Wikipedia, Entziklopedia askea

Urko.detoro/Proba orria

   Ba al dakizu   
Ehunzangoaren bizilekua:

Mundu osoan bizi dira, inguru artikotik basamortuetara. Klima aldetik, hezetasun handiko tokietan egoten dira, gorputzetik ur kantitate asko galtzen dutelako.

Ehunzangoak animalia artropodoak dira, miriapoda taldekoak. 17.000 miriapoda espezie daude munduan.

Nolakoa da haien gorputza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehunzangoaren gorputza.

Gorputz luzea eta laua dute, 21 segmentuz osatutakoa eta bakoitzaren bi aldeetan zangoak dituzte. 15cm-ko luzera izan dezakete, eta kasu batzuetan ahoan eranskin pozoitsuak dituzte. Azala   berritzen dute, azal zaharra askatuz, hau da, mudak egiten dituzte. Buruan, bi antena eta begi dituzte. Animalia hauen berezitasun nagusia zango kopurua da, 100 zango dituzte eta trakeen bitartez arnasten dute.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehunzangoaren ugalketa prozesua.

Ehunzangoak sexubakarrak dira. Ugalketa prozesuan sexua ez da  beharrezkoa, ehunzango arrak bere espermatozoidea oihal batean uzten du, emeak hartzeko. Arrautzak erruteko tenperatura epela egotea beharrezkoa da, horregatik, arrautzak erruteko garaia uda eta udaberria dira, baina klima tropikalean eta subtropikaletan ez dago garai konkreturik, urte osoan zehar erruten dituzte.

Ehunzango espezie batzuk lurrean egiten dituzten zuloetan uzten dituzte arrautzak; gero, estali eta bertan behera uzten dituzte. Normalean, 10-50 arrautza erruten dituzte, baina arrautza horiek ez daukate garatzeko epe zehatzik. Aldiz, beste espezie batzuek 15-60 arrautza erruten dituzte, lurrean edo egurrean egindako hobi edo zulo batean. Emeak arrautzak zaintzen eta miazkatzen ditu onddorik ez sortzeko. Beste espezie batzuk etortzea eta emeak alde egitea gerta daiteke; hori gertatuz gero, ehunzangoak bere arrautzak abandonatu edota jan ditzake.

Ehunzangoen zango pozoitsuak.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Kontuz ibili!

Ehunzango espezie batzuk ukitzea kaltegarria izan daiteke. Animalia pozoitsuak dira, haien hasierako zangoak pozoiez beteta dauzkate aurreko hankak, beste animaliengandik babesteko.

Ehunzangoak animalia harrapariak dira; beraz, hainbat ornogabeez elikatzen dira, hala nola, intsektu, zizare, araknido eta barraskiloez. Haien harrapakinak harrapatzeko, ahoan dituzten eranskin pozoitsuez baliatzen dira. Ehunzango handiagoek ornogabe handiagoak eta ornodun txikiak harrapa ditzakete: adibidez, sugandilak eta saguzarrak. Berriz, ehunzango espezie batzuk, hala nola, milazangoak, orojaleak dira eta landareak jan ditzakete.

   Ba al dakizu   

Aurkitu gabe!

Ehunzangoak pertsonengatik aurkituak direnean, eraso egitea baino nahiago izaten dute ihes egitea.


Sailkapen taxonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domeinua Eukarya
Erreinua Animalia
Azpierreinua Bilateria
Filuma Artropodoa
Azpifiluma Miriapodoa
Klasea Chilopoda

Aniztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artropodoen aniztasuna planetan nabaria dela ikusi dezakegu.

Artropodoak, oro har, morfologikoki homogeneoak diren enborrak dira. Lau kategoria handitan banatzen da: krustazeoak, kelizeratuak, miriapodoak eta hexapodoak (normalean intsektuak).

Aipatutakoa beheko taulan ikusi daiteke, sailkapen zientifikoan:

Animalia ornogabeak
Artoprodoak
Oskol gogorra
Oskol biguna
6 hanka
8 hanka
8 hankatik gora
Krustazeoak
Karramarroa.
Intsektuak
Eulia.
Araknidoak
Armiarma.
Miriapoda (ehunzangoa)
Ehunzangoa.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Kontuz ibili!

Ehunzango espezie batzuk ukitzea kaltegarria izan daiteke. Animalia pozoitsuak dira eta! haien hasierako zangoak pozoiez beteta dauzkate, beste animaliengandik babesteko.

Ehunzangoak, mundu osotik zehar aurki ditzakegu. Ehunzangoak leku ilun eta hezeetan bizi ohi dira, hala nola, harri, loreontzi, ohol edo antzeko hondakinen azpian, hezetasun handia eta argi gutxiko dagoen lekuetan. Aipatutakoa kontuan hartuta, ehunzangoak basoetan bizi ohi dira, batez ere, deskonposatzen ari den materia organikoa dagoen eremuetan. Horrekin batera, baso hezeetako zuhaitzen adarretan egon daitezke.

Izan ere, eguraldiaren baldintzak onak ez direnean, ehunzangoak gai dira lurrean zuloak egiteko eguraldi txarretik babesteko eta haien harrapakariei ihes egiteko.

Informazio gehigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehunzangoaren mugimendua

Ehunzangoak dituen zango kantitate altuengatik, oso bitxia da mugitu ahal izateko zango goztiak koorditatzeko modua, izan ere, olatu baten antzekoa da mugimendua, atzetik aurrera, bideoan ikusi daitekeen bezala:

Erreferentzia bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cupul-Magaña, F. G. (2013). CHILOPODA: La diversidad de los ciempiés (Chilopoda) de México. Dugesiana, 20(1), 1-4. http://dugesiana.cucba.udg.mx/index.php/DUG/article/view/4076/3835

Montesinos, J. (2007). La diversidad de artrópodos de España. ProQuest. (278-279).

https://ehu.idm.oclc.org/login?url=https://www.proquest.com/scholarly-journals/la-diversidad-de-artrópodos-españa/docview/2012123096/se-2