Edukira joan

Lankide:Wikimaribarre/Proba orria Feliciana Echave Artola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikimaribarre/Proba orria Feliciana Echave Artola
Bizitza
Jarduerak

Feliciana Echave Artola (Zeberio, Bizkaia, 1897ko urtarrilaren 13a - Bilbo, 1938ko abuztuaren 26a) etxekoandrea zen. Espainiako 1936ko Gerra garaian, salaketa baten ondorioz atxilotu, espetxeratu eta heriotz zigorra ezarri zioten. Francisco Francok 1937ko abenduaren 4an eman zuen jakitera ezarritako heriotz zigorra, eta abenduaren 13ko goizaldean Derion fusilatu eta Bilboko udal hilerrian lurperatu zuten.

[1][2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feliciana Echave Artola 1897ko urtarrilaren 13an jaio zen Zeberion, Bizkaian. Ignacio Echave eta María Juana Artolaren alaba zen. Antolin Artiñano Garabietarekin ezkonduta zegoen eta gutxienez alaba bat zuen, Carmen Artiñano Echave. Etxekoandre lan egiten zuen, eta Bilboko Olabeaga auzoan bizi zen, zehazki, Troca kaleko 3-2. zenbakian.

Frankistek Bilbo konkistatu baino lehentxeago, Feliciana Echavek Santanderrerantz ihes egin zuen, eta hura okupatu zutenean, Gijonera abiatu zen. Asturiasko hiriburua okupatu ondoren, Valladolidera joan zen bizitzera, eta han lisatzaile lan egin zuen.

Atxiloketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valladoliden atxilotu zuten, 1937ko abenduaren amaieran, Santiago Alonso Sanchezekin batera. Abenduaren 28an Bilbon jarritako salaketa baten ondorioz atxilotu ere. Salazaileak Asaltoko Guardiaren aurrean adierazi zuenez, "1937ko ekainaren 16an miliziano-talde bat agertu zen haren etxera, Feliciana Artola eta beste emakume batekin batera. Horiek aipatutako txaleta miatzeari ekin zioten, bertatik tiro egin zutela argudiatuz. Aipatutako Felizianaren salaketaz, bertan zeuden gizon guztiak atxilotuz. Gizon horiek gela batean giltzapetu zituzten, eta haietako lau hil egin zituzten, eta bat larri zauritu ". Gainera, adierazi zuenez, "salatzaileak ikusi zuen Felicianak guardiei salaketa bat sinatzen ziela, eta haiek salaketa hori aurkeztu zuten gertakariak legeztatzeko".

Atxilotu ondoren, berehala eraman zituzten Bilboko Segurtasun eta Zaintza Kidegoaren bulegoetara.

Espetxeratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orue txaleteko emakumeen kartzela

1938ko urtarrilaren 1ean Orue Txaleteko Emakumeen kartzelan sartu zuten, Begoña auzoan.

Heriotz zigorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1938ko otsailaren 18an, fiskalak heriotza-zigorra eskatu zuen Feliciana Echaverentzat, miliziano asturiarrei Mieg jaunaren txaletetik tiro egiten ari zirela jakinarazteagatik, "txalet horretara joan zitezen eta haiek hil zitzaten bultzatzeagatik, ondoren etxea arpilatuz eta zilarraren eta arropen zati bat eramanez". Santiago Alonsorentzat eskatutako zigorra betiko giltzapetzea izan zen, "aurreko auzipetuarekin ezkonduta bizitzeagatik, esku hartzen zuen arpilatzeetara laguntzeagatik eta miliziano boluntario gisa egoteagatik".

Epaitegi militarrak 1938ko martxoaren 9an erabaki zuen Feliciana hiltzera zigortzea eta Santiago 20 urteko espetxera kondenatzea. Uztailaren 9an, estatuburuak heriotza-zigorraren berri izan zuen, eta ez zen kommutatu.

1938ko abuztuaren 26ko goizeko 06:00etan Feliciana Echabe Artola fusilatu zuten Derioko hilerrian.

Santiago Alonsok baldintzapeko askatasuna berreskuratu zuen 1941eko irailaren 18an eta Astorgako Espetxe Zentraletik irten ondoren Bilbora joan zen bizitzera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Feliciana Echave Artola» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  2. «Navío Anárquico» www.navioanarquico.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]