berman eta Philip Bourne elkarrekin lehiatu ziren eta Protein Data Bankerako kontratua irabazi zuten, eta datu-basea Brookhavenetik Research Collaboratory for Structural Bioinformatics-era (RCSB) lekualdatu zen. Gaur egun, Rutgers eta San Diego Kaliforniako Unibertsitatearen arteko lankidetza dena. Lankideekin batera, Bermanek datuak administratzeko sistema berria diseinatu zuen, erabiltzaile-tresna berriak gehitu zituen eta datu-basea bilatzeko[9] aukera eman zuen.

2003az geroztik, PDBren artxiboa Protein Data Bank (wwPDB) erakundeak administratzen du. Bermanek sortutako elkartea da, eta PDBren datuak gordetzeko, prozesatzeko eta banatzeko zentro gisa moduan jarduten dute: RCSB, PDBE Europan eta PDBj Japonian[10].

2006an, BioMagResData (BMRB) datu-bankua, Erresonantzia magnetiko nuklearreko egiturentzako erabiltzen dena (RMN)[11], wwPDBko[12] laugarren kidea bihurtu zen.

Era berean, RCSB buru zela, proteinen egiturari buruzko ekimenaren Egitura Genomikaren ezagutza-basea (gaztelaniaz, PSI) abiarazi zen. 2008ko udaberrian, etengabe eguneratutako atari bat emateko, datuak eta PSI-ren ahalenginen beste baliabide batzuk ikertzeko[13].

Berman komunitate zientifikoan ere aditu da lanean. 1988an Ameriketako Estatu Batuetako Kristalografia Elkarteko kargua izan zuen, Osasunaren Institutu Nazionalei eta Zientziaren Fundazio Nazionalari aholkuak eman zizkien, eta hainbat aldizkariren argitalpen-batzordeko kide izan zen. Bere lana binaka berrikusitako aldikari zientifikoetan argitartu da.[14][15][16]

Ohoreak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • New Jerseyko arrkastako emakumea (1993).
  • Zientziaren Aurrerapenerako Amerikako Elkarteko kidea (1996).
  • Emakume Zientifiko Nabarmenaren Saria, Zientzia Emakumeentzako Elkartea, Nueva York (1999).
  • Sigma Xi: ikerketa Zientifikoko Elkartea (2007-2009)[17].
  • Zerbitzu Bereizgarriaren Saria, Biofisika Elkartea (2000).
  • Kidea, Biofisika Elkartea (2001)[18].
  • MJ Buerger saria, American Crystallographic Association (2006)[19].
  • Pittsburgheko Unibertsitateko Kimikako ikasle ohien saria (2010).
  • Amerikako Kristalografia Elkarteko kidea (2011).
  • Proteina-elkartearen Carl Bräden saria (2012).
  • Ameriketako Biokimika eta Biologia Molekularreko Elkartearen Biozientzia konputazionalentzako DeLano saria (2013)[20].
  • Bizitzaren zientzietako sarbide irekiko Benjamin Franklin Saria (2014).

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berman bi aldiz ezkondu da. Victor Berman ingeniariarekin 1960ko hamarkadan, eta Peter Young biologo molekularraekin 1976tik 1999ra. 1979an bere lehen semea izan zuen, Jason Asher Young, fisikaria dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  6. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  7. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  8. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  9. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  10. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  11. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  12. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  13. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  14. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  15. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  16. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  17. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  18. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  19. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  20. (Gaztelaniaz) Helen M. Berman. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).