Lankide:Xikalu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Espondilosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espondilosi hitza antzinako grekotik dator σπόνδυλος spóndylos, “orno bat” esan nahi duena, eta pluralean “ornoak-bizkarrezurra”.

Espondilosia bizkarrezurraren endekapena da, kausa edozein dela eta. Zehazki, artrosi espinalari dagokio bizkarrezurraren adinak eragindako higadura, normalean hau baita espondilosiaren kausa nagusia. Endekapen prozesuak orno gorputzei, zulo neuronalak eta aurpegi artikularrei eragiten die batez ere. Larria izanez gero, orno muinean edota sustrai nerbiosoetan presioa eragin dezake, eta ondorioz, sistema sentsitibo edo motorea kaltetu, mina, parestesia, desoreka eta gorputz adarretako muskuluen ahultasuna sortuz.

Jarraian dauden bi ornoren arteko espazioa estutzean,  orno muinetik datorren sustrai nerbiosoa konprimitzen da eta horrek radikulopatia   (lehen esan bezala, nahaste sentsorial eta motoreak, besteak beste, lepo, sorbalda, beso, bizkar edo hankan mina, muskuluen ahultasunarekin batera) sor dezake.

Gutxiagotan, orno muinarekiko zuzenezko presioak, gehienetan bizkarrezurrean eraginda, mielopatia (ahultasun orokorra, orekaren galera eta gernu maskuria edota hestearen kontrol galera) sor dezake.

Pazienteak eskuetan eta hanketan talkak? eduki ditzake (parestesia), nerbio konprimitze eta odol fluxuaren gabezia dela eta.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espondilosi mota bizkarrezurraren zein mailatan ematen den arabera sailkatuko dugu:

  • Lepo mailan gertatzen bada, espondilosi zerbikala.
  • Torax mailan gertatzen bada, espondilosi dortsala. Hau ez da batere komuna.
  • Lunbar mailan gertatzen bada, ordea, espondilosi lunbarra. Hiruretatik komunena da, kirol lesioekin erlazionatuta dagoelako.  

Kausak [1][2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta zahartzeak eragina izan dezakeen gaixotasun hau pairatzeko, edozein adinekin paira daiteke hurrengo kausengatik:

  • Urte askotan zehar bizkarrak presio anormala pairatu izana.
  • Sinfisien subluxazioa.
  • Kirolak sortutako estresa (ez psikologikoa, fisikoa baino).
  • Trauma errepikatua edo akutua, hau da, kolpe oso gogorra edo errepikatu leku berdinean.
  • Postura txarra.
  • Anomalia genetikoak

Zahartzarokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diskoen deterioroa: frikzio handiagoa egongo da ornoen artean diskoek haien funtzioa galdu dutelako (almohadilla) eta ondorioz desgastatzen joango dira diskoak hernia eta ornoen kaltetzearen probabilitatea handituz.
  • Diskoaren herniak: zahartzean diskoak pixka bat apur daitezke eta honek protuberantzia (hernia diskala) bat sor dezakete presioa eraginez nerbio edo bizkarrezur-muinean.
  • Espolon oseoak: lehen esan bezala, bizkarrezurrean presio anormal bat egitean hezur zati berriak sor daitezke gorputzeko pisuaren distribuzioa ona izateko eta hezur zati honek bizakrrezur-muina edota nerbioak pintzatu ditzake.
  • Ligamentuen deterioroa: ligamentuak bi hezurrak lotzen dituen zuntzezko egiturak dira eta hauek kaltetzen badira ornoen posizioa alda daiteke (ligamentuen funtzioetako bat hauek haien lekuan mantentzea delako.

Beraz, aurreko laurak zahartzearen ondorioak dira eta espondilosia sor dezakete.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espondilosiak askotan ez ditu sintoma jakin batzuk, eta batzuetan nahiz eta sintomak eduki askotan ez dira kontuan hartzen min oso orokorrak eta ohikoak direlako. Hala ere, sintoma orokorrez aparte, espondilosi mota bakoitzari dagozkion sintomak ere badaude; gainera, afektatuko nerbio edo bizkarrezur-muinaren zonaldeak zerikusi handia izango dute ere sintometan.

Orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gogortasuna
  • Mina
  • Sentikortasuna

Espondilosi zerbikalarenak[1][3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen esan bezala, espondilosi mota honek bizkarrezurreko alde zerbikala (edo lepoko gunea) kaltetuko du. Kalte honek bizkarrezur muina edo/eta nerbioak kaltetu ditzake. Nahiz eta gehienetan espondilosi mota honek sintomarik ez sortu, sortu egin ditzakeen sintoma orokor batzuk hauek dira:

  • Min intermitentea lepo edo sorbaldetan
  • Atseden hartu ondoren mugimendu erreduzitua sorbalda eta lepoan
  • Buruaren atzeko aldeko buruko mina
  • lepotik sorbaldetara doan mina

Kasu batzuetan eduki daitezkeen sintomak bizkarrezur-muina edo/eta nerbioak konprimatuta badaude:

  • Gorputzaren balantzearen eta koordinazio galera
  • Zailtasunak irensterakoan
  • Digestio-aparatu edo/eta gernu-maskuriaren funtzionamendu txarra
  • Inurridura, ahultasuna eta hozmintzea (gorputzeko parteren bat sentitzeari ustea “lokartu” egin delako) nabaritzea esku, beso, hanka edo oinetan.

Aurreko lau sintoma hauek bat-batean badituzu mediku bat kontsultatzea komenigarria izango litzateke.

Espondilosi torazikoarenak [4][3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espondilosi honek bizkarraren goiko aldea kaltetuko du. Askotan ez daude sintomarik eta ohikoenak mugimendu murriztua eta sintomak hauek izan daitezke:

  • Atseden hartu ondoren mugikortasun falta gorputzaren atzeko aldean (bizkarrean).
  • Mina bizkarraren goiko edo/eta erdialdean.
  • Mina hanketan nerbiorenbat kaltetuta badago.

Hauetaz gain, batzuetan bizkarreko mina eduki dezakezu mugimendu jakin batzuk egitean (adibidez: lurretik zerbait hartzean, alde baterantz tolestean,…). Gainera, kirolaren ondoren min handiagoa eduki dezakezu, baina atsedenarekin hobetu daiteke.

Espondilosi lunbarrarenak[2][3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

hauek bizkarreko beheko aldean egongo dira batik bat eta sintoma nagusia mina da. Hauek dira beste batzuk:

  • Atseden hartu ondoren mugimendu erreduzitua zonalde horretan (bizkarreko beheko aldean).
  • Lunbarretako mina atsedenarekin joaten dena.
  • Kirolaren ondoren mina handitzea lunbareetan.
  • Normal ibiltzeko ezgaitasuna bizkarrezurrak aldaketa handiak pairatu dituelako.
  • Mina lunbarretan.
  • Mina hanka edo oinetan, baina lunbarretatik datorrena (nerbio ziatikoa kaltetuta edo presiopean dagoelako).

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BIZKARREZURRAREN RX-A: Alterazio desberdinak antzeman daitezke:

  • Endekapen zeinuak orno gorputzetan, deformazio eta osteofitoak agertuz.
  • Ornoen arteko espazioa eta aurreko-atzeko diametroaren txikitzea.
  • Lordosi zerbikala errektifikatu edo inbertitzea.
  • Orno gorpiutzen morfologiaren aldaketak eta alineazioaren alterazioak.
  • Artikulazio interapofisiarioen alterazioak.
  • Gaixoari proiekzio lateralak egiten zaizkio flexio eta estensio zerbikaletan. Horrela, orno unitate funtzionaletan mugikortasun falta ikusi daiteke, edota ezegonkortasuna.

RM: Elementu desberdinak antzeman ditzakegu proba honen bidez:

  • Hernia diskalak eta hauek orno muinarekin duten erlazioa.
  • Osteofitoak eta hauek orno muinarekin duten erlazioa.
  • Mielopatia kasuetan, orno muinaren kaltea adierazten duten zeinuak.
  • Angio-RM-ak bizkarrezurretik pasatzen diren arteriei buruzko informazioa ematen digute.

TAC: Nahiz eta ez den hain erabilgarria, hernia diskalaren eta osteofitoen artean desberdintzen laguntzen du.

EMG: Baliagarria izan daiteke orno bat baino gehiago kaltetua dagoenean, horrela, orno kaltetuena edo jatorria aurkitu daiteke.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamentu erabilienak ondokoak dira: gaixoaren bizi-ohiturak aldatzea, esteroiderik gabeko anti inflamatorioak (NSAID), jarduera fisikoa eta osasun osteopatikoarekiko ardura. Badira beste batzuk ere erabil daitezke, masajeak, yoga eta akupuntura, hala nola. Kasu batzuetan kirurgia ere erabil daiteke. Azken hau bakarrik radikulopatia zerbikala eta min trataezina eta sintoma progresiboak dituzten gaixoetan soilik gomendatzen da, non aurretik aipatutako terapia edo tratamenduek ez duten funtzionatzen.

Mielopatia kasuetan ere, eztabaida dago, kirurgia erabiltzeari dagokionez. Hala ere, Baron M. E.-ren arabera, “mediku gehienek kirurgia gomendatzen dute terapia kontsebadoreen ordez, moderatu-larri diren mielopatietan”.

Jarduera fisikoak mesede egin diezaioke malgutasun eta enborraren indarrari. Terapia deskonprentsiboek ere mina ahultzen laguntzen dute. Hala ere, aurretik aipatutako neurriak ezin dute endekapena ‘sendatu’ eta askotan jarreraren aldakuntza handi bat beharrezkoa izaten da, terapia deskonprentsibo, malgutasun ariketa eta enborraren indartze horietatik ahalik eta onura gehien atera ahal izateko.

TRATAMENTU MEDIKOAK

  1. Bizkarrezurraren atsedena, lepoko zerbikala erabiliz beharrez gero.0
  2. Burkoak erabiltzea lo egiteko. Horrela, bizkarrezurraren zati zerbikala gainerako bizkarrezurrarekin alineatua egotea lortuz.
  3. Antiinflamatorioak.
  4. Analgesikoak.
  5. Mioerlaxatzaileak.
  6. Errehabilitazioa.

KIRURGIA

Bi eratakoa izan daiteke:

1-DESKONPRESIO KIRURGIA: Bizkarrezurra aurreko edo atzeko abordatze baten bitartez operatu daiteke. Hau, konpresioaren jatorriaren araberakoa izaten da. Gainera, normalean osteofitoak eta orno arteko diskoak kentzen dira. Gero, teknika desberdinak erabilita bi ornoak soldatuak gelditzen dira, euren artean bilogikoki dagokien tartea utziz.


2-FUSIO KIRURGIA: Bizkarrezurraren ezegonkortasuna edo gaizki alineatua dagoenean erabiltzen da teknika hau. Erabilitako tresnak minaren jatorria eta kokapenaren arabera aldatzen dira.

  1. a b «Espondilosis cervical - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Espondilosis lumbar: qué es, síntomas, causas y tratamiento» www.fisioterapia-online.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  3. a b c (Ingelesez) «What Is Spondylosis? - Spondylosis Treatments, Causes & Symptoms» North American Spine (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  4. (Ingelesez) «Thoracic Spondylosis: Exercises, Symptoms, Causes, Treatment» Healthline 2018-07-13 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).