Lankide:Zalolo96/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Emakume Zapatistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapatismoaren aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapatismoa Emilio Zapataren ideiak segitzen dituen Mexikoko gizarte mugimendua da . Gai hau ondo ulertzeko, Mexikoko Iraultza aipatzea ezinbestekoa da. Gertakizun hau Mexikon eman zen 1910. urteko azaroaren 20ean. Historikoki XX. mendeko gertakizun garrantzitsuenetarikotzat dute herrialde honetan.

Aurrekariei erreparatzen badiegu, Porfirio Diaz-ek 1876. urtean Mexikon inposatu zuen diktadurari erreferentzia egin behar zaio. Egoera honek 34 urte iraun zituen, urte guzti hauetan Mexikok hazkunde ekonomiko nabaria izan zuen eta egoera politiko egonkorra. Urte batzuk beranduago, honek bere burua berriz ere agintean jarriko zuela ziurtatu zuen. Hau jakinaraztean Francisco I. ak Madero oposizioan mantenduz, partidu politiko bat eratuko zuela esan zuen. Honenbestez, Madero atxilotu zuten eta kartzelan zegoen bitartean Diazek bere “hauteskundeak” aurrera eraman zituen.

Emiliano Zapata jenerala, 1914.

Maderok kartzelatik ihes egitea lortu zuenean gobernuaren aurkako altxamendu armatu bat proposatu zuen 1910eko Azaroaren 20an San Luiseko Planean. Altxamendu armatu honen aurrean Profirio Diaz  Frantziara joan zen exiliatuta.

1911an berriz ere hauteskundeak eman ziren eta Maderok irabazi zituen, honek beste hainbat politikoekin desberdintasun ideologikoak izan zituen, hauen artean zegoen  Emilio Zapata, Maderoren gobernuaren kontra altxatu bait zen Pascual Orozcorekin batera. Maderoren ustez Mexikok jada bazituen instituzio demokratikoak, nekazarien interesak asetzen zituztenak. Zapataren ustez berriz, ezinezkoa zen nekazarien laborantza berritze bat ematea armen erabilpenik gabe.

1913ko Otsailaren 9an Maderoren gobernuaren kontra altxatu ziren Bernardo Reyes eta Felix Diaz. Altxamendu honek emaitza onak izan zituelarik, beranduago Madero atxilotua izan zen eta ondoren hil egin zuten. Hala eta guztiz ere, askok ez zuten gobernu berri hau ulertuko ezta onartuko. Gobernu honen eraketarako, Felix Diaz generala, Victoriano Huertarekin akordio batera iritsi zen. Buruan Huerta jarri zen eta Felix Diazengandik desegin egin zen.  Baina, esan bezala, askok ez dute gobernu hau onartuko eta Huertaren aurka altxamendu bat antolatuko dute, barnean Zapata ere egongo delarik. Altxamendu honek, Victoriano Huerta postutik joatea eragingo du.

Carranzak Victoriano Huertaren postua hartuko du eta postuan dagoenean, Zapataren eta Pancho Villaren ahurka azalduko da. Carranzak orduan bere talde militar konstituzionalista berrantolatuko duelarik, eta Zapataren eta Villaren talde militarran suntsituko ditu. Azkenik bi hauek hil egingo dituztelarik.

Zapatismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik azaldutako Emilio Zapataren ideietan oinarriturik, 1994ko urtarrilaren 1ean armatutako indigena talde batek San Kristobal de las Casas-eko, Chiapas, udal jauregia hartzen du, eta gerra deklaratzen dio mexikoko ejertzitoari. Indigena talde hori EZLNko partaideak dira. “Ejercito Zapatista de Liberación Nacional” (Askapen Nazionalerako Ejertzito Zapatista).

Momentuan Mexikon dagoen gobernuak dimititzea eskatzen dute, hauteskunde orokor batzuk deitzeko. Hau horrela da, alde batetik, hauteskunde orokorretarako urtea zelako, este bestetik, Merkatu Libreen aldeko (Tratado de Libre Comercio) akordio bat sinatu zutelako Estatu Batuekin.

Chiapaseko bost hiri garrantzitsuenak hartu zituzten Zapatistek: Ocosingo, San Kristobal, Chanal, Altamirano eta Las Margaritas. San Kristobalen EZLNk lehenengo deklarazioa egin zuen, iraultza bat egiteko asmoa erakutsiz. Iraultza horretan osasunaren, hezkuntzaren, euren lurraldearen, independentziaren, aberriaren eta demokraziaren alde borrokatuko zutela adierazi zuten.

Hurrengo egunean, urtarrilaren 2an EZLNk San Kristobal hiria utzi zuen, eta Zapatistak kilometro gutxira zegoen kuartel militarrari erasotzera joan ziren. Euren borroka beste 14 herriatra zabaltzea lortu zuten oso denbora gutxian, eta 200 preso inguru askatu zituzten.

EZLN

Indigenek eurekiko errepresioaren sinbolotzat zuten Absalón Castellanos Dominguez gobernadore ohia preso hartu zuten Las Margaritaseko Rancho Nuevo etxean zegoela. Horrela, ejertzitoaren eta EZLNren arteko gerra hasi zen. Bitartean, San Kristobal de las Casasen ejertzito mexikarra egun bat lehenago indigena armatuek okupatutako udal jauregian sartu zen. Honen aurrean, errebeldeak, indigenak, bertara sartu ziren ejertzitoarekin liskar handirik sortu gabe.

Ejertzito eta EZLNren arteko enfrentamendu odoltsuenak Ocosingon eman ziren urtarrilaren 3an. Udal merkatuan, bai zapatista eta baita zibil asko ere, erailak izan ziren ejertzitoaren eskuetan. Handik hiru egunera, Mexikoko gobernuak emandako prentsaurreko batean altsamendua atzerriko jendearengandik gerra entrenamendua jasotako 200 indigena ingurukoa zela adierazi zuen. Eta errebelde kopuru honek ezin izango ziola Mexikoko ejertzito federalari aurre egin ziurtatu zuen.

Hamar egunean zehar emandako enfrentamenduen ondoren, ejertzitoak 17.000 soldadu mobilizatu zituen, eta kargu altuko militarren egoera hori konpontzeko 6 hilabete inguruko epea aurreikusi zuten.

Nazioarteko Eskubide Zibilen erakunde askok desagertutako jende mordoa egon zela salatu zuten, baita Gurutze Gorriko boluntario batzuen eta kazetari askoren hilketa ere.

Altxamendu indigenak Mexikon erdi baztertuta zegoen estatu bat jarri zen denen aurrean ikusgai: Chiapas. Herrialdeko estatu aberetsenetariko bat zen arren, Chiapaseko biztanleriaren erdiak ez zuen ur edangarria edateko aukerarik. Hori gutxi balitz, landa eremuan bizi zirenen %90ak oso diru sarrera urriak edo nuloak zituen. Hezkuntza herrialde osoko okerrena zen, eta ehundaka ume sendatu zitezkeen gaixotasunek eraginda hiltzen ari ziren. Altxamendu zapatistak indigenen egoera lehenengo planoan jarri zuen. Urtarrilaren 12an manifestazio erraldoi bat egon zen su etena exijitzeko.Momentu hartan presidente zen Carlos Salinas de Gortarik urtarrilaren 1etik 16ra bitartean emandako altxamendu biolento ezberdinetan atxilotutakoentzat aministia egoera emango zuen lege bat proposatuko zuela esan zuen.

Zapatistek San Kristobal de las Casaseko artzapezpikua, Samuel Ruiz, bitartekari bezala izendatu zuten. Aldi berean, Manuel Camacho bakerako eta errekonziliaziorako pertsona izan zen. Absalón Castellanos, gobernadore ohia, bere gatibutasunetik mintzatu zen bere egoeraren inguruan. Urtarrilaren 12an bere “ratxoan” lanean zebilela preso hartu zutela, eta uneoro ondo tratatua izan zela adierazi zuen. EZLNk, bere borondate ona erakusteko, Castellanos publikoki kondenatu ondoren, askatzea erabaki zuen. Hau izan zen jendaurrean egindako salaketa: “Durante su gobierno, Absalón Castellanos Dominguez se supo que se robó todo el dinero del magisterio y se fué a Brasil. Además asesinó al licenciado Andulio Gálvez Velázquez en las oficinas de Juncapaesaen Comitán, Chiapas y al señor Gregorio López Aguilar asesinado en Las Margaritas, Chiapas herido de bala...” Gertakari honetan paper garrantzitsu bat bete zuena Samuel Ruiz artzapezpikua izan zen.

Otsailaren 20an San Kristobaleko katedralean EZLN eta gobernu mexikarraren arteko elkarrizketak hasi ziren. Eta hona hemen zapatisten ordezkarietako batek bota zituen hitzak. “Ustedes nos han dicho que le demos una oportunidad a la paz, y nosotros hemos recibido su mensaje y hemos venido aquí con ánimo verdadero y honesto. Si hay otro camino al mismo sitio, al lugar donde estab bandera ondee con democracia, libertad y justicia muéstrenlo. Si es posible que ya no sean necesarias las guerras, ni los ejércitos..., pero y si no?¿Si se nos vuelven a cerrar otra vez todas las puertas? ¿Y si las palabras no logran superar los muros de la soberbia y la incomprensión?...¿Quién? Preguntamos ¿Quién nos negará el sagrado derecho de vivir y morir como hombres y mujeres dignos y verdaderos?”

Mexiko, Chiapas

Esplotazio eta injustizia asko zela eta, lurrak lantzen zituztenentzat zirelako, urtarrilaren 1ean armak hartzea beste erremediorik ez zuten ikusi indigenek. Euren altxamendua Chiapasekoentzat gainera, Mexikon euren egoera berdinean daudenak esklabutza egoera horretatik ateratzeko egin zuten, indigenei ez zietelako entzuten ez kasurik egiten. Merkataritza Librearen Ituna errebisatzea ezinbestekotzat jotzen zuten.

Urte bereko martxoan, indigenak euren lurretara itzuli ziren San Kristobaleko katedralean hitz egindakoaren inguruan eztabaidatzera. Baina bake iraunkor horren egoera hori apurtuz, martxoaren 23an gertaera bat eman zen: Luis Donaldo Colosio PRI (Partido Revolucionario Institucional) alderdiko presidentegai zena hil zuten tiro batez, eta Ernesto Cedillok ordezkatu zuen. Colosioren heriotzaren ondoren, ejertzito zapatistak alerta egoera aldarrikatu zuen kontsulta egoera baztertuz. Horrela, EZLNk gobernuarekin eraikitako bakerako egoera horrekin apurtu zuen.

Abuztuaren 8an “Convención Nacional Democrática” delakoa deitu zuten zapatistek. Bertan, EZLNaren oinarriak zeintzuk ziren erakusteaz gainera, euren fusilen muturretan jarritako zinta zuriek sinbolizatzen zuen paradojaren inguruko azalpena eman zen, oso bitxia dena: inutilak izatera iritsi nahi zuten armak.

1994ko abenduaren 1ean Ernesto Zedillok boterea lortu zuen, eta Chiapaseko gatazkari irtenbide baketsu bat eskaintzeko asmoa erakutsi zuen, gobernuaren aldetik biolentzia eza ziurtatuz. Honen aurrean, abenduaren 3an Chiapasen EZLN bildu egin zen Guadalupe Tepeyac izeneko herrian eta prentsaurreko bat egin zuen presidente berriak egindako bakerako eskaerari erantzuteko. Hau da, bere hitzen sinesgarritasuna zalantzan jarri zuten, ordura arte postu horretan egondako presidenteek traizioa eta gezurra bakarrik ordezkatu baitute.

Ejertzito zapatistak abenduaren 19an bake egoerarekin apurtu zuen eta ejertzito federalak indigenei ezarritako muga territoriala gainditzeari ekin zioten, estatuko zenbait herri okupatuz. Bat-batean, 1995eko otsailaren 9an, Ernesto Zedillo presidenteak diskurtso aldaketa drastiko bat egin zuen: zapatistak terrorista moduan izendatu eta ofentsiba militar bat jarri zuen martxan.

Mexikoko gobernuak Marcos komandante ordearen identitatearen berri jakiten duenean, agerian uzten ditu bere nahia zein den. Indar armatuek zapatisten lurretan barrena egin zuten aurrera eta komunitateak isolatzen hasi ziren, eta honekin batera zapatistentzat sinbolo moduko bat zen “Convencion Nacional Democrática” egin zen eraikinaren suntsiketa eman zen.

Armada federalak aurrera egiten zuen bitartean, zailtasun ugari aurkitu zituen, hala nola, errepiden gainean eroritako zuhaitzak. Aurkitzen zuten edozein komunitateetan, Marcos komandante ordea bilatzen zuten, hau izan baitzen EZLNren ideologo nagusi, ordezkari eta talde armatuko lideretako bat. Ejertzitoaren ofentsiba honen aurrean, indigena gehienek euren etxebizitzak suntsituta ikusita, herriak utzi eta mendietara babes bila joan ziren.

Komandatzia zapatistak ejertzito federalaren erasotik ihes egitea lortu zuen, eta oihanetik EZLNk biztanleriari mezu bat bidali zioten Ramona komandantearen bitartez. Mezu horrek erantzun sozial nabarmena izan zuen, eta manifestazio masibo bat egin zen “Todos somos Marcos” lelopean. Hala, gobernua atzera egitera behartua sentitu zen.

1995eko martxoaren 11n “Ley Concordia y Participación” legea onartu zen Mexikoko parlamentuan. Egoera gatazkatsua konpontzea izan zuen helburu. Distentsioa emaitza positiboa izaten hasi zen, bilera informal ugari egin baitziren zapatisten eta gobernu mexikarreko ordezkarien artean. Baina bertaratu ziren ministro eta senadore guztiek ez zuten interes berdina agertu arazoa konpontzeko.

Handik egun batzuetara San Andresen bilera formal bat egin zen, baina Marcos komandante ordea ez zen bertan egon. Bertan, COCOPA (botere legegilearen ikurra zirenak), CONAI (Comisión Nacional de la Intervención) eta EZLNren arteko elkarrizketak mantendu ziren. Momentu honetatik aurrera, desmilitarizazioaren inguruko neurriak hartzeko sei bilera gehiago egin ziren. Akordio hauek Agenda Nazionaleko lehenengo postua hartu zuten, indigenak erdigunean jarriz.

Baina bakezkoa zirudien egoera berri horren aurrean, ejertzito federalak intentsitate baxuko gerra estrategia bat garatu zuen. Honek gatazka guneetan presentzia militarra areagotzea zekarren. Komunitate indigenen egunerokotasuna zeharo aldatu zen eta euren komunitateetatik kanporatu zituzten. Ejertzito federalak aurrera egiten jarraitu zuen eta zerrenda beltzak sortzen hasi zen. Guzti honen atzean CONAI eta Samuel Ruiz artzapezpikua zeuden, eta herritarrek horren berri izan zutenean, mobilizatzen hasi ziren. Berriro ere ejertzito mexikarra lur zapatistetan sartu zen, eta horrek haserrea zabaldu zuen indigenen artean.

Lau hilabeteko egoera tentsoaren ondoren, San Andreseko akordioak sinatu ziren. Adostutako puntuek ez zituzten ehuneko ehunean betetzen indigenen eskaerak, baina aipagarrienak konpontzera zuzentzen ziren.

1996ko otsailerako San Andreseko itunen bitartez Chiapasen emandako gatazken kapitulu bat itxi zela esan daiteke. Baina, gobernuak bakearen inguruan hitz egiten zuen bitartean, ejertzito mexikarra gerrarako prestatzen hasi zen eta euren prestaketa horren berri izateko irakarki bidio asko filmatu zituzten oihanean. Horietan indigenen aurkako esaldiak oihukatzen zituzten. Hauek dira batzuk: “Ha muerto el enemigo, sus hojos se comieron. Se criaron en la selva bajo la tempestad, para que resistieran fatiga sin cesar.

1996ko irailaren 1ean Ernesto Zedillo presidenteak emandako hitzaldi batean San Andreseko akordioen inguruko aipamenik ez egitean, bakerako prozesu hori bertan behera geratu zen. Hau horrela, EZLNkoak engainatuak sentitu ziren, eta negoziaziorako zuten borondatea baztertu zuten. Chiapasen tentsioa areagotuz joan zen, ejertzito federalak komunitate zapatistak inguratzen joan zen heinean. Chiapas ejertzitoak okupatutako estatu bilakatu zen.

Gatazkaren hasieratik, ejertzitoko nagusiak Javier Lopez, Roberto Robledo eta Julio Cesar Ruiz Ferro izan zirenek boterea komandante militar Mario Renan Castillo Fernandezekin partekatu zuten. Azkeneko honek 1995 eta 1997 bitartean Chiapaseko zazpigarren eremu militarra izan zuen bere kontrolpean. Psikologia militarrean aditua zen, eta egoera honetan nagusi moduan izateko hautagai egokia izan zen zapatisten aurka egiteko. Aipatutako 7.esparru hori bere kontrolpean egon zen denbora tartean, talde paramilitarren sorreraren berri izan zen. Horien artean daude: Máscara Roja, MIRA (Movimiento Indígena Revolucionario Antizapatista ), Alianza San Bartolome de los Llanos, Paz y Justicia eta Chinculines. Jasota dauden testigantza batzuen arabera, talde paramilitar horien atzean ejertzito mexikarraz gain, gobernua bera ere bazegoen.

1997an Akteal herrixkan jazotako gertakaria azpimagarria da, goizean, herritarrak elizan zeuden bitartean, talde paramilitarrek, hau inguratu zuten, ihes egiten utzi gabe. Talde paramilitarrek, egundoko hilketa egin zuten, hauetatik gehienak, umeak eta emakumeak zirelarik.  Herrixkako bizilagun batzuk bizirik atera baziren ere, euren familiako kide ugari hil zituzten. Amorrua nagusitu zen komunitate honetan, gainera, hau gertatzen zen bitartean, polizia eta militarrak soilik 300metrotara zeuden ezer ez egin gabe.

Honen harira, Ciudad de Mexikon egundoko mobilizazioa egiten dute hilketa hauek salatzeko helburuarekin eta bitartean, 5000 militar Chiapasera mugitzen dira. Ekintza militar gehienak, zapatistek eragin handia zuten herrixketan egiten zituzten eta talde paramilitarrak ez ziren ikertuak izan.

1997ko bukaeran, beren herrixketatik ihes egin zuten biztanleen kopurua oso handia izan zen. Batez ere, jasaten ari ziren indarkeria eta talde paramilitarren egindako mehatxuek eragin zuten hau. 11.000 indigena baino gehiago kanpamendu errefuxiatuetan, bizi baldintza kaxkarretan bizi ziren.

Honen ondoren, 1998an, emakume eta umeak ez dituzte inondik inola ere armarik ikusi nahi, ikusi dutelako paramilitarrak, militarren lagunak direla.Emilio Chuaifet, Chiapaseko gobernuaren estrategiaren burua zena, ordeztu  eta Francisco La Bastida jarri zuten. Honen ondorioz, taktikaz aldatzen dute. Roberto Albores Guillen Chiapaseko gobernadore berria izan zen eta errefuxiatuen kanpamendu batera egindako bisitaren ondoren, hauen ukapena jaso zuen.

1998tik aurrera, beste etapa bat hasten da mugimendu honetan. Armadak, kanpamenduak jarri zituen eremu zapatistetan eta martxan jartzen ditu eraso polizial eta militarrak komunitatearen kontran, kartzelaratze eta mehatxuez baliatuz.

2000ko uztailaren 2an, oposizioaren alderdi batek lehenengo aldiz irabazten ditu hauteskundeak. Vicente Fox presidente eta Pablo Salazar Mendigutxia gobernadore izanik.

Vicente Foxek indigenei dei egiten die: “Nunca más un Méjico sin ustedes, en Méjico y en Chiapas, habrá un nuevo amanecer. En Chiapas serán las acciones, no las palabras huecas, el eje vertebral que conduzca a la paz.”

Diskurtso honen ondoren, EZLNk Mexiko hirira mobilizatuko zirela esan zuten, baina hitzarmenak hasteko, hiru baldintza ezartzen ditu:

a)   “Cumplimiento de los acuerdos de San Andres, en concreto, la transformación en ley de la iniciativa elaborada por la comisión de concordia y participación.

b)   La liberación de todos los zapatistas presos en cárceles de Chiapas y en otros estados.

c)    Desmilitarizacion.”

Gobernuak, proposamen hauek betetzea onartzen du, baina ejerzitoa, distantzia gutxira mantentzen da. Base militarrak kentzea eskatzen dute herritarrek eta kexa hauen lehengo lerrotan dagoen emakumeen presentzia aipagarria da. Ondoren, armada erretiratu egiten da eta zapatistak, Mexikoko hirira mobilizatzen hasten dira. Hauek dei egiten diete erritarrei, euren karabanara gehitzeko eta herritarren izugarrizko babesa jasotzen dute. Argi da zapatistek duten eragina Mexikoko biztanleengan.

Zapatistek, kongresuaren ateak jotzen ditu baina alderdi batzuek ez dute hauen presentzia onartzen. Honen adibide dugu Felipe Kalderon (PAN)-eko kidea, hau argudiatu zuelarik:

“No hay estado democrático sin congreso y no hay congreso que no sea protegido de cualquier elemento de fuerza externa que legitimo o no, pretenda imponer sobre su autonomía de liberación sus decisiones. Este recinto, el recinto parlamentario, es el recinto de la democracia, es el estado, es el espacio de los ciudadanos que no puede avasallarse, que no puede ser sometido, que no puede ser forzado ni humillado.”

Debate baten ondoren, zapatistek, emakume bat buru zutelarik, kongresuan sartzen dira, hauek direlarik bere hitzak:

“Nadie tendrá que sentirse agredido, ni humillado o rebajado, porque yo, hoy, ocupe este puesto en la tribuna y hable. Quienes no están ahora y saben que se negaron a escuchar a una mujer indígena, venía a decirles y se negaron a hablar para que y oles escuchara. Es ese el país que queremos los zapatistas, un país donde se reconozca la diferencia y se respete, donde ser y pensar diferente, no sea motivo para ir a la cárcel, para ser perseguido o para morir.”

Agerraldi honen ondoren, zapatistak, Chiapasera bueltatzen direnean, gobernuak bere esanak bete ez dutenarekin topatzen dira. Gune zapatistan 7 kanpamendu militar kendu ziren arren, ez dago desmilitarizazioaren arrastorik. Beste behin ere, EZLN isiltasunean mantentzen da, gobernuak esandakoak beteko dituela itxaroten.

2001ean Senatuen kamaran, “Ley Indigena” bozkatu eta onartu egiten dute. Honen emaitza, konstituzioan erreforma bat da non ez dira onartuko indigenen antolatzeko moduak eta erabakitzeko eskubidea euren komunitateetako baliabideen gain.

Honen ondorioz, San Andreseko akordioak, letra hil bilakatzen dira Vicente Vox traidoretzat hartzen dute, honen aurrean, hau da zapatisten erantzuna, Tacho Comandantearen eskutik:

“Los tres principales partidos políticos de Méjico que son el PAN el PRI y el PRD, se burlaron de todos los pueblos indios de Méjico, de todo el pueblo que apoyo el reconocimiento de nuestros derechos y de la gente de todo el mundo que también nos apoyo”


Honen aurrean, gobernuaren indarkeriak gora egingo du, honekin herri indioen autonomia gelditzea bilatuko du. Talde paramilitarrak berriro agertuko dira, zeintzuk EZLNko komandantziaren ekintza bilatzen dute, euren laguntza baseei erasotuz.

2003an EZLNko komandantzia isiltasunetik atera zen eta zapatistek biztanleria zibila batzen zen puntuak desagertarazten ditu. Alderdien sistema krisiaren aurrean eta Vicente Foxen ahultasunaren aurrean, ekimen politiko berri bat hasteari ekiten diote.

Autogobernu indigenarako “barraskiloak” sortzen dituzte. Zapatistek, 5 “barraskilo” sortzen dituzte 30 udalerri biltzen dituztelarik. Autonomiak sortzen dituzte eta justiziaz jarduten dute euren barne arazoak konpontzeko. “A partir de hoy, se levantan todos los retenes zapatistas instalados en caminos y puentes federales, estatales y locales. Y se eliminan todos los cobros a particulares en caminos y carreteras, dentro de los territorios rebeldes.”

Ekimen hauek egin ondoren, Marcos komandanteak komunikatu oso garrantzitsu bat bidaltzen du:

“creemos que ya hemos cumplido la parte que nos tocaba en estos cambios, hemos levantado los caracoles, hemos construido las casas de las juntas de buen gobierno y hemos tratado de explicar un poco los cambios, asique ahora les devuelvo el oído, la voz y la mirada. A partir de ahora todos los referentes de los municipios autónomos rebeldes zapatistas, se hablaran por sus autoridades y por las juntas del Buen Gobierno, con ellos habrá que tratar también los asuntos de los municipios autónomos tales como proyectan proyectos, visitas, cooperativas, conflictos etc. Sí sigue siendo nuestro trabajo y nuestro deber proteger a las comunidades de los agresores del mal gobierno de los paramilitares y de todos aquellos que quieran hacer mal. Para eso nacimos, para eso vivimos y por eso estamos dispuestos a morir.”

Ondoren, komunitatearen bizikidetzarako autogobernuak sortzen dituzte nahiz eta zailtasunak izan hezkuntza eta beren kultura sustatzeko. 2005an, presidentziarako kanpaina hasten da, beldurra eta mehatxuak nagusi direlarik. Horregatik, EZLNk beste hauteskunde kanpaina alternatibo bat sortzen du herri ezberdinetara bisita egitea delarik. Beste kanpaina honek, errepresio eta eraso ugari jasotzen ditu polizia federalaren eskutik, mugimendu sozial hauek, bortizki zapalduz 2006an ere.

Hauteskundeetan, eskuin muturreko “Accion Nacional” alderdiaren kide zen Felipe Kalderon izango da garaile. Jendeak hauteskundeak moldatuak izan zirela uste zuek eta Mexikon, izugarrizko gizarte bereizketa sortu zen.

Honen harira, krisi politiko bat sortzen da eta Kalderon eta Fox-en benetako aurpegia azalarazten da. Mugimendu sozialaren kontrako errepresioa izugarrizkoa da, Mexiko militarizatuz eta eskuin muturra indartuz.

Emakumeen papera zapatismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasteko EZLN zapatisten nazio askapenerako ejerzitoa nola antolatzen den azaldu dugu eta orain emakumeen parte hartzea eta rolak nolakoak diren ere aztertuko dugu ikuspegi feminista batetik ,izandako garrantzia aditzera emanez.

Comandanta Ramona Mexikoko emakume iraultzaile zapatista.

Orokorrean aintzin-aintzinetik kultura ezberdinetako sinismenek emakumearen tokia gizonezkoen menpe jarri izan dute jainkoek hala nahi izango balute bezala, gauza naturala eta araua bihurtuz: tratu txar onartuak, ezkontza behartuak, senarraren baimena eduki behar gauza asko egiteko, bere posesioa izatea… Zibilizazio guztietan historian zehar emakumeak ahaztuak izan dira, zientzia eta kulturatik baztertuak. Alde batetik haien gaitasunak eta interesak aurrera eramateko oztopo itzelak izan dituztelako. Amerikan konkretuki, emakumea familiako ardatza eta zutabe nagusia izan da. Hala eta guztiz ere, milaka emakumek bortizkeria mota asko jasotzen dituzte, eta eskubideak lortu badira ere, bazterkeria handia dago. Hego Amerikako emakumea borrokalari handia izan da eta bere eskubide eta gizartearen eskubideen alde lan handia egin du.

Historian begirada jarrita, EZLNen altxamenduaren garaian emakumeek bete zuten papera azaldu baino lehen ,aipatu beharra dago mugimendu hau aitzindaria izan zela emakumeen eskubideak exijitzerako orduan , lehenengo aldia izan zen mugimendu sozial iraultzaile edo gerrilla batean .

EZLNk bere jarduera publiko egin baino hilabete batzuk lehenago ,"Emakume Lege Iraultzailea" bozkatua izan zen. Susana eta Ramona komandantea (María Díaz da bere jatorrizko izena), 1959an San Andres komunitatean jaioa, Tzotzil indigena, EZLNko ordezkari eta gidari garrantzitsua izan zen urte luzez. Batez ere mugimenduak bizitza publikoari ekin zionean izan ziren ugariak haren agerpenak. Armada Zapatistaren fundatzaileetako bat izaki, gerora ere mugimenduaren garapenean giltzarri izan diren hainbat eta hainbat unetan tartean izan da Ramona. Hala ere, azken urteetan, giltzurruneko minbiziak baldintzatu eta mugatu zuen bere jarduna. “ komandanteek lau hilabete pasatu zituzten komunitate zapatistetan zehar ,asanbladetan eztabaidatzen,komunitate bakoitzean onartua izan arte legea. Emakumeek jarri zuten erresistentzian lehen pausoa eta gaur egunera arte erresistentziaren ibilbidean ezinbestekoak izan dira emakume zapatistak. Ordutik, emakume zapatistak borroka bikoitza izan dute bere eskubideen aldarrikapena Mexikoko gobernu federalari eta Zapatistari exijituz.

Borroka zapatistaren barruan, emakumen lorpenak hainbat izan dira eta aurrerapauso horiei esker beraien egoera hobetzea lortu dute. Aurretik aipatu dugun bezala ,1993an "Emakumeen Lege Iraultzailea" sortu zuten eta bertan hamar lege edo eskubide ageri dira.Hasiera-hasieratik emakumeen eskubideak hartu zituen Ramonak banderatzat. 1994ko altxamendua baino lehen, Chiapaseko indigenak esklabotza egoeran bizi ziren lur-jabeen eskuetan. Umiliatuak eta zanpatuak, animalien gisara bizirautea besterik ez zuten.

Hala diote zapatistek jasotako hamaika testigantzek. Ez zuten inolako heziketarik jasotzeko eskubiderik, zama garraiatzeko erabiltzen zituzten eta, ugazabei aurre eginez gero, izugarrizko jipoiak jasotzen zituzten. Emakumeena are egoera gogorragoa zen jauntxoek behin eta berriz bortxatzen zituztelako zigorgabetasun osoz.

Baina, andrazkoentzat, arrotzak ez ziren mehatxu bakarra, kasu askotan etxe barruan ere izaten zutelako sufrimendua. Ezkontza eta haurdunaldi behartuak, hezkuntzarako debekua, etxetik irteteko baimenik eza… oso maiz neskatilen aitak edota nebak izaten ziren etsairik maltzurrenak. 1994ko altxamendu armatuarekin lur-jabeak botatzea lortu zuten eta, haiekin, urtetako oinazea.

Baina beste arazoa, La Realidad komunitateko emakume zapatistak Mugimendu zapatista , 1993an Ramona eta Ana Maria komandanteek hainbat komunitatetan jasotako testigantza, behar eta aldarrikapenetan oinarrituta, Emakumeen Lege Iraultzailea (Ley Revolucionaria de Mujeres) idatzi zuten 1994an eta urte bereko martxoan onartu zuten zapatistek.

Lege honetan EZLNk emakumeak borroka iraultzailera batzeko beharra adierazten du, edozein delarik haien arraza, sinesmena, kolorea edota ideologia politikoa. Herri zanpatuaren aldarrikapenak bere egitea da baldintza bakarra, eta iraultzaren lege nahiz arauak betetzeko eta betearazteko konpromisoa hartzea. Hortaz, hasiera-hasieratik, emakumeen eskubideen defentsa oinarri eta printzipiotzat izan du mugimendu zapatistak.

1- Emakumeek,etnia,sinesmen,kolore edo ikuspegi politikoa kontuan izan gabe,borroka iraultzailean parte hartzeko eskubidea dute ,hauen borondate eta gaitasunen arabera.

2- Emakumeek lan egiteko eta soldata duin bat jasotzeko eskubidea dute.

3- Emakumeek izan eta zaindu ahal duten seme-alaba kopurua erabakitzeko eskubidea dute.

4- Emakumeek komunitateko gaietan parte hartzeko eskubidea dute,baita arduradunak izateko era demokratiko eta askean hautatuak badira.

5- Emakumeek eta bere seme-alabak lehen mailako osasun arretarako eta elikadurarako eskubidea dute.

6- Emakumeek hezkuntzarako eskubidea dute.

7- Emakumeek bere bikotea aukeratzeko eskubidea dute eta ez indarkeriaz ezkontzea behartuak izatera.

8- Emakume bat ere ez da jipoitua izango eta ez ditu tratu txarrak jasango ez familia,ez inorengatik.Bortxaketak eta saiakerak gogorki zigortuak izango dira.

9- Emakumeek antolakundearen zuzendaritza karguak izan ditzakete,baita armada iraultzailean kargu militarrak izan ere.

10- Emakumeek lege eta arautegi iraultzailean dauden eskubide eta betebehar guztiak izango dituzte.

Altxamendu zapatistako bi emakume, 1994

Eskubide hauen jabe direlako kontzientzia emakume indigenen artean errotzea izan zen Ramonaren lan nagusietakoa; berak zioen bezala, andreak “itzartzea”. Eskubide hauek aldarrikatu ondoren emakumeen egoera eta beraien eguneroko bizitza asko aldatu zen, emakumeak ejertzitoaren maila desberdinetan parte hartzeko aukera izaten hasi ziren eta baita zuzendaritzetan ere. Horrek emakumeen ahalduntzearekin batera, emakume erreferenteak sortzea ekarri du eta denek lorpen handi bat bezala bizi dutela esan daiteke.

Orain gizonek bezainbesteko parte-hartzea dute emakumeek komunitate indigena zapatistetan. Oraindik ere badira emazteak etxean, atera gabe, gorde nahi dituztenak baina, oro har, gainditu dute gatazka hori eta emakumeen parte-hartze aktiboa oinarrizko printzipioa da komunitate zapatistetan.

Mugimendu zapatista ez da EZLNra mugatzen, zapatista guztiek ez baitute zertan erakunde armatuan parte hartu beharrik. Aitzitik, komunitate berriak “itzartzea”, kapitalismoaren eta neoliberalismoaren aurkako borrokaren beharraz ohartaraztea, kideei irakurtzen eta idazten irakastea, mundu mailako beste mugimendu batzuen berri ematea, munduari mugimendu zapatistaren berri ematea… hori guztia ere bada zapatista izatea. Horiexek izaten dira, kasu askotan, emakumeen zereginak.

   Munduko beste emakume erreboltariekin ere antolatzen dituzte kongresuak (azkena 2007ko abenduko mundu mailako jardunaldiak: ‘Ramona Komandantea, emakume zapatista eta munduko emakumeentzako lehen jardunaldiak’). Hortaz, nolabait diplomatikoagoa den zereginei heldu ohi diete emakume gehientsuenek eta, aldiz, gutxiago dira armak hartzen dituztenak. Izan ere, EZLNn sartu eta oihanera alde egiten duten emakumeek, printzipioz, ez dute familia bat osatu eta seme-alabarik izateko aukerarik; euren jardunak haurrak arriskuan jar ditzakeela eta. Hori da printzipioa, nahiz eta salbuespenak izan. Bestelakoan, komunitateetan, herrixketan geratzen diren emakumeek egiteko garrantzitsuak izaten dituzte. Hala izan zen hasiera-hasieratik gainera. Komite Klandestino Indigenaren garaian (mugimendua oraindik publikoa ez zenean) emakumeak arduratu ziren gerrillariak elikatzeaz eta ganorazko uniformeak josteaz. Orain ere badira horretaz arduratzen direnak baina, arestian azaldu moduan, urteekin euren lanak salto kualitatibo handia eman du.

Gaur eguneko egoerari erreparatuz komunitate zapatistak beraien modu pertsonalera antolatzen dira. Haiek dioten moduan,"manda el pueblo y el gobierno obedece" hau da, herriak agintzen du eta gobernua honen agindupean dago.Hiru gobernu organo dituzte:

Erresistentzian bizi diren komunitate indigenak.Komunitateak biztanleria indigena bizi den nukleo txikiak dira. Ez dituzte gobernuaren laguntzak onartzen, ez dituzte zergak ordaintzen, beraz, politikoki eta ekonomikoki modu autonomoan kudeatzen dira. Autoritateak modu asanblearioan antolatzen dira.

Udalerri autonomo zapatista edo errebeldeak. Komunitate zapatista zenbait biltzen dituztenak, 38 inguru daude gaur egun.

Karakolak, lehen 'aguascalientes' zirenak. Autogobernurako eskualdeko guneak dira, bost hain zuzen ere: La Realidad, Oventik, La Garrucha, Morelia eta Roberto Barrios. Karakola bakoitzean Junta de Buen Gobierno  bat dago. Haiek dioten bezela, “a un lado” EZLN eta bertako buruzagitza: Comite Clandestino Revolucionario Indigena.

La Realidad- eko JBG hamabi pertsonek osatzen dute denpora guztian, sei emakume eta sei gizon, herriak erabakiak, urtero edo hiru urtetik aldatzen dira. Bi aste egoten dira karakolean, eta gero haien etxeetara itzultzen dira, eta hurrengo txanda sartzen da urtean bi edo hiru txanda egiten dituzte. JBG zeregina komunitateko edozein arazo kudeatzea da eta giza eskubideen urraketen berri ematea. Dena eztabaidatzen dute. JBG sorrerak gobernu zibil bat sendotzea eta EZLN-ren estruktura militarra soilik lan defentsiboetara mugatzea nahi du.CCRI JBG funtzionamendu egokia izateaz arduratzen da.

Horrez gain, komunitateetan eskola autonomo zapatistak eta klinika autonomo zapatistak daude. Bertan, kafea, eztia eta artisautzak ekoizten dituzte, eta Radio Insurgente komunikabidea ere badaukate.Esan beharra dago proiektu zapatista desobedentzia zibileko eredu gisa hartu behar dela. Eta, testuinguru historiko, politiko, sozial, territorial zein kultural bati eta urte luzetako borrokari erantzuten diola.

Emakumeek kudeaketa honetan duten papera oso garrantzitsua da.La Realidadeko JBG hamabi lagunez osatuta zegoen, sei gizonezko eta sei emakumezko. Horretaz gain, emakumeak irakaskuntzapromotoras de educación” zein osasungintzapromotoras de salud” ardura izan dezakete eta gizonezkoek berdin.

Hizkuntza eta kulturaren transmisioa emakumeen eskuetan gelditzen da gehienbat. Eta sendabelarren inguruko jakintza izugarria dute, ametatik alabetara transmititzen den jakintza bat da, balio handia ematen diotena.

Emakumeak organo eta esparru guztietan daude ,baina horrekez du esan naho berdintasuna eremu guztietan dagoenik .Oraindik ere emakumeak dira etxeko lanez eta umeen zaintzaz arduratzen direnak

Ortura lanera joan behar badira ere goizago altxatzen dira beraien tortitak egin eta ondoren gizonekin joaten dira lanera.Emakumeek antolakunde edo espazio propioak izatea lortu dute, adibidez kooperatiba propioa denda eta jatetxea, bertan egindako artisautza lanak saltzeko eta eta bazkariak prestatzeko.Emakumeek antolatu eta kudeatzen zuten espazioa zen.

Indarkeriari dagokionez ,komunitate zapatistetan alkohola debekatu zuten emakumezkoan aurkako indarkeria asko handitu zelako gizonak edaten hasi zirenetik eta gaur egun komunitate zapatistetan alkohola kontsumitzea debektuta dago,emakumeen eskari bat izan zen,gizonek edaten zutenean emakumeen aurkako indarkeria egoerak handitu egin zirela ikusi zutelako.Komunitateetan ez da edaten baina ezin da esan indarkeria kasuak ez daudenik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HARVEY, N.: “La rebelión de Chiapas: la lucha por la tierra y la democracia” Mexiko DF, Ediciones Era, 2000.[1]
Web orrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • EZLN-ren web orria, www.ezln.org/mx[2]
  • www.radioinsurgente.org [3]
  • http://mexicosolidarity.org/node/31[4]
  • http://www.laguia2000.com/mexico/el-zapatismo[5]
  • http://www.cultura.inah.gob.mx/testimonios/index.php?option=com_content&view =article&id=7&Itemid=7[6]
  1. HARVEY, N.: “La rebelión de Chiapas: la lucha por la tierra y la democracia” Mexiko DF, Ediciones Era, 2000.
  2. Wolfson, Todd, ed. (2017-04-20). «The EZLN and Indymedia» University of Illinois Press doi:10.5406/illinois/9780252038846.003.0002 . Noiz kontsultatua: 2019-04-09.
  3. .
  4. .
  5. «El Zapatismo | La guía de Historia» www.laguia2000.com . Noiz kontsultatua: 2019-04-09.
  6. .