Lankide:Xabiergoni12/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

TXIKIPEDIA: GENISTA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ZER DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genista, 150 zuhaixka espezie biltzen dituen landare genero bat da. Genista generokoek zurtoin berdeak, hosto oso txikiak eta lore horiak dituzte. Lehorteetara egokitutako espeziea da. Udaberrian eta 25 ºC-ko tenperaturetan loratzen ikus ditzakegu.

Bere izen komuna Genista den arren, izen zientifikoa Genista Lydian du.

   Ba al dakizu   

Genista batzuk 13 urtetara hel daitezke, nahiz eta haien urteen bataz bestekoa 4-6 urtekoa den.

NON AURKITU DAITEKE?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genista eguzki argi asko eta euri gutxi dagoen zonaldeetan aurkitu daiteke, beraz, landare genero honek Europa hegoaldean dauka jatorria, mediterraneo inguruan, eta zehatzago esanda Iberiar penintsulan eta Frantzia hegoaldean.

NOLAKOA DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genista, Europan, eta konkretuki, mediterraneo aldean aurki daitekeen espezie askoren multzoa da. Genero honen 150 espezie aurki daitezke gutxi gora behera iberiar penintsulan. Zuhaixkak eta sastrakak eratzen dituzte, leunak edo pintxodunak izan daitezke.

Genistak dituen adarrak zuzenak, luzeak eta leunak dira. Hostoek, trifolio itxura sinplea dute, trebolen antzekoak hain zuzen ere. Gehienetan hostoerorkorrak dira, baina badira hostoerorkorrak ez diren espezieak, baita hostorik ez dutenak ere. Loreari dagokionez, tximeleta forma du eta bost petaloz eta hamar estaminez osatuta dagoen tubotxoa da. Genistek ere badituzte haien fruituak, lekaleak eta hazianitzak dira. Tamainari dagokionez, edozein tamainako genistak aurki ditzakegu, hiru metro izatetik zentimetro gutxi batzuk izatera heldu daitezke, esaterako, Retama monosperma, 3 metroko tamaina dutela, edo, Sanabriako genista, zentimetro batzuk izatera heltzen dena.

NOLA UGALTZEN DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ugalketa, hazi bidez egiten da, eta harizti, pagadi eta koskojareen espazio irekietan gertatzen da, 1000 eta 1500 metroko altueren artean, kareharrizko substratuen gainean.

Artifizialki egiten badugu landare hau hedatzeko modurik sinpleena eta errazena genista-hazien bidez da. Gainera ereintzak ez du inolako sekreturik eta ez du zaintza berezirik behar, udaberri hasieran egin ohi da. Bestalde ez da behar zabaltzailerik edo plastikozko poltsarik beroa eta hezetasuna areagotzeko. Hala ere, nahiago izanez gero, uda-aldaxkak landatuz ugaldu daiteke, bai zabaltzaile batean bai eta loreontzietan ere; aldaxka horiek erroak botatzen dituzte, zailtasun handirik gabe.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi aroan, bere lore hori ugariengatik bere erabilera hedatu zen eta horren ondoroz bere laborantza, tindaketan erabiltzeko. Beste alde batetik, tindaketaz gain, medikuntzan erabilia izan zen, hainbat propietate zituela uste baitzuten, hala ere gaur egun bere toxikotasuna aski ezaguna da eta ez da gomendatzen medikuntza arlorako, izan ere, propietateak kardiotonikoak, diuretikoak, basokonstrikatzaileak, purgatzaileak, arazleak eta oka eginarazten dutenak dira. Beraz, zuhurtziaz erabili behar dira.

Animalien aldetik elikadura gisa erabiltzen dute, bereziki untxiek.

EKOSISTEMA BARNEAN BESTE ESPEZIEKIN HARREMANIK BADU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareak bizi zikloan parte hartu eta animalia zein ingurunearekin harremantzen dira. Landareak elikagai gisa harremantzen dira animaliekin, eta animaliek landareen ugaltze prozesua bultzatzen dute, adibidez erleek.

   Ba al dakizu   

Indio Mexikarrek erretzeko erabiltzen zutela diote.

BITXIKERIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatu bezala, tinte gisa erabiltzen den landarea da genista. Erregai gisa ere erabili izan da labeetan beroari indarra emateko. Gaur egun gehienetan basalandarea den arren hesi bezara erabiltzen da hainbat etxeetan. Inbaditzailea da eta Australiak du genistaren plaga handiena, bertan arazo larria izanik.

GEHIAGO JAKITEKO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • https://blog.gardencenterejea.com/genista/
  • https://www.riomoros.com/2017/05/genista-genista-hispanica.html
  • http://www.cfnavarra.es/agricultura/informacion_agraria/mapacultivos/htm/sp_genista_hispanica_occidentalis.htm
  • https://www.hogarmania.com › arbustos
  • https://herbariobotanicaornamental.com/2011/11/01/genista-scorpius/
  • https://plantasyflores.pro/genista/
  • https://es.wikipedia.org/wiki/Genista
  • https://www.hogarmania.com/jardineria/fichas/arbustos/genista-4918.html