Lankide:Unaijurado/Proba orria
Eztabaida:Unaijurado/Proba orria|artikuluaren eztabaida orrian]].}}
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «1G» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
1G haririk gabeko teknologia zelularraren lehenengo belaunaldia da. Teknologia analogikoa da, eta 1980ko hamarkadan hasi zen erabiltzen. 2G teknologiak ordezkatu zuen arte izan zen erabilia. Bi teknologia hauen arteko ezberdintasunik nabariena 1Gk erabiltzen dituen irrati seinaleak analogikoak direla, eta 2Gk, berriz, seinale digitalak erabiltzen dituela da.
Hala eta guztiz ere, bi sistemek seinaleztapen digitala erabiltzen dute irrati dorreak telefonia sistemaren beste atalekin konektatzeko. Ahotsa da digitalki kodifikatzen dena 2Gren kasuan, eta modulatzen dena 1Gren kasuan. Kodifikazio digitalak abantaila handiak eskaintzen dituenez, mundu osoan ordezkatu zuen 2Gk 1Ga.
Artikulu hau eskola ariketa bat da . Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, oraindik ez egin ekarpen edo aldaketarik testuan. Bestela, idatzi lankide orrian edo [[Lankide
|
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «1G» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
1G haririk gabeko teknologia zelularraren lehenengo belaunaldia da. Teknologia analogikoa da, eta 1980ko hamarkadan hasi zen erabiltzen. 2G teknologiak ordezkatu zuen arte izan zen erabilia. Bi teknologia hauen arteko ezberdintasunik nabariena 1Gk erabiltzen dituen irrati seinaleak analogikoak direla, eta 2Gk, berriz, seinale digitalak erabiltzen dituela da.
Hala eta guztiz ere, bi sistemek seinaleztapen digitala erabiltzen dute irrati dorreak telefonia sistemaren beste atalekin konektatzeko. Ahotsa da digitalki kodifikatzen dena 2Gren kasuan, eta modulatzen dena 1Gren kasuan. Kodifikazio digitalak abantaila handiak eskaintzen dituenez, mundu osoan ordezkatu zuen 2Gk 1Ga.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1Ga erabiltzen hasi baino lehen, Bigarren Mundu Gerran hain zuzen ere, amerikako Motorola enpresak H12-16 Handie Talkiea atera zuen. Honek 550 MHz-ko maiztasunean funtzionatzen zuen. Handie Talkiea iraultza bat izan zen; ondorioz, 1950ko hamarkadan Walkie Talkiak garatzen hasi ziren, eta zerbitzu publikoetan integratzen hasi ziren, ambulantzietan eta taxietan, adibidez.
Irrati sare zelularraren kontzeptua Bell laborategiek asmatu zuten. Laborategi hauek amerikako AT&T konpaniarentzat egiten zuten lan. Hala eta guztiz ere, telefono mugikorra (hau da, ibilgailu bati atxikituta ez dagoen telefonoa) 1973an asmatu zuen Martin Cooperrek. Urte bereko apirilaren 3an egin zuen honek munduko lehen deia telefono mugikor baten bitartez. Honek John Engeli, bere lehiakideari, deitu zion. [1]
Lehenengo 1G sare zelularra Japonian eraiki zuen NTT (Nippon Telegraph and Telephone Corporation) konpaniak 1979 urtean, Tokion, hain zuzen ere. Horrekin batera, NTTk ere munduko lehen 1G telefonoa merkaturatu zuen. Bost urtetan sare hori zabalduz joan ziren, Japonia guztira heltzera arte.
1981. urtean NMT sistemaren erabilera hasi zen Danimarkan, Finlandian, Norvegian eta Suedian. NMT izan zen nazioarteko roaminga eskaintzen zuen lehen sistema. 1983an Estatu Batuetako lehenengo 1G sarea jarri zuen zerbitzuan Ameritech konpaniak[2].
Beste lurralde batzuk teknologia hau erabiltzen hasi ziren, Erresuma Batua, Mexiko eta Kanada, adibidez. 2018an NMT zerbitzu mugatua zegoen oraindik Errusian.
Abantailak eta eragozpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batetik, 1G trafiko handia jasateko ahalmena areagotu zuen, estaldura ere hobetuz. Hau lortzeko, maiztasun birziklapena deritzon teknika erabiltzen da. Izan ere, erabiltzaileen kanalak mugatuta daude, maiztasun bandak ere mugatuta baitaude.
Bestetik, igorritako potentziaren murrizpena ere ekarri zuen teknologia honek, antenaren eta telefonoaren arteko tartea murrizten baita.
Hala eta guztiz ere, teknologia honek arazo batzuk zeuzkan. Horien artean, nabarmenena bakarrik ahotsa transmititzeko gaitasuna zen. Beraz, ezin zen mezurik bidali, ezta ahotsa ez zen daturik ere. 1G sarearen segurtasun baxua arazo handia izan zen ere, irrati sintonizatzaile simple batekin besteen deiak entzun zitekeelako. [1]
Estandarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- NMT (Nordic Mobile Telephone): Finlandian, Danimarkan eta Norvegian erabilia. Arrakastatsua izan zen herrialde horietan, eta 450 MHz eta 900 MHz-ko maiztasunen artean funtzionatzen zuen.
- AMPS (Advaced Mobile Phone System): Bell laborategiek egindako sistema, 1980ko hamarkadan garatu zena. Estaldura eskaintzen zuen estatu osoan zehar (sare digitalak baino askoz gehiago), baina ahotsa bakarrik transmititu ahal zen. Ingalaterrak bere bertsioa egin zuen (TACS), baita Japoniak ere (JTAC). Estandar honek Handover kontzeptua sortu zuen, hau da, zelda batetik bestera pasatzea, seinale mailak horrela eskatzen duenean. Hala ere, AMPSek kanpo utzi zituen estandar guztiak batzearen eta gainerako zerbitzuak integratzearen kontzeptuak.
- Hicap: NTT enpresa Japoniarrak eratutako estandarra
- DataTac: Motorolak garatutako teknologia. Estatu Batuetan hasi zen erabiltzen, ARDIS izenarekin. Ondoren Australian zabaldu zuten, baita Kanadan ere. Beeper edo bilatzaileak erabiltzeko sarea da. 800 MHzko maiztasunean funtzionatzen du Kanadan eta Estatu Batuetan. Aipatzekoa da sare honek kasu guztietan bermatzen duela bere erabilgarritasuna, gainkarga badago ere.
- CDPC (Celular Digital Packet Data): 800 MHz eta 900 MHz artean funtzionazten du, 19,2 Kb segundoko trasferentzia abiadura lortuz.
- Mobitex: OSI ereduan oinarritutako estandarra. Televerketek eta Eritelek garatu zuten teknologia hau. 1986. urtean hasi zen erabilgarri izaten. Segurtasuna da haren ezaugarririk aipagarriena.[1]
Motorola DynaTAC 8000x
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Motorola DynaTAC telefonoa izan zen gaur egungo telefono eramangarri kontzeptua plazaratu zuena. 1983ko martxoaren 13an jarri zuten salmentan. 1G teknologia erabiltzen zuen, eta 4000 $ kostatzen zuen, gaur egungo 9600 $. Horregatik eta haren tamainarengatik (800 gramo pisatzen zuen eta 33 x 4.5 x 8.9 zentimetro neurtzen zuen) ez zirudien merkatu handia zuenik, baina 300.000 telefono saldu ziren.
Gainera, bateriak bakarrik 60 minutu irauten zuen. Honek, kargatzeko, beste ordu bat behar zuen (kargatzaile azkarra erabiltzen bazen) edo 10 ordu kargatzaile motela erabiltzen bazen.
Kontuan hartu behar dugu garaiko telefono mugikorrak askoz handiagoak zirela. Izan ere, telefono hau merkaturatu baino lehen, telefono mugikorrak maleta batean eraman behar ziren. Horregatik, bakarrik autoetan ikusten ziren. Beraz, Motorola DynaTAC telefonoa hartu dezakegu munduko lehen telefono eramangarritzat. [3]
Teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1Garen datu teknikoak honako hauek dira:
- Abiadura: 1 kb segundoko eta 2.4 kb segundo artean
- FDMA multiplexazio teknika
- Konmutazio mota: zirkuituen bidezko konmutazioa
- Core Network: PSTN
- Maiztasuna: 800MHztik - 900MHz arte
- Banda zabalera: 30 KHz (832 kanal)[4]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) (PDF) LA EVOLUCIÓN DE LA TELEFONONÍA MOVIL. (Noiz kontsultatua: 2019ko Azaroak 3).
- ↑ (Ingelesez) Ameritech Cellular. 2018-10-12 (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Motorola DynaTAC. 2019-09-29 (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).
- ↑ «Evolución de la red de comunicación móvil, del 1G al 5G | VIU» www.universidadviu.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://blog.masmovil.es/la-evolucion-de-la-tecnologia-movil-1g-2g-3g-4g/
- https://www.fundaciontelefonica.com/
- https://all-spares.com/es/articles-and-video/what-are-1g-2g-3g-etc.-mobile-networks.html
Abantailak eta eragozpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batetik, 1G trafiko handia jasateko ahalmena areagotu zuen, estaldura ere hobetuz. Hau lortzeko, maiztasun birziklapena deritzon teknika erabiltzen da. Izan ere, erabiltzaileen kanalak mugatuta daude, maiztasun bandak ere mugatuta baitaude.
Bestetik, igorritako potentziaren murrizpena ere ekarri zuen teknologia honek, antenaren eta telefonoaren arteko tartea murrizten baita.
Hala eta guztiz ere, teknologia honek arazo batzuk zeuzkan. Horien artean, nabarmenena bakarrik ahotsa transmititzeko gaitasuna zen. Beraz, ezin zen mezurik bidali, ezta ahotsa ez zen daturik ere. 1G sarearen segurtasun baxua arazo handia izan zen ere, irrati sintonizatzaile simple batekin besteen deiak entzun zitekeelako. [1]
Estandarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- NMT (Nordic Mobile Telephone): Finlandian, Danimarkan eta Norvegian erabilia. Arrakastatsua izan zen herrialde horietan, eta 450 MHz eta 900 MHz-ko maiztasunen artean funtzionatzen zuen.
- AMPS (Advaced Mobile Phone System): Bell laborategiek egindako sistema, 1980ko hamarkadan garatu zena. Estaldura eskaintzen zuen estatu osoan zehar (sare digitalak baino askoz gehiago), baina ahotsa bakarrik transmititu ahal zen. Ingalaterrak bere bertsioa egin zuen (TACS), baita Japoniak ere (JTAC). Estandar honek Handover kontzeptua sortu zuen, hau da, zelda batetik bestera pasatzea, seinale mailak horrela eskatzen duenean. Hala ere, AMPSek kanpo utzi zituen estandar guztiak batzearen eta gainerako zerbitzuak integratzearen kontzeptuak.
- Hicap: NTT enpresa Japoniarrak eratutako estandarra
- DataTac: Motorolak garatutako teknologia. Estatu Batuetan hasi zen erabiltzen, ARDIS izenarekin. Ondoren Australian zabaldu zuten, baita Kanadan ere. Beeper edo bilatzaileak erabiltzeko sarea da. 800 MHzko maiztasunean funtzionatzen du Kanadan eta Estatu Batuetan. Aipatzekoa da sare honek kasu guztietan bermatzen duela bere erabilgarritasuna, gainkarga badago ere.
- CDPC (Celular Digital Packet Data): 800 MHz eta 900 MHz artean funtzionazten du, 19,2 Kb segundoko trasferentzia abiadura lortuz.
- Mobitex: OSI ereduan oinarritutako estandarra. Televerketek eta Eritelek garatu zuten teknologia hau. 1986. urtean hasi zen erabilgarri izaten. Segurtasuna da haren ezaugarririk aipagarriena.[1]
Motorola DynaTAC 8000x
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Motorola DynaTAC telefonoa izan zen gaur egungo telefono eramangarri kontzeptua plazaratu zuena. 1983ko martxoaren 13an jarri zuten salmentan. 1G teknologia erabiltzen zuen, eta 4000 $ kostatzen zuen, gaur egungo 9600 $. Horregatik eta haren tamainarengatik (800 gramo pisatzen zuen eta 33 x 4.5 x 8.9 zentimetro neurtzen zuen) ez zirudien merkatu handia zuenik, baina 300.000 telefono saldu ziren.
Gainera, bateriak bakarrik 60 minutu irauten zuen. Honek, kargatzeko, beste ordu bat behar zuen (kargatzaile azkarra erabiltzen bazen) edo 10 ordu kargatzaile motela erabiltzen bazen.
Kontuan hartu behar dugu garaiko telefono mugikorrak askoz handiagoak zirela. Izan ere, telefono hau merkaturatu baino lehen, telefono mugikorrak maleta batean eraman behar ziren. Horregatik, bakarrik autoetan ikusten ziren. Beraz, Motorola DynaTAC telefonoa hartu dezakegu munduko lehen telefono eramangarritzat. [2]
Teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1Garen datu teknikoak honako hauek dira:
- Abiadura: 1 kb segundoko eta 2.4 kb segundo artean
- FDMA multiplexazio teknika
- Konmutazio mota: zirkuituen bidezko konmutazioa
- Core Network: PSTN
- Maiztasuna: 800MHztik - 900MHz arte
- Banda zabalera: 30 KHz (832 kanal)[3]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
:0
izeneko erreferentziarako - ↑ (Gaztelaniaz) Motorola DynaTAC. 2019-09-29 (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).