Lankide:Oier Errementeria Nikolas/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Stauder v. Stadt Ulm - Sozialamt auzia (29/69), 1969ko azaroaren 12koa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulm hiriaren argazkia

Hau justizia auzitegiak 1969ko azaroaren 12an emandako sententzia bat da. Demanda tarteratu zuena Erich Stauder izeneko gizon bat izan zen, berriz, demandatua bere hiriko gizarte-laguntzako zentrua izango zen, hau da, Ulm hiriko gizarte-laguntzako zentrua. Gatazka honetan aipatzen zena zen ea bateragarritzat jo zitekeen indarrean zegoen zuzenbide komunitarioko printzipio orokorrekin Europako Erkidegoetako Batzordearen 1969ko otsailaren 12ko 69/71/EEE erabakia. Azkenean, honekin aipatu nahi zena zen ea gizarte-laguntzako erregimen jakin batzuen onuradunei gurina prezio murriztuago batean hornitzeko baldintza, baldintza izanik saltzaileei onuradun hauen izena jakinaraztearena, legezkoa zen edo ez.

Egitateak - Auziaren testuigurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatazkaren aurrekariak ulertzea beharrezkoa izango da, ondoren, gatazka honen nondik-norakoa ulertzen lagun diezaguten. Hasteko, erabaki zen gizarte-laguntzako erregimen jakin batzuei laguntzeko helburuarekin gurina prezio murriztuago batean hornitzeko aukera ematea, baina, horretarako hainbat baldintza bete beharko lirateke, gatazka sortu zuena izanik, ea legezkoa zen saltzaileei onuradun hauen izenaz jakinaraztea. Azken finean, gurina prezio murriztuago batean eskeintzearen erabakia estatu-kide guztiei zuzendutako erabakia izan zen, honen atzean zegoen helburua izanik garai horretako merkatu bateratuan zeuden gurin kantitateak merkaturatzen laguntzea.

Horrenbestez, erabaki honekin lortu zen kontsumitzaile kategoria konkretu batzuen eskuetan gurina jartzea ohiko prezioan baino merkeago. Horretarako 69/71 erabakiaz baliatu ziren eta bertan baldintza batzuk ezarri ziren onuradun horiek identifikatzea errazagoa izan zedin. Hala ere, baldintza konkretu horietako batek, gaur egun, nahiko garrantzi handikoa den sententzia bat beharrezkoa izatea eragin zuen. Azkenean, baldintza hori itzultzeko orduan, hainbat arazo suertatu ziren, adibidez, hizkuntza alemanera itzultzerakoan ezarri zen beharrezkoa izango zela onuradunen izena aipatzen zuen bonu bat aurkeztea. Bestalde, gainontzeko hizkuntza ofizialetan ez zen horrelakorik aipatzen, baizik eta bonu indibidualizatu batekin nahikoa izango zela gurinaren prezio baxuago horren onuradun izateko, honen bitartez, itzulpen desberdin honen bitartez kontrol hau gauzatzeko beste zenbait kontrol-metodo aplikatzeko aukera eskeintzen zien.

Hauek izanik gatazkaren aurreko egitate garrantzitsuenak, Erich Stauder jaunak demanda bat ezartzea erabaki zuen, argudiatuz beraien izena eskatzen zitzaien pertsonei, hauen oinarrizko eskubideak urratzen zitzaizkiela.

Erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatazkaren nondik norakoak eta hizkuntzen arteko talka ezagutu ostean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako erantzunaren berri eman behar dugu. Epaian esaten den bezala, kontuan hartzen da Erabaki bakar bat estatu kide guztietara zuzentzen denean, aplikazio batean eta, beraz, interpretazio bakar batean zuzentzearen beharra dagoela. Eta honek esan nahi du arau hori ez dela modu isolatuan hartzen bere bertsioetako batean, baizik eta egilearen benetako borondatearen arabera eta hark lortu nahi duen helburuaren arabera interpretatzea eskatzen dela. Beraz, bi hizkuntza ezberdinetan bat ez datozen interpretazioak bateratu egin behar dira. Honen ondorioz, identifikazio nominala galdatzen zuen eta bestelako indibidualizazio metodoak baimentzen zituen interpretazioen artean aukeratzeko beharra suertatu zen.

Orduan, sententziak dioen moduan, interpretazio ez hain zurrunari eman behar zaio lehentasuna, baldin eta nahikoa bada erabaki horrekin legegileak proposatzen dituen helburuak beteko direla bermatzeko; gainera, ezin da pentsatu Erabakiaren egileek estatu kide jakin batzuetan beste batzuetan baino betebehar zorrotzagoak ezarri nahi izan dituztenik. Hau da, xedapena honela interpretatu behar da: ez du onuradunen identifikazio nominalik inposatzen -ezta debekatu ere- eta estatu kide bakoitzak indibidualizazio-metodoen artean aukera dezake. Gainera, intepretazio hau baieztuta zegoen jadanik, urte bereko uztailaren 29an Europako Batzordeak Egindako Adierazpenarekin. Zeinaren bitartez, aldaketa bat proposatu zen, bonu izendun baten eskakizuna ezabatzeko.

Gainera, Auzitegiak gehitzen du interpretazio horrekin pertsonen oinarrizko eskubideak kolokan jar ditzakeen edozein elementu baztertzen dela. Are gehiago, garrantzitsuagoa delarik, oinarrizko eskubideak Europar Batasuneko Zuzenbidearen printzipio orokor bezala definitzen ditu.[1]

Garrantzia/Ekarpen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epai hau aurrerapauso garrantzitsua izan zen Erkidegoko zuzenbidea eta EBko oinarrizko eskubideak babesteko sistema garatzeko. Europar Batasuneko zuzenbideak zuzenbide nazionalaren gainetik duen lehentasunaren printzipioa Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epai askotan berretsi da, eta EBko sistema juridikoaren funtsezko zutabeetako bat da. Giza eskubideen lehen aipamen garrantzitsuenetakoen aurrean gaude, zuzenbide komunitarioaren lehentasunaren adibide nagusienetako bat da.

Gainera, EBJA-k zehaztu zuen oinarrizko eskubideak Erkidegoko zuzenbidearen parte zirela eta estatu kideak behartuta zeudela eskubide horiek errespetatzera. Stauderren kasuan, Auzitegiak ondorioztatu zuen aurrekari penalak zituzten pertsonei gizarte-laguntza ukatzeko aukera ematen zien lege alemaniarra bateraezina zela Erkidegoko zuzenbidearekin, eta, beraz, deuseza.

Bigarrenik, epaiak aitortu zuen oinarrizko eskubideak Europar Batasuneko zuzenbidearen zati integrala direla. Horrek esan nahi du estatu kideek beren herritarren oinarrizko eskubideak errespetatu eta babestu behar dituztela, Erkidegoko zuzenbidearen arabera.

Hirugarrenik, Stauder v. Stadt Ulm-Sozialant epaiak aurrekari garrantzitsu bat ezarri zuen EBn oinarrizko eskubideak babesteko. Epai horretatik aurrera, EBJAk EBn oinarrizko eskubideak babesteko esparru juridikoa garatzen jarraitu du, eta horrek aurrerapen handiak ekarri ditu genero-berdintasunean, langileen eskubideetan eta migratzaileen eskubideetan.[2]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren sedeko banderak, estatu-kideak irudikatzen

Gerora, Gutxinaka, Luxenburgoko Auzitegiak zenbait oinarrizko eskubide aitortzen joan da denbora pasa ahala. Oinarrizko eskubideen katalogo oso bat garatu arte. Aipagarria da, 1992ko otsailaren 7an egidako Maastritchten itunean jurisprudentiza honetan jasotako oinarrizko eskubideeko konpromiso guzti hau positibizatu (hots, idatziz jaso) zela, hala adieraziz tratatuko 1.tituluko F.artikuluko 2.atalean[3]:

« "La Unión respetará los derechos fundamentales tal y como se garantizan en el Convenio Europeo para la Protección de los Derechos Humanos y de las Libertades Fundamentales firmado en Roma el 4 de noviembre de 1950, y tal como resultan de las tradiciones constitucionales comunes a los Estados miembros como principios generales del Derecho comunitario." »


Ondoren, batasunak Europar Batasuneko oinarrizko eskubideen karta onartu zuen 2000. urtean, nahiz eta honek hasiera batean lotesletazunik ez izan. Nolanahi ere 2007ko Lisboako itunaz geroztik, kartak tratatu baten balio bera lortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «EUR-Lex - 61969CJ0029 - EN - EUR-Lex» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  2. Txantiloi:Español UGARTEMENDÍA ECEIZABARRENA eta BENGOETXEA CABALLERO, Juan Ignacio eta Joxerramon. (2014). «“Breves apuntes sobre las sentencias básicas del Tribunal de Justicia de la Unión Europea”» Teoría y realidad constitucional 33: 448-449..
  3. Jefatura del Estado. (1994-01-13). Instrumento de Ratificación del Tratado de la Unión Europea, firmado en Maastricht el 7 de febrero de 1992. , 858–926 or. (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).