Bioinformatika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bioinformatika diziplinarteko jakintza esparru bat da, datu biologikoak ulertzeko software tresnak eta metodo informatikoak erabiltzen dituena. Biologia, informatika, matematika eta estatistika konbinatzen ditu datu biologikoak analizatu eta ulertzeko.

Bioinformatika hitz orokorra da programazio informatikoa bere metodologiaren atal garrantzitsu modura erabiltzen duten azterketa biologikoak biltzeko. Batez ere, analisi informatikoak modu errepikakorrean erabiltzen dituzten esparruetan erabiltzen da, eta bereziki genomikan. Alor horretan, geneen aleloak eta nukleotidoen polimorfismoak identifikatzeko erabiltzen da, bai gaixotasun genetikoen oinarriak ulertzeko bai ingeniaritza genetikoa egiteko, adibidez propietate jakin batzuk dituzten nekazaritzako espezieak sortzeko. Ikuspuntu zabalago batetik, azido nukleikoen eta proteinen sekuentzien antolamendu printzipioak ulertzeko erabiltzen da bioinformatika.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lesk, A. M. (2013-07-26) Encyclopaedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2017-04-17.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.