Lankide:Urtzialbizua/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarraskijale[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Putreak garrantzitsuak dira ekosistementzat sarraskijale gisa; izan ere, hildako animaliez elikatzen dira, eta, horrela, gaixotasunak gutxiago zabaltzen dira, gorpuak deskonposatzen direlako eta birusak eta bakterioak hiltzen dituztelako urdailetako azidoarekin. Horrek beste animalia batzuei gaixotasunak ez kutsatzen laguntzen du.

Sarraskijaleak deskonposizio egoeran dauden beste animali edo landareez elikatzen diren animaliak dira. Hauek ez dituzte haiek harrapatu eta hiltzen, beste animalia batzuk baizik. Sarraskijaleak talde txikietan ibiltzen dira animali hil bat aurkitzeko zain. Aurkitzean, elkar borrokatzera heldu daitezke janari gehien hartzeko asmoz. Sarraski-elikagai gutxi dauden garaian, taldeetan ehizatzen dute. Erraz egokitzen dira ingurune berrietara dieta malgutasuna dutelako, hau da; haragijaleak badira ere, batzuk orojaleak dira haragia eta materia-landare deskonposatuak jaten dituztelako.

Zeintzuk dira sarraskijale motak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudia Ezaugarriak
Lurtarrak
Hiena (Hyaenidae)
Harrapakariek uzten dituzten harrapakinen zatiak eta animali gaixo edo zaurituak jaten dituzte.
      Entzun!

Urtarrak
Karramarroa (Brachyura)
Arrain hilez edo uretan deskonposizio-egoeran dagoen organismoz elikatzen dira.
      Entzun!

Airekoak
Arranoa (Aquila Chrysaetos)
Horien hondakinez edo ur-ertzean aurkitu dezaketen animilai hilez elikatzen dira.
      Entzun!

Intsektuak
Erlea (Anthophila)
Denbora tarte labur batez hartzen dute gorpua, baina berehala kontsumitzen eta/edo lurperatzen dute gorpua.
      Entzun!

Sarraskijaleak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian sarraskijale asko ikus ditzakegu baina ez da oso komuna adibidez krokodrilorik ikustea baizik eta hegaztiak dira komunenak. Hauen artean saiak dira gehien ikus ditzakegunak. Hauek, hildako animaliak eta baita haien hondakinak jateaz arduratzen dira. Gure inguruan ohikoa den beste hegaztia erroia da, hau ikusteko errazena da hiri eta hiri-ingurunetan aurki daitezkeelako, eta giza hondakinez eta eskura dauden beste baliabide batzuez elikatzen delako. Bitxikeri moduan, erroia animalirik adimentsuenetarikoa da nahiz eta garun txikia izan. Ikus dezakegun beste animalia bat azeria da, hau basoetan eta soroetan aurkitzen da baina, aurrekoarekin konparatuz ikusteko zailagoa da.

Saia (Gyps fulvus)
Azeria (Vulpes vulpes)
Erroia (Corvus corax)


Galtzeko arriskuan al daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugatza (Gypaetus barbatus)

Zientzialarien ustez, animalia mota hauen espezie asko (sarraskijaleak) galtzeko arriskuan daude hainbat arrazoirengatik. Ohikoenen artean, deforestazioa, hau da basoen suntsiketa, dago, eta hemen putreak dira kaltetuenak (sai beltzak, sai arrea, sai zuria eta ugatza). Ondorioz, animalia hauek desagertzen badira, hilotzek denbora gehiago behar izaten dute desagertzeko, gaixotasun gehiago sortzeko aukerarekin.



Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]