Lankide:Unaxmoix/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hardwarea eta osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hardwarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xbox plataforma x86 arkitekturan oinarrituta dago, hau da, konputagailu pertsonaletan erabiltzen den Intel 8086 mikroprozesadoren teknologia berean. 32 biteko prozesatzeko unitate zentrala du, Pentium III-aren diseinuan oinarritua. DDR SDRAM motako 64 MiB-eko RAM memoria du, 733 MHz-eko erloju-abiadura du, eta 200 MHz-eko abiaduran doa.

Xbox-a ordenagailuen hardwarean oinarritzen denez, garai bereko beste bideokontsolak baino handiagoa eta astunagoa da, batez ere, DVD-ROM unitate handia eta 3,5 hazbeteko disko gogor estandarra zituelako. Segurtasun-neurrietan aitzindaria izan zen; agintearen haria (kablea), adibidez, bereizi egiten da, tiratzean kontsola bere azpiko gainazaletik ez irteteko.

Xbox izan zen disko gogor bat integratuta zuen lehen bideokontsola. Diskoa partidak gordetzeko eta Xbox Live bidez deskargatutako edukiak gordetzeko erabiltzen da. Kontsolaren hasierako modeloak 8 edo 10 GBeko tamainako disko gogorra zuen. USB portuak ditu, haridun agintea konektatzeko.[1]

Xbox-erako aginte bat, (2004).
Seigarren belaunaldiko aginteen konparaketa: Xbox, GameCube eta PlayStation 2 (ezkerretik eskuinera)

Aginteetan erraz jartzeko eta kentzeko moduko SSD memoria-txartelak konekta daitezke. Hasierako modeloarenak 8 MBeko biltegiratze-ahalmena zuen eta jokaldiak gordetzeko erabiltzen dira. Jokatzen den bitartean, jokaldia bertan gordetzeko aukera ematen dute edo bestela, disko gogorrean gordetako jokaldiak bertan kopia daitezke. Gehienetan posiblea izaten da memoria-txarteletan gordetako jokaldiak beste Xbox kontsola batera eramatea, baina ez beti, zenbaitetan gordetako jokaldiak digitalki sinatuta egoten direlako. Xbox Live kontua ere gorde daiteke memoria-txartelean, beste Xbox kontsola batean erabili ahal izateko. Aginteen goiko aldeko atakak beste osagarri batzuek konektatzeko erabil daitezke; ohikoa izaten da Xbox Live bidez txateatzeko mikrofonodun entzungailua (kaskoa) konektatzea.

Xbox izan zen audiorako formato moduan Dolby Interactive Content-Encoding izenez ezagutzen den teknologia erabiltzen lehena. Teknologia horri esker, Dolby Digital kodeketa bideokontsoletan denbora errealean erabiltzea posiblea zen. Aurreko kontsolek Dolby Digital 5.1 baino ezin zuten erabili erreprodukzio labur ez-interaktiboetan. [2]

Osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xbox kontsolarako osagarri ugari daude: memoria-txartelak, audiorako eta bideorako tresnak, kableak, etab.

  • Xbox-erako RF egokigailua: Audiorako eta bideorako konexiorik ez duen telebistara Xbox kontsola konektatzeko aukera ematen duen tresna da.
  • Audio/bideo konexiorako Xbox kablea: Xbox-a audio eta bideo konposatuko sarrera-terminala duen telebistara konektatzeko aukera ematen duen kablea da.
  • Xbox memoria-txartelak: 8, 16 eta 32 MBko edukiera duten memoria-txartel eramangarriak dira. Partidak gordetzeko eta beste Xbox kontsoletara eramateko balio dute. Memoria-hedapeneko zirrikitua duten Xbox kontsoletan bakarrik erabil daitezke.
  • Entzungailuak: Xbox Live bidez jokalari anitzeko partidetan komunikatzeko balio duen tresna da.
  • DVD kontrola: Gailu honekin filmak ikus daitezke, DVD irakurgailu (erreproduzitzaile) batean bezala.


Sistema eragilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xbox plataformaren sistema eragilea Windows 2000 bertsioan oinarrituta dago, nahiz eta egokitzapen asko dituen. Erabiltzailearen interfazeak Xbox Dashboard izena du. Multimedia fitxategiak exekutatzeko gaitasuna du, eta horri esker musika CDak entzun daitezke. Gainera, bestelako ekintzak egin daitezke: edukiak deskargatu, etab.

Bateragarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) 6 curiosidades de Xbox que quizá no conocías | SomosXbox. 2020-11-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-24).
  2. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-24).