Edukira joan

Lankide:Slafuente003/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

HEGAZKIN-ONTZI


AURKIBIDEA
HASIERAKO GARAPENA
GARAPENA BIGARREN MUNDU GERRAN
HEGAZKIN-ONTZIAK GAUR EGUN


USS J.F.Kennedy 001

Hegazkin-ontzia hegazkinak garraiatu eta beraiekin operatzeko gaitasuna duen itsasontzi bat da. Borrokan sartu ahal diren gerra edo miaketa hegazkinentzako base mugikorra gisa balio du. Bere borroka berezko taldea dauka hainbat destructorez, gurutzaontziz, itsaspekoz, anti-urpeko ontzi helikopteroz eta alerta lasterreko hegazkinek, hauek guztiak hegazkin-ontzia babestu eta zaindu egiten dute.

Lo que es un Portaaviones

lehenengo Mundu gudan zehar, potentzia handi askok abiazio ontziratua edukitzeko garrantzi estrategikoa zuela ulertu zuten, lurralde nazionaletik urrun zeuden lurraldeetan edo itsasoz haraindiko lurraldeetan zeuden gatazken konfrontazioak aireko baliabideak ez zeudenerako. Bigarren Mundu Gerrako indar aliatuen garaipen nabala, neurri handi batean hegazkin-ontziei zela eta, hauek, armada baten arma indartsu eta boteretsua bilakatu ziren.


Hondoratu ziren hegazkin-ontzi bakarrak, Bigarren Mundu Gerraren urteetan zehar izan ziren, ez azkeenetan.

Ontzi-suteak edo aireko bonbardaketak gaur egun gertatzea zaila da radar aurrerapenak eta guda taldeen estalketa direla eta. Bake garaian, Kanoiontziaren diplomazia, hegazkin-ontzien eginkizun modernoa da.

Berrikuntza modernoen artean katapulta elektromagnetikoa dago. Lurrean badaude pistak mota horietako hegazkin-ontzietan lan egingo duten langileek entrenatzeko.

Hegazkin-ontziak gudarako itsasontzihandienetakoak direnez, bere eraiketa prozesu luze eta neketsua da, milaka milioi kostatu eta hainbat urte igarotzen duena. Gaur egun, hegazkin-ontziak eraikitzetakotan, luzera, mahuka eta desplazamendu handiarekin egiteko joera dago, hangarrean garraiatzeko eta itsasontziaren estalkian hegazkin gehiago denbora gutxiagotan lan egiteko eta marinel gutxiago erabiltzeko hauek maneiatzeko automatizazioari esker.


HASIERAKO GARAPENA

1912. urteko maiatzaren 4an, itsasontzi batetik lehenengo hegazkina aireratu zuen, Charles Samson izeneko komandanteak, "HMS Hibernia" hegazkin-ontzitik.
Wakamiya

Ur-hegazkin-ontziak izan ziren hegazkin-ontzien historiaren hurrengo urratsa. Japoniar Armada Inperialak, historiako lehenengo ur-ontzigintza erasoa 1914ko irailean “Wakamiya” itsasontzitik. Honek, alemaniar indarren aurka borrokatu zuen lehenengo Mundu Gudan zehar, "Maurice Farman" frantziar lau ur-ontzi zeraman.

Estalki luzedun gurutzaontzien garapena flotako lehenengo itsasontzi handiak produzitu zuen. 1918. Urtean, ["HMS Argus-ek"], hegazkin nabalak botatzeko eta lurreratzeko gai izan zen lehenengo hegazkin-ontzi bilakatu zen. 20. Hamarkadan, itsasontzi hauen arrakasta zela eta, espezifikoki hegazkin-ontzi gisa diseinatutako itsasontziak eraikitzen hasi ziren; “HMS Hermes” eta “Hoso” Japoniarra.

Lehenengo hegazkin-ontzien parte handia, bilakatutako ontziak ziren, hasiera batean beste asmorekin diseinatu egin zirenak, hala nola, merkantzia-ontzi, gurutzaontzi edo gudarako gurutzaontzi gisa diseinatu egin zirenak. 1922. urteko Washington-eko Tratatu nabala hegazkin-ontzien planei eragin zion. [Batuak] eta Erresuma Batuak, 35000 tonetara murriztu egin behar izan zuten haien hegazkin-ontzien desplazamendua, izan ere, salbuespen espezifiko batzuetan, tona-kopuru gehiago zituzten hainbat itsasontzi indibidualak, hegazkin-ontzi bilakatzea onartu zuten. 1930ko hamarkadan, Estatu Batuak, Japoniar Inperioa eta Britania Handia gero eta hegazkin-ontzi handiagoak eraikitzen hasi ziren, lehenengo bi estatuak hegazkin-ontzia itsas gerra berriaren ardatz nagusia bihurtuko zelakoan eta britainiarrak gurutzontzi eta korazatuentzako laguntzaile auxiliarrak bezala ikusten zuen. Ikuspuntu hauen kontutan hartuta Estatu Batuak eta Japonia hegazkin-ontzietan operatzeko ere hegazkinen garapenari inportantzia handia eman zioten, beraien ehiza-hegazkin, itsas bonbaketari eta torpederoetan garapen handiagoa sortzen. Alemaniak akats handia egin zuen Hegazkin-ontzia bere eraikuntza programan ez sartzeagatik. Hermann Göringek, (Luftwaff-eko komandantea) hegazkin guztiak kontrolatzeko obsesioari esker, Alemaniako hegazkin-ontzia boikotatu zuen. Bestaldetik Italia, Mussoliniren ustetan, lurralde osoa hegazkin-ontzi handi bat zen MediterraneoMediterraneo erdian kokatuta eta bere armadan itsasontzi konbentzionalak baino ez zuen eraiki.


GARAPENA BIGARREN MUNDU GERRAN

20. hamarkadan zehar, zenbait armada hegazkin-ontziak diseinatzen eta eraikitzen hasi ziren horretarako espezialki. Horrek etorkizuneko itsasontzi printzipalak izateko, bere diseinua espezializatzea utzi zuen.

Attack on carrier USS Franklin 19 March 1945

Bigarren Mundu Gudan zehar, itsasontzi hauek Estatu Batuetako, Erresuma Batuetako eta Japoniar inperioaren indar nabalen muina bilakatu ziren. Hegazkin-ontziaren erabilpena hedagarri izan zen bigarren mundu gudan zehar, eta garai horretan bitartean, hainbat mota eraiki ziren. • “Hegazkin-ontzi eskolta”, hala nola “USS Bogue” Bigarren Mundu Gerran zehar soilik eraiki zen.

• “Hegazkin-ontzi arina” estatubatuarrak eraiki zuten, hala nola, “USS Independence” eta hegazkin-ontzi eskoltaren bertsio aurreratu bat zen. Nahiz eta hegazkin-ontzi arinak, hegazkin-ontzi eskoltaren hegazkin kopuru berdina garraiatu, abiadura handiagoa zituzten gurutzaontzien diseinutik zetorren eta. Abiadura handi hau, hegazkin-ontzi handiekin bat lan egitea ahal izan zuten. Hegazkin-ontzi arinaren kontzeptua 1942an ezarri egin zen eta 80ko Hamarkadan"Royal Navy"-rizerbitzatu zioten. Guda garaiak, ezohizko hegazkin-ontzien bihurtze eta sorkuntza suspertu egin zuten. “CAM” itsasontziak, ingelesetik (katapultadun merkantzia-ontzimerkantzia-ontzi) ehiza hegazkinak jaurtitzeko diseinatuta zeuden itsasontziak ziren baina berreskuratzeko gai ez zirenak. Ontzi hauek, larrialdi neurri gisa bilakatu ziren Bigrren Mundu Gerran zehar, merkantzia-hegazkin-ontziak bezala.


HEGAZKIN-ONTZIAK GAUR EGUN

Hegazkin-ontziekin lan egiten duten gaur egungo armadak, itsasontzi nagusitzat hartzen dituzte, lehen Korazatuakegiten zutena. Bigarren Mundu Gerraren ostean, hegazkin-ontzien garrantzia eta tamaina handitzen jarraitu zuten. Super-hegazkin-ontziak, 75000 tona edo gehiago garraiatzeko gai dira eta hegazkin-ontzien diseinuaren gailurrean daude. Batzuk erreaktore nuklearrez elikatuta daude.

USS Tripoli LPH10 a

Haien tiro potentzia falta dela eta bezte ontziekin konparatuz, hegazkin-ontziek ahulak dira bezte ontzien, hegazkinen, itsaspekoen edo misilen erasoengan. Horregatik, hegazkin-ontziei bezte motatako ontziak laguntzen dizkiete hauek hornitzeko eta babesteko. Talde honi, hegazkin-ontzien borroka talde deitzen zaio. Izan ere, gaur egun, hegazkin-ontziak misil-jaurtigailuak eta antimisil-babesa daramate.

Bigarren mundu gerra baino lehen, itsasontzi nagusien tamaina, hegazkin-ontziena barne, mugatzen zituzten itsas tratatu internazionalak zeuden, hala nola, 1922. Urteko Washington-goa. Baina Bigarren mundu gerra ostean diseinatu egin zirenak, aurrekontu-mugaketa baizik ez zituzten izan, hori dela eta, haien tamaina handituz joan da.